Dokuteka
Jon eta Jone II. Kla! (45)
Jonek ilea moztu eta zer iruditzen zaion galdetu dio Joni. Honek, hasieran ohartu ez bada ere, oso eder dagoela esan dio, behin eta berriro, nahi zuena lortu arte.
ATAL 45 Kla
JONE:
Jon gaur gauean libre al zaude?
JON:
Bai.
JONE:
Niko bere aitarekin dago badakizu. Nahi duzu etxera etorri afaltzera?
JON:
Kla!
JONE:
Zer?
JON:
Kla! Alemanek klaro esateko Kla esaten dute.
JONE:
Batzuetan nire semearen klasekide batekin hizketan nabilela iruditzen zait.
JON:
Benga Merkel. Orduan afaltzera gonbidatzen nauzu?
JONE:
Bai.
JON
Zazpietan azalduko naiz eta lasai, ezkutuan ibiliko naiz zure ex-ak ikus ez nazan.
JONE:
Bueno Jon, ez atera gai hori, barkamena eskatu nizun eta beranduago etorri zaitez, gauza bat egin beharra daukat ordu horretan. Zortziak eta erdietatik aurrera azaldu.
JON:
Kla!
JONE:
Aupa Jon
JON:
Ez nekienez arraina edo haragia prestatu duzun, ardo beltza eta zuria ekarri ditut.
JONE:
Mozkortu nahi nauzu ezta?
JON:
Kla!
JONE:
jajajajajja fuerte eman dizu txorrada horrekin!
JON:
Uhmm zerusain goxoa
JONE:
Ez duzu ezer nabaritzen?
JON:
Hombre usainagatik zaila da asmatzen
JONE:
Hori ez, begiratu, ez zara konturatu ezta?
JON:
Ilea?
JONE:
Bai...
JON:
Moztu egin duzu...
JONE:
Eta tinte (tindu) argiago bat eman.
JON:
Kla!
JONE:
zer Kla ta zer Kla Jon. Ezer esan ez banizu ez zinateke konturatuko eta.
JONE:
Eta gustatzen zaizu?
JON:
Oso guapa zaude?
JONE:
Bai?
JON:
Baietz ba.
JONE:
Ba ez dakit, ez zait guztiz gustatzen, uste dut gehiegi moztu didatela eta kolorearekin ere pasatu naiz.
JON:
Keba, niri gustatzen zait.
JONE:
Zaharragoa egiten nau, gehiegi moztu dut.
JON:
Haziko zaizu.
JONE:
Haziko zaizu esan duzu?
JON:
Bai.
JONE:
Joder Jon.
JON:
Egia da.. haziko zaizu, baina niregatik hazten ez bazaizu ere berdin zait, oso guapa zaudela iruditzen zait.
JONE:
Bai? Zuk uste?
JON:
Edozein gauza esanda ez dut asmatuko ezta?
JONE:
Ez, baina segi esaten oso guapa nagoela.
JONE:
Lasai Jon, jasoko dut nik gero.
JON:
Ez, ez, nahiago dut orain jaso alde egin aurretik jasotzen ibiltzea baino.
JONE:
Ez da beharrezkoa
JON:
Memento batean garbituko ditut, total 4 plater besterik ez dira.
JONE:
Ez dela beharrezkoa Jon. sartuko dut plater-garbigailuan..
JON:
Sartuko ditut nik..
JONE;
Jon geratu nahi duzu etxean lotan?
JON:
Hemen? Zurekin? (pausa) Benetan?
JONE:
Bai. Geratu nahi duzu?
JON:
Geratuko naiz, baina ez dakit lorik egin ahalko dudan.
JONE:
Zer ba?
JON:
Zuk zer uste?
JONE:
Bueno bueno ez izan fantasma, telesail bat ikusiko dugu edo ohera?
JON:
Zuk zer uste?
JONE:
Jon
JON:
Zer?
JONE:
Itzali argia etorri hona eta jarridazu eskua bularrean
JON:
Kla!
JONE:
Uhmm, oso ongi egon da.
JON:
Bai, errepikatu beharko dugu. Portaleko despedidek badute bere xarma baina hau erosoagoa da.
JONE:
Ondoloin, Tigre.
JON:
Asko gustatzen zait zure orrazkera berria Jone.
JONE:
Lasai Jon ez da beharrezkoa gehiagotan esatea. Lortu duzu nirekin oheratzea.
