detalle dokuteka-generico-fitxa

Ibon Sarasolaren hitza: "konfiantza-galdea" eta "konfiantza-mozioa"

Ibon Sarasolak argibideak ematen ditu "konfiantza-galde" eta "konfiantza-mozio" kontzeptuen inguruan.

Ibon Sarasolak argibideak ematen ditu konfiantza-galde eta konfiantza-mozio kontzeptuen inguruan. Bere iritziz, biak dira zilegi eta ontzat hartzekoak, baina esangura ezberdinak dituzte.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

MAITE ARTOLA.- Konfiantza-galdeari begiratuko diogu, ze, horretaz aritu gara hizketan egonotan Gasteizko alkateak hatutako ekimen horren harira, zenbait  tokitan ikusi dugu konfiantza-mozio ere ontzat ematen dela —Elhuyarren, esate baterako—; gero konfiantza-galdea batzuei oso arrotza egiten zitzaien hitza zen. Zuk zer hobetsiko zenuke eta nola erabili beharko genuke hau?
IBON SARASOLA.- Zentsura-mozioa argi dago, jende guztiak erabiltzen du. Bai Iparraldean…
M.A.- Zentsura denean,ez?
 I.S.- Zentsura-mozioa, bai Iparraldean ere. Zera, egungo testuetan 1200 daude Herria aldizkarikoak, e? Beste kontua da konfiantzarekin zer gertatzen den. Ze, mozioa… Moción gaztelaniaz da proposamena esan nahi du; beraz, zuk proposatzen duzu; oposizioak proposatzen du zentsura, zera, mozioa. Baina konfiantza, berriz, —orain Gasteizen ikusi dugu— alkateak edo Aldundiak eskatu egiten du. Eta alde horretatik nik mozioa ez dut hain ondo ikusten. Galde egokiago iruditzen zait alde horretatik; zera, galdek esan nahi du —jende askok pentsatzen duenaren kontra, galde ez da galdera baizik-eta eskaera— eta orduan eskaera egiten du . Orduan konfiantza-eskaera bat…
M.A.- Galdea eta galdera, hortaz, gauza ezberdinak…
I.S.- Bi erabat di… edozein hiztegitan. Hartu Orotarikoa eta sartu eta galde eta da eskaera. Alde horretatik, eskaera egitea normalago iruditzen zait, egokiagoa egoerarekin. Ze, klaro, alkateak edo ahaldunak edo eskaera bat egiten du: emadazue konfiantza. Ez da zentsuraren kontua, oposizioak egiten duena. Alde horretatik, nik zentsura-mozioa erabiliko nuke. Eta galdea nahiko txukuna eta nahiko ondo iruditzen zait. Gainera, badu halako altura bat hitzak zera esateko, mozio-galdea esateko.
M.A.- Honek ere frantsesez ere badu tradizioa, ez? Question de confiance hori erabiltzen da, ez?
I.S.- Klaro, problema hor da cuestión hitza. Gaztelaniaz oso polisemikoa da. Gauza piloa esan nahi du, eta hor nik uste dut nahastu direla. Arazoa planteatu dutenak —badaude batzuk, adibidez, konfiantza-arazoa…— Euskaraz horrek ez du funtzionatzen, nik uste, ze, arazo beste zera batzuetatik ere badabil.
M.A.- Hortaz, hobetsiko duguna da esan izan dugun hori: konfiantza-galdea.
I.S.- Nik baietz uste dut. 
M.A.- EITBn  esan izan duguna. Ze, Berrian ez dakit zehazki horrela erabili izan…
I.S.- (Berriakoari) Zuek gehiago erabili duzue mozioa; konfiantzarekin, mozioa. Atzo begiratu nuen eta bai… nik uste dut egokiagoa dela galdea.
M.A.- Konfiantza-eskaera bat da. Alkateak egin duena: ba, konfiantza eskatu gainerako alderdi politikoei aurrera egin dezaten aurrekontu haiek.
I.S.- Baina zentsura, bai, mozioa da. Ze, proposatzen den zerbait da. Oposizioak proposatzen duen zerbait. Orduan, horixe.
 

detalle2

Dokuteka

B2 C1
2017-02-02

x61pRelaContWAR

16170798
02:48

x61pViewCountWAR

3378

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR