Dokuteka
Jon eta Jone II. Gin tonic (30)
Taberna baten irekiera-festara gonbidapena jaso dute. Gin tonic bereziak eta jende bereziagoa.
Gin Tonic
JON:
Gonbidapen batzuk eman dizkidate gaur arratsaldean dagoen aurkezpen festa batetarako, etorri nahi duzu?
JONE:
Zer festa klase?
JON:
Egia esan ez dakit oso ondo. Lankide batek pasatu dizkit gonbidapenak eta barra librea egongo dela esan dit
JONE:
Eta hori zuretzat ia nahikoa da.
JON:
Ez da abiapuntu txarra ez..
JONE:
Elkarrekin atera garen azken aldietan gainera badakizu nola amaitu dugun.
JON:
Zuk erdi mozkortuta, bai.
JONE:
Ez, ez dut hori esan nahi...
JON:
Zure etxeko portalean.
JONE:
Badakizu zertaz ari naizen.
JON:
Bai, badakit, ez da hain arraroa agurtzeko musua ematea.
JONE:
Espero dut norbait agurtzen duzun bakoiztean halako musurik ez ematea zuk Jon... ez dakit komeni den.
JON:
Nik zurekin joan nahi dut . Ezin dizut argiago esan. Nik behintzat karta guztiak mahai gainean jarri ditut.
JONE:
Zuretzat hori esatea oso erraza da Jon.
JON:
Ez da hain erraza Jone, baina nik behintzat argi daukat. Eta, hala ere, nik ez dizut ezer eskatu.
JONE:
Zer eskatu behar zenidan ba?
JON:
Esan nahi dut ez dizudala inongo azalpenik eskatu, ez dut gai hau atera, ez dut erantzunik behar.
JONE:
Nik ordea argi izan nahi ditut gauzak...
JON:
Oso ongi, bada argi dituzunean eta nahi duzunean, esango didazu. Nik, besterik gabe, gaur nirekin inagurazio horretara etorri nahi ote duzun galdetu dizut.
JONE:
Ikusiko dut ea zer ordura arte egon daitekeen Niko bere aitaren etxean.
JON:
Pozten naiz animatu izanaz...
JONE:
Hamarretarako etxean egon behar dut.
JON:
Ez dago arazorik eta ez baduzu etxera laguntzerik nahi, lasai esan.
JONE:
Azkenean badakizu zer ospakizun edo festa klase den?
JON:
Ireki berri duten pub bat omen da. Ginebra (gin) marka batek antolatu du inagurazio festa.
JONE:
Gaur orduan ginebra (gin) tokatzen da, argi dago. Jon zuri ez dizutela emango inoiz Alcoholicos Anonimos saria.
JONE:
Gintonic bat afaldu aurretik?
JON:
Eskaini didatena hartu dut besterik gabe.
JONE:
Ba gintonica baino, lorategi botanikoa dirudi. Zer obsesio duten orain, tabernariak ere kutsatu dira sukaldarien txorakeriaz, hori pepino zati bat?
JON:
Bai, eta beste hauek kardamomo aleak omen dira...
JONE:
Eta hori?
JON:
Esan dit, baina ez dut gogoratzen.
JONE:
Utzi probatzen...
JON:
Zer? Gustatzen?
JONE:
Buf perfumatuegia dago, kolonia edatea bezalakoa da.
JONE:
Aizu Jon amaitu kopa hori eta goazen hemendik...
JON:
Bai, giroa pureta samarra da, perla belarritako asko eta ehizara joateko diruditen kazadorak.
JONE:
Hurrengo batean jende normalagoa dagoen taberna batetara eraman...
JON:
Ba iruditu zait bertako jendea, musika eta anbientea (giroa) oso zure modukoak zirela, profesional arrakastatsuak eta betiko familia burgesen seme-alabak, zure moduko “gente guapa”... badakizu
JONE:
“Gente guapa”? Hemengo jende erdia beren bizitzan kolpe zorririk jo ez duen pijo kuadrila bat da eta. Bueno banoa etxera, bestela berandu egingo zait..
JON:
Bale, mila esker nirekin etortzeagatik...
JONE:
Zer, azkenean “gente guaparekin” geratuko zara?
JON:
Ez ez ni ere banoa.
JONE:
Nahi baduzu lagundu nazakezu etxera.
