Jon eta Jone II. Marratxoak (jj-114)
ETXEKO ATEA IREKITZEN
JON
Iritsi naiz! Jone! Hemen nago!
JONE
(urrutitik) Bai konturatu naiz Jon...
JON
Eta tonito hori?
JONE
Ez dozu etortzen zaran bakoitzian heldu zarala anunziau bihar... aurrerantzian hau be zure etxia da....
JON
Beno ohitu beharko dut Merkel... enazazu agobiatu orain
RAF
JONE
Zer gertatzen jatsu? Nerbiosito zaoz?
JON
Ekarri dut.. tori!
JONE
Ah.. klaro kottaua.. klaro nerbiosito zaozela
JON
Zu enkanbio...
JONE
Neri honek, bularreko asuntuakin konparauta ez desta inungo rollo txarrik emoten.
JON
Beno niri ere ez dit rollo txarrik ematen.. baina bai.. urduri nago... ez dut ukatuko...
JONE
Etorri hona eta emon pikito
JON
Utzi pikitoak.. hainbeste pikito eta pikito eta ikusi nola gauden orain...
JONE
Jajajajja benetan urduri zaoz bai...
RAF
JON
Alde egiterakoan farmaziako tipak irribarre batekin... Zorte on! esan dit...
JONE
Zelako majia
JON
Maja? Baina nola daki horrek zein den nahi dudan emaitza?
JONE
Bueno, batera ero bestera zorte on baino ez detsu esan
JON
Irribarre batekin...
JONE
Positibua nahi dozula pentsauko zeban... emakumia juan izan balitz zalantzia.. baina zu juan zaranez...
JON
Hori txorrada bat da...
JONE
Badakit, baina hori pentsau dau botikakuak,.. eta gainera, bueno adin bat badakazu... ez zeban pentsauko ikastolako kurso amaierako irristada bat izan dala...
JON
Aluzinatuta nago ze umore onarekin hartzen duzun guzti hau... nik belaunak dardarka ditut...
RAF
(KOMUNEAN)
JON
Eta nola hostia egiten da hau?
JONE
Lasai Jon apurtu eingo dozu-ta.. ekarri ona...
(Efekt paperak eta kajatxoa)
JON
Tori bai... eta horrekin zer egiten da?
JONE
Ba txixa gainian ein eta itxain..
JON
Benetan?
JONE
Brometan zabiz?
JON
Ez.. aizu holako katxarro bat ikusten dudan lehendabiziko aldia da...
JONE
Jajajajja ez zara mariauko ezta?
JON
Oso garziosa zaude zu gaur... homonak guztiz erotuta klaro....
RAF
JON.
Zer zerbait ikusten al da?
JONE
Ia, badirudi baietz
JON
Eta?
JONE
Itxain ondo ikusi arte Jon..Ondiokan ez nao ziur!
(EFEKT PAPERA)
JON
Hemen jartzen du bi marratxo ikusi behar direla..
JONE
Bai, baina ondo markauta...
JON
Eta zuk nola dakizu ongi markatua dagoen edo ez..
JONE
Zu ez Jon.. baina ni egoera honetan egon izan naiz aurretik..
JON
Orduan zerbait markatzen al du?
JONE
Ai Jon lagaidazu arnasia hartzen! Segiduan jakingo dou..
RAF
JONE
Iasta...
JON
Baina zenbat marratxo atera dira?
JONE
Tori, zeuk ikusi eta geratu lasai behingoz...
JON
Ea erakutsi...
RAF
AMAIERA