detalle dokuteka-generico-fitxa

Ibon Sarasolari galdezka: 100 metro luze eta 100 metroko luzera

Ibon Sarasola euskaltzainak argibideak ematen ditu "100 metro luze da" eta "100 metroko luzera du"-ren moduko egituren inguruan, Gipuzkoa eta Nafarroa zeharkatu dituen megakamioia dela-eta.

Ibon Sarasola euskaltzainak argibideak ematen ditu "100 metro luze da" eta "100 metroko luzera du"-ren moduko egituren inguruan. Laburbilduz, esaten du, tradizio idatziaren arabera lehenengoa zaharragoa izan arren, biak ala biak direla onartuzkoak.

Jatorrizko esteka

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

MAITE ARTOLA.- Zer moduz, Ibon?
IBON SARASOLA.- Ondo.
M.A.- Zer moduz astea?
I.S.- Ondo.
M.A.-Bueno gaur  XXX?  ez ezik, aste honetan hizpidea eta joko asko eman digu beste… Pasaiako portutik atera zen mega kamioi horrek.
I.S.- Bai.
M.A.- 100 metro luze denak.
I.S.- Bai.
M.A.- Galdetu nahi diogu Ibon Sarasolari, ze zalantza ez ezik eztabaida ere piztu du gure artean luzera adierazteko modu zuzena zein den. Bueno, ulertzen dugu 100 metro luze zuzena dela. Hori ulertzen dugu baina, nola edonon irakurri eta entzuten dugun, baita ere 100 metroko luzera duen garraioa dela, ba, zure iritzia jakin nahi genuen, Ibon.
I.S.- Adibidez, zera, Leizarragaren espazio hura zen luze sei hogei eta bost urrats. Hori da normalena. Gero bada… bueno Txirritak berak ere, 40 kana luze bazuen muturra. Eta hola; hori izan da betikoa gutxi gorabehera, e? Gero gerra aurrean, gerra ondorenean ere, beste bat, Mitxelenak adibidez, erabiltzen duena ere, 5 metro ditu luzeran. Hori ere sartu zen; gaur egun zera handirik ez duena. Eta gaur… gero sartu zen halako luzera du. Gaur egun biak erabiltzen dira.
M.A.- Hainbesteko luzera du edo Hainbeste luze da.
I.S.-Bai. Hainbeste metro luze da edo hainbeste metroko luzera du, e? Nik ez nuke 100 metroko luzera du-ren kontra egingo, besteak beste, oso idazle onek erabiltzen dutelako gaur egun. Ez ditut aipatuko, ze beti hasten zara hau eta hura, baina bibliaren itzulpena, bibliaren itzulpena, azkena egin zutena, hainbaten artean, eta inork ez du esango hori euskara txarra denik. Ba, hor, zera erabiltzen dute, halako luzera du. Gaur egun biak erabiltzen baldin badira, are gehiago, literaturan ez baina aldizkarietan-eta gehiago erabiltzen baldin bada halako… hainbeste metroko luzera du nik ezin dut izan horren kontra ezer.
M.A.- Bueno, ikusi duguna da, zuk esaten zenuen bezala, oso zabalduta  100 metroko luzera erabiltzea adibide argiena, nahi bada, Gipuzkoako Foru Aldundiaren oharra bera; eta webgunean hala irakur liteke: Ia 100 metroko luzera duen ezohiko garraioa; horretaz mintzo da Aldundia. Eta gero, ba, aurkitu dugu, baita ere, esate baterako, ikastetxeetako matematika-ariketetan,ez? Eki proiektuan, Ekigunean, DBH 1eko matematika-jarduera osagarrietan topatutakoa: Autoaren altuera 1,65 metrokoa dela ikusi dugu, eta problema berean: Bizikletak 110 cm garai direla.
I.S.- Bai, bai, bai.
M.A.- Bueno, Ibon Sarasola, eskerrik asko, gaur zortzira arte.
 

detalle2

Dokuteka

B1
2016-11-22

x61pRelaContWAR

16244501
02:45

x61pViewCountWAR

4412

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR