Dokuteka
Sauna
Sauna bat zer den barrutik eta kameraren bidez jakingo dugu.
9. zinta /00.06.42
KAZETARIA . …. Segituan erreportajeak, gaur sauna batera doala esan digu. “Sauna batean galdurikan nago”, Tapia eta Leturia Bandak hori esan ziguten eta Iñaki ez ote den saunara itzuliko? Hori ikusi egin beharko da.
IÑAKI LETURIA. Horiek izerditan ari dira jadanik, gainera hizketan eta parrez ari dira, ezta? Kaixo! Iepa!.Je, je, ikusten duzue, ezta? Hor barruan bero egingo du, ezta? Sauna bat denez, galdera tontoa izango da beharbada, baina hor, zenbat gradu egiten du hor barruan?
MIREN URIARTE. Ba gutxi gorabehera egoten da normalean 90, 100 gradu baina bueno, hemen daukagu termostatoa …
IÑAKI LETURIA. Ja, kamerak … a hortxe jartzen du eta hemendik, e jarri daiteke ba gehiago nahi …
MIREN URIARTE. Hori da
IÑAKI LETURIA. … nahi baldin bada
MIREN URIARTE. Zuk jartzen duzu zuk nahi duzun tenperatura, baina gutxi gora behera horrela egoten da normalean.
IÑAKI LETURIA. Mmm, hemen, mmm, 120ra arte irritsi daiteke.
MIREN URIARTE. Bai, iritsi, bai baina ez da komenigarria.
IÑAKI LETURIA. Ez da komeni, beti 90-100 gradu.
MIREN URIARTE. Hor, hor, hori da.
IÑAKI LETURIA. E, hala ere ba ez dakit nik gizakiok e … ba prestatuta gauden horrelako tenperaturak jasateko. Hau osasunarentzako ona al da edo, ez dakit zer da e sendabidea ala tortura den arteko zerbait edo?
MIREN URIARTE. Bueno, baina eske tenperatura horrekin egon behar zara bakarrik 10 minutu edo horrela, hor barruan. Jarraitu behar duzu horrelako pausuak.
IÑAKI LETURIA. Beraz badago ba e, erritu edo ba zeremonia baten antzekoa, ezta? Nola izaten da? Barrura, gero irten.
MIREN URIARTE. …e ur berozko dutxa eta xaboiarekin, hori da poroak eta azala prestatuta edukitzeko, gero ja sartzen zara 10 minutu gutxi gorabehera hor barruan eta gero ja ur hotzezko dutxa, eta gero ja beste 20 minutu gutxi gorabehera ….
IÑAKI LETURIA. Tartekatu eta egiten.
MIREN URIARTE. Hori bai, hori bai, bai bai, tartekatu…
IÑAKI LETURIA. Bere funtzioa egin dezan. E, ze funtzio da? E saunarena? Hemen ikusten dugu ….
MIREN URIARTE. Ba sauna normalean izaten da izerdia egiteko, hori da. Hor ikusten duzu hor nola dauden izerditan.
IÑAKI LETURIA. Mmm.
MIREN URIARTE. Eta bueno, baita ere ….
IÑAKI LETURIA. Saunaren bidez zer lortzen da?
MIREN URIARTE. Ba azala garbitzea, azala, gero katarroentzako ere oso ona da ….
IÑAKI LETURIA. Mmm.
MIREN URIARTE. Hori bakteriak eta dena ere egiten dira eta baita ere zirkulazioarentzako oso ona da. Hori da ba kontrazioa daukazulako beroa eta hotza.
IÑAKI LETURIA. Kontxo, sartuko al gara? Hau zer da? Egurrezko da, ezta?
MIREN URIARTE. Bai, bai, bai, egurrezkoa da eta trebea bazara sar zaitezke.
IÑAKI LETURIA. Aber, nik ez dakit, ni, ba albornoz eta guzti etorri naiz, ez dakit gero ikusiko dut. Lehenengo probatu egin beharko dugu, ezta?
MIREN URIARTE. Benga.
IÑAKI LETURIA. Ia, uaa! Ez dakit infernua nolakoa izango den, baina honen antza izango du seguruenik, Ea! Zu ez? Zu sartuko zara baita? Izerditan hasiko gara. Ua! Kamerak ez du berorik neurtzen baina hemen ikaragarri …. Kaixo! Zer? Izerditan ari zarete hemen?
MIREN URIARTE. Bai, biok begiratu, begiratu zelako …
IÑAKI LETURIA. Hor dago beste ba, termometroa edo…zenbat jartzen du hor?
MIREN URIARTE. Hor daukazu 88.
IÑAKI LETURIA. Harritxo hauek?
MIREN URIARTE. Gero harritxo hauek dira nahi baduzu lurruna sortzea eta umedade gehiago egotea, orduan botatzen duzu hemen ura, ez ditugu baina bueno, botatzen duzu hemen ura eta orduan ba gero baporea egiten du, lurruna.
IÑAKI LETURIA. Ez da komenigarria izango beharbada hori, ez? Ba e airea lehorregia egotea.
MIREN URIARTE. Hori da, lehorregia badaukazu gero ezin duzu oso ondo arnasa hartu eta orduan… hori da.
IÑAKI LETURIA. Ea ba kamarak jarri hemen… ni ere izerdi-tantak, e? lanean eta izerditan ari naiz. Hau bai dela zure izerdiarekin irabazi, irabaziko duzu ogia.
MIREN URIARTE. Hori, hori
IÑAKI LETURIA. Tira ba, kanpora joango gara?
MIREN URIARTE. Bai, hobeto.
IÑAKI LETURIA. Miren, infernutik irten gara. Uf!, hemen gainera orain fresko. Zuk aipatu duzun kontrastea.
MIREN URIARTE. Gero katarroa eta dena.
IÑAKI LETURIA. Katarroa, hemen joango zaigu …
MIREN URIARTE. Bueno, kenduta daukagu ja, kenduta
IÑAKI LETURIA. Kendu zaigu. Hemen lehen aipatu ditugun dutxak daude. Mmm, dutxak eta ate orlegi hau zer da ba?
MIREN URIARTE. Hau da lurrunezko bainua.
IÑAKI LETURIA. Ua! Begira, begira.
MIREN URIARTE. Begiratu zelako baporea.
IÑAKI LETURIA. Kontuz, e? Kamera enpainatuko zaigu
MIREN URIARTE. Hori bai.
IÑAKI LETURIA. Hau zer da, e sauna antzeko bat edo modernoagoa?
MIREN URIARTE. Hori da bero lehorra eta hemen daukazu umedadezkoa.
IÑAKI LETURIA. Mmm. Itxi egingo dugu, lurrinak ihes egin ez dezan eta kontxo, horiek ere beraien sesioa bukatu dute eta hemen aurreko ohetxo hauek badute ba zerikusia ezta? Saunaren erritu horrekin.
MIREN URIARTE. Hori ja bukatzeko, ja bukatzen duzunean, sauna hartzen … bai, hauek ja bukatzen dute ja orain. Orduan ja irten zarenean ur hotzezko dutxa hartzen duzu, eta gero hau da pixka bat ja lasaitzeko.
IÑAKI LETURIA. Mmm, hauek ere lasaitzen ari dira.
MIREN URIARTE. Hauek bai, erdi lo gelditzen zara hemen, lasai-lasai eta gero ja hemendik janzten zara eta ja kanpora.
IÑAKI LETURIA. Eta e … badauka saunak, ezta, ba bizi garen garai ba estresante hauetan bere lekua, ezta? Estresa kentzeko.
MIREN URIARTE. Bai, hori erelaxantea da, bai eta orain hori, jende askok dauka estresa eta orduan kentzeko oso da. Bai, komenigarria.
IÑAKI LETURIA. Hala ere galdera bat daukat, e saunak argaltzen al du? Hainbeste izerdi bota, zenbat litro bota litezke sesio bakoitzean?
MIREN URIARTE. Ba litro bat, baina hori ja edaten duzunean ja dena hartzen duzu.
IÑAKI LETURIA. Beraz …
MIREN URIARTE. Ez du argaltzen, hori ez.
IÑAKI LETURIA. Ikus-entzuleei zera esango diogu, ba gu bezala hemen ba, Claudia Schiffer eta Arnold Schwarzenegger bezala ez zaretela jarriko, ezta, saunara etorrita?
MIREN URIARTE. Ez, ez, ez,. Muskuluak tonifikatu bai, baina argaldu ez.
IÑAKI LETURIA. Mmm, eta erlaxatu.
MIREN URIARTE. Hori bai, hori bai.
IÑAKI LETURIA. Ederki ba. Bueno hauek erlaxatzen utziko ditugu, gero, gero arte, ez, ez hartu lorik e? Ba ni animatzen hasia naiz, Miren. probatuko al dugu?
MIREN URIARTE. Nik ez.
IÑAKI LETURIA. Nik ez dakit. Gezurra dirudi ezta? Baina infernuaren pareko beroak …
MIREN URIARTE. Ni oso ona naiz eta orduan ez naiz infernuan sartuko.
IÑAKI LETURIA. Bai? E …
MIREN URIARTE. Zu trebea baldin bazara …
IÑAKI LETURIA. Bai?
MIREN URIARTE. Sartu.
IÑAKI LETURIA. Beharbada sartu egingo naiz. Hau nola egiten da, e arroparik gabe
MIREN URIARTE. Bai, arroparik gabe, kendu
IÑAKI LETURIA. Biluzik? Ai ama, eske hemen sekreturik izaterik ez dago , ezta?
MIREN URIARTE. Ez, ez.
IÑAKI LETURIA. Eutsi mikroa. Prest? Kontuz, e? Bat …
KAZETARIA . Bi, eta ….. o! Baina, baina, baina Iñaki prakak eta guzti, bueno mesedez, nik espero nuen ba gaur benetan striptease egitea. Esan dizuet, e? Orain dela gutxi jakin duela Iñakik soldaduskarik ez duela egin beharko azkenean, eta bazen ba hori ospatzekoa baina bueno, ematen du azkenean sauna barrura sartzea erabaki duela eta hortxe, hortxe utziko ditugu, onurak besterik ez dauzka eta. Ikusi al duzue Faduran, Getxon izan dira saunan Iñaki eta bere lagun hori, ….
