Ibon Sarasolaren hitza: Probestu
Ibon Sarasolari galdetzen zaio ea "probestu" aditza "aprobetxatu", "baliatu", "profitatu" eta abarren baliokidea ote den.
Ibon Sarasolari galdetzen zaio ea probestu aditza aprobetxatu, baliatu, profitatu eta abarren baliokidea ote den. Zenbait argibide emateaz batera, euskaltzainak dio baietz, baliokidea eta erabilgarria ere badela.
MAITE ARTOLA.- Ibon Sarasola, egun on.
IBON SARASOLA.- Egun on.
M.A.- Probestu da gaur jarri dizugun hitza. Ze, sarri samar ari gara entzuten probestu aprobetxaturen tokian eta jakin nahi dugu baliokideak ote diren.
I.S.- Aber, tradizioan gehien erabiltzen dena aprobetxatu da —Hegoaldekoa—. Dudarik gabe Iparraldean probetxatu eta gero progotxatu bihurtu zena eta profeitatu eta holakoak badaude, baina azken batean, aprobetxatu izan da —gaur egun ere bai— gaur egun aprobetxatu zeran corpus-eta… Egungo Corpusean 12.699…
M.A.- Aprobetxatu.
I.S.- Aprobetxatu. Progotxatuk, Iparraldekoak… ez da batere… Profitatuk Hegoaldean ere sartu denak 1.400. Hombre, 14 aldiz gutxiago.
M.A.- Baina nik aipatutako hitza existitu ere ez da egiten?
I.S.- Itxoin. Eta panorama horretan agertzen da probestu. Nik esango nuke probestu Rock and Rollen agertzen dela lehendabiziko aldiz. Aingeru Epaltzaren nobelan. Oso nobela ona da, Aingeru Epaltza gaur egun dugun idazlerik onenetakoa da, eta berak, nik uste Baztango zerean erabiltzen den zerbait erabiliaz.
M.A.- Dialektala. Orduan oso, ez?
I.S.- Itxoin! Dialektala teorian; baina, klaro, niretzat zerak, Epaltza batek erabiltzen duen hitz bat ja ez da… batez ere, gero, horren ondoren Harkaitz Canok usaimen oso ona duelako, hain zuzen, hitz egokiak usaintzeko eta erabiltzeko. Gero, Harkaitz Canok erabiltzen du eta gaur egun probestuk 873 agerraldi ditu, beraz, ez da gauza txikia.
M.A.- Bueno, hortaz, probestuk ez du tradiziorik —esango dugu— aprobetxaturen aldean, baina Aingeru Epaltzak eta beste hainbat idazlek —kategoriako idazlek— dagoeneko erabiltzen…
I.S.- ….dute. Bentaja du ikaragarria a-pro-be-txa-tu: 5 silaba. 5 silabarekin nora zoaz? Besteak ditu 3, pro-bes-tu. Alde horretatik, nik ez dut inoiz ezer esango probesturen kontra.
BESTE BAT.– Iboni batere gustatzen ez zaion kasuistika hori, baina Bortziri eta inguru horietako jendeak erabiltzen du normaltasunez beren eguneroko jardunean. Lokalismoa izango da.
I.S.- Ez, baina hori, gero… eta hori da kontua. Hitz dialektalak autore on batek proposatzen baditu eta arrakasta baldin badu, ongi etorria izan dadin. Kontua hori da! Bestela, oraindik arituko ginateke hitz egiten, ba, jode, orain dela mila urte hitz egiten zen bezala. Hori da kontua! Hizkuntzek eboluzionatzen dute eta hemen literato on batek proposatzen duen —eta beste literato on batzuek segitzen duten— hitz bati nik, egia esan, ezin diot inongo trabarik jarri. Hori da kontua.