Dokuteka
Jon eta Jone II. Selfiea (29)
Kalean doazela sefie bat egiteko gogoa sortzen zaio Joni. Argazkitik argazkira, aspaldiko albuma datozkie gogora.
Selfiea
JON:
Etorri ona Jone...
JONE:
Zer nahi duzu?
JON:
Etorri.. gerturatu...
JONE:
Baina zertan ari zara?
JON:
Ez daukagu elkarrekin argazkirik.... selfie bat aterako dugu
JONE:
Benga atera azkar... lotsa ematen dit eta
JON:
Lotsa?
JONE:
Bai, ez dakit...horrela, jendaurren argazki bat geure buruari ateratzea...
JON:
Ba bidaietan makina bat egiten genituen... igual-igualak
JONE:
Ia baina orduan ez zen selfiea existitzen.. argazkiak ziren besterik gabe..
JON:
Itxaron,.. selfiea egiteko makila aterako dut eta...
JONE:
Mesedez Jon
JON:
Jajajja… lasai, brometan ari nintzen...
JONE:
Gainera zertarako nahi dezu zuk selfie bat?.. ez duzu eta sare sozialik...
JON:
Ah... eta selfieak sareetan zintzilikatzeko soilik egiten dira edo zer?
JONE:
Bueno.. badaaa...
JON:
Orduan guk elkarri lepotik helduta ateratzen genituen argazki guzti horiek zertarako ziren?
JONE:
Horiek gure bidai argazkiak ziren... baina orain atera duguna zer? Kale erdian.. lanerako bidean... Zer zentzu du horrek?
JON:
Eta bidaietako argazkiek zer zentzu daukate bada?
JONE:
Oroitzapen bat gordetzeko dira... egon zaren tokietako subenir moduko bat
JON:
Ba nik, lanerako bidean, kale erdian ateratako oroitzapena gorde nahi nuen... horrek ez al du balio?
JONE:
Bueno ez hasi orain asuntuari buelta ematen... Badakigu eta zuri gustatzen zaizuna eztabaidatzea dela...
JON:
Bidaietako argazki albumekin zer gertatu zen ba al dakizu?
JONE:
Argazki albumak?... Bada ez...
JON:
Ez dakit non geratuko ziren.. egia esan makina bat argazki genuen... Fragel bidaiariak ginen garai hartan..
JONE:
Zer pena album horiek galdu izana...
JON:
Bada egia esan bai...
JONE:
Gaur arte, ordea, ez zara akordatu... Ziur naiz 10 urteetan ez zarela akordatu...
JON:
Zuk uste baino gehiagotan Jone. Baina egia esan istripuaren ondoren ez zen nire lehentasuna argazki albumak berreskuratzea... eta gero badakizu..
JONE:
Nik ditut
JON:
Zer?
JONE:
Nik ditudala. Nik gorde nituen.
JON:
Egunen batean argazki albumak pasa behar dizkidazu, kopiak egiteko...
JONE:
Nahi duzunean.. ala ere konturatu naiz garai hartatik ez dudala ia argazki bildumarik egin...
JON:
Nikorekin egingo zenuen zerbait...
JONE:
Buff Oskarren amak egiten dizkio... Hoffamn horietakoak, zer pelma den emakumea...
JON:
Gaur egun telefonoan dugu argazki kamera eta edozerri atera diezaiokegu... badakizu
JONE:
Ia,... Baina ez dute garai batekoen xarmarik.
JON:
Argazkiek beren balioa galdu dutelako, ugaldu eta zabaltzen den guztiak bezala, misterioa galtzen du
JONE:
Nik ez dakit zenbat karpeta ditudan ordenagailuan eta ez ditut sekula begiratzen..
JON:
Ba al zenekien orain modan dagoena pintatutako erretratuak direla?
JONE:
Koadroak?
JON:
Bai, argazkiek balioa galdu duten heinean, pinturak, eskulanak irabazi du.
JONE:
Ez nau harritzen... Izango nuke nik nire koadro bat Sissi enperatrizez jantzita
JON:
Jone, alde egin beharra daukat, baina esandakoa eh, egunen batean gure argazki albumak utzi behar dizkidazu kopiak ateratzeko.
W- JONE: Bidaliko didazu lehen atera duzun selfiea?
W-JON: Zertarako nahi duzu? Total ia ez duzu argazkirik gordetzen eta...
W-JONE: benga Jon ez izan anormala. Bidali
W-JONE: Eskerrikasko.
