detalle dokuteka-generico-fitxa

Ibon Sarasolaren hitza: protekzionismoa

Ibon Sarasola hiztegigileak bere iritzia ematen du "protekzionista" eta "protekzionismoa" hitzen inguruan.

Ibon Sarasola hiztegigileak bere iritzia ematen digu "protekzionista" hitzaren inguruan. Oro har euskaltzainak dio nahiko berba zaharra, hedatua eta internazionala dela eta, inongo dudarik gabe, euskaraz erabat erabilgarria.

Jatorrizko esteka

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

MAITE ARTOLA.- Protekzionismo da gaurko hitza. Donald Trump Estatu Batuetako presidentea Etxe Zurira iritsi ondoren ia egunero hizpide dugun hitza, ekonomiari lotuta. Zuzena da euskaraz? Badaukagu alternatibarik?
IBON SARASOLA.- Euskaltzaindiaren Hiztegian ez da agertzen baina zeretan, corpusetan, erruz agertzen da, bai bata, eta bai bestea; bai protekzionista, bai protekzionismo. Adibidez, Egungo Testuen, zerean, Corpusean 362 daude protekzionismo; ez da gutxi. Eta protekzionista 212; ez da gutxi. Eta inork ze idazlek-eta erabiltzen duten jakin nahi badu —eta ze egunkarik—,ba, zera, nire Egungo Euskararen Hiztegian, han ditu adibideak-eta. Aukerarik… babes izango litzateke baina ez du funtzionatzen. Adibidez, babes-oihalak baldin bada ez da cortinas… erdaraz ez genuke esango cortinas de proteccionismo baizik-eta de corrección. Babes da protección erdaraz, erdalkidea; baina proteccionismo inondik ere ez. Protekzionismo hitz… ekonomia munduko hitz bat da argi eta garbi eta, bueno, 1845ean agertzen da ja, adibidez, frantsesez. Hitz zaharra, hedatua, internazionala dudarik gabe, eta,adibidez, babes-politika jende guztiak —nik behintzat— política de asilo bezala-edo interpretatuko genuke; inondik ere ez… gehienez ere de protección, baina de proteccionismo ezta inondik ere. Protekzionista libratzeko moduren bat badago —nahi duenak— protekzionismo erabiliaz. Esan nahi dut politika protekzionista esan beharrean esan dezake protekzionismo-politika; baina hortik gora nik uste dut ez dagoela aukera handirik. Nik dudarik gabe erabiliko nuke inongo, zera, problemarik gabe.
M.A.- Hementxe utziko dugu, Ibon Sarasola, eskerrik asko.
I.S.- Ez horregatik.
 

detalle2

Dokuteka

B2 C1
2017-02-14

x61pRelaContWAR

16171197
2:11

x61pViewCountWAR

5088

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR