Dokuteka
Jon eta Jone II. Oreina (31)
Jone eta bere senar ohiaren elkarrizketaren ondoren, bikote arteko kontuak dira hizpide Jone eta Jonen artean.
Oreina (31. atala)
OSKAR:
Datorren asteburuan eskiatzera noa eta badakit ez zaidala tokatzen.. baina Nikolas eraman nahi nuke nirekin... gurasoekin noa eta badakizu, aitona-amonak nolakoak diren
JONE:
Ez dago arazorik.. baina ez ezazu astakeriarik egin, Niko oraindik oso txikia da eta.
OSKAR:
Lasai ez dut pistetara igoko, baina bueno elur giroa behintzat ezagutzen has dadila, ez?
JONE:
Klaro (jakina). Elur giroa, apreskia...
OSKAR:
Zuri gustatzen zitzaizun ba... Aizu, atzo arratsaldean tipo batekin ikusi zintudan zentroan nire gimnasioko batek ireki duen lokal berrian...
JONE:
Ah bai?
OSKAR:
Norbaitekin hasi zara?
JONE:
Ez, lagun bat da, eta gainera zuri ez zaizu inporta norbaitekin nabilen edo ez.
OSKAR:
Ez, inporta ez, besterik gabe, jakitearren. Nikolasek ezagutzen al du zure laguna?
JONE:
Hori ere ez zaizu inporta...
OSKAR:
Bueno, aizu, nik uste hitz egin dezakegula gauza hauetaz, badakizu Nikolasek Vanessa ezagutzen duela eta.
JONE:
Bada, zerbait esan behar dizudala iruditzen zaidanean esango dizut
OSKAR:
Uiii Jone.. aquí hay tomateeee
JONE:
Lanean nago eta “kolgau” behar dizut. Agur Oskar
OSKAR:
Ciao...
JON:
Eta horrek ba al du garrantzirik?
JONE:
Ez, baina ez zidan graziarik egin
JON:
Bueno bananduak zaudete. Bakoitzak nahi duena egin dezake ezta?
JONE:
Ia, bai, baina...
JON:
Berak ez du neska-lagunik orain?
JONE:
Vanesa
JON:
Vanessa?
JONE:
Bai, banatu eta denbora gutxira hasi zen harekin. Oraindik ez ditu 30 bete...
JON:
Eta orduan zer arazo daukazu?
JONE:
Ez da arazoa, baina kontua da orain zurrumurruak zabalduko direla.
JON:
Joder Jone... ez gaudela institutuan... Eta zer modukoa da Vanessa?
JONE:
Ba gezurra badirudi ere, Oskarrekin egoteko nahiko normala da..
JON:
Oskarrekin egoteko? Barkatu baina.
JONE:
Eta ez ezazu ezer esan. Badakit ni harekin ezkondu nintzela.
JONE:
Zuriñek ere lehengo batean galdetu zidan ea elkarrekin gabiltzan
JON:
Eta zer esan zenion?
JONE:
Ba ezetz, lagunak ginela eta lan batekin laguntzen zabiltzala, horregatik zatozela bulegora.
JON:
Ondo egin duzu... mantendu dezala nireganako interesa.
JONE:
Baina zer diozu?
JON:
Horixe, orain badaki bulegora etortzen jarraituko dudala, nire territorioa (lurraldea) markatzera.
JONE:
Territorioa (lurraldea) markatzea? Baina berriro hasi al zara porroak erretzen?
JON:
Badakizu, orein arrak, bere eme guztien interes sugarra bizirik mantendu behar duela.
JONE:
10 puntu Jon, 10 puntu galdu dituzu oraintxe.
JONE:
Bulegoan ez dute zergatik jakin behar nire bizitzaren berri.
JON:
Klaro (jakina)... nori interesa dakioke Merkelen bizitza?
JONE:
Niri beren bizitza interesatzen ez zaidan moduan, haiei nirea bost.
JON:
Hori ez da horrela.. guztiok gara kuxkuxero samarrak, guztioi gustatzen zaigu jakitea besteen bizitza eta sekretuen berri.
JONE:
Niri ez
JON:
Klaro (jakina).. zuri ez... Ba jakin ezazu: Zuriñek badaki gure artean badagoela zerbait...
JONE:
Nola jakingo du? Ezer ez badago gainera?
JON:
Begiratzen nauen moduarengatik dakit...
JONE:
Noa begiratzen zaitu?
JON:
Irribarre konplize batekin, nik uste Zuriñe zuregatik poztu egiten dela
JONE:
Eta guzti hori irribarre egiten dizulako dakizu
JON:
Bai, hori da edo bestela, beste aukera bat ere badago.
JONE:
Zein?
JON:
Hiltzera kondenatua dagoenari borreroak botatzen dioen azken erruki begirada.
JONE:
Idiota!
