Dokuteka
Urte berri on! Opa eta opatu
Ibon Sarasolak azaldu duenez, desberdinak dira opa eta opatu. Bata burutua da eta bestea, berriz, burutugabea.
Asko erabiltzen dira opa eta opatu aditzak, batez ere urte bukaera bezalako ospakizunen garaian.
Saio honetan korpusen erabilerari buruzko azalpenak ere eman ditu Ibon Sarasola euskaltzainak.
Esataria.- Ibon Sarasola, egun on.
Ibon Sarasola.- Egun on.
E.- Nik zuri urte berri on…zer egin behar dizut?
I.S.- opa…
E.- …esateaz gain, opa, opatu…
I.S.- …edo opatu
E.- opa edo opatu, biak?
I.S.- Bai, diferenteak dira, e?
E.- Nola diferenteak direla?
I.S.- Nik opa dizut eta nik opatu dizut, argi eta garbi, diferenteak dira. Bat burutua delako eta bestea burutugabea, beraz…
E.- Baina bestela… opa izan edo opatu, aditza nola erabili behar den, hor ez dago…
I.S.- Ez…
E.- …alderaketa handirik.
I.S.- Opa gehiago erabiltzen da, baina horrek ez du esan nahi opatu ezin dena erabili, inondik ere.
E.- Erabiltzen dira aditz horiek, Ibon?
I.S.- Ikaragarri erabiltzen dira.
E.- Bai, e?
I.S.- Bai. Opatu, egungo testuen korpusean opatu bost mila eta zazpiehun, ez, bostehun eta zazpiehun eta piko, opa izan-ek askoz ere gehiago, hogei mila.
E.- Tradizio handiagoa, ezta? Opa izan-ek, akaso.
I.S.- Bai, biak batera agertzen dira. Berez, opatu lehenago agertzen da, Kapanagan ja, XVII-XVIII, XVII. mendean. Eta bestea, hombre ja, bada, zera, hortxe, orduntxe, gutxi gorabehera, Ubillos, Mogel eta hauekin. Bi aditz dira. Alde horretatik, bakoitza…
E.- Ez, galdetu behar genizun opatuk izan ote duen sukaldatuk edo oparituk izan duen joera bera. Garbi dago ezetz.
I.S.- Ez, ez, ez. Hori betiko hitza da, beti bezala erabiltzen dena gaur egun eta o sea, bueno, maitatu eta maite bezala, eta beste hainbat bezala.
E.- Herriko hizkeran ere bai? Iñaki, Joseba, Nerea. Aditz hori erabiltzen duzue ala besterik gabe, “urte berri on!”, “zorionak!”…
Ikai.- Onena opa dizut, ez?
E.- Bai?
Gonbidatuak.- Bai. Nik onena opa dizut, bai.
Iñaki.- Nik uste dut erabiltzen dela.
Nerea.- Ni oso bordea naiz, oso… gabon, Eguberri urte hauetan ez dut christmarik idazten, eta opatu ere, justu. Ez, nik, egia esan, ez dut, ez dut asko erabiltzen, oso arrotza egiten zait, beti, beti. Arraroa egin zait beti.
E.- Bai, segun eta zein lekutan akaso ere, ezta? Ibon, horrelakoetan gertatzen da, bada, zonaldeen arabera, akaso tradizio handiagoa edo ohitura handiagoa…
I.S.- Bai, eta zenbat euskara dakizun.
E.- Baita ere.
I.S.- Ni beti Eguberrien “opa dizut” eta ez “zorionak”, ze orain ja “zorionak” horrekin, gu beti Eguberri eta urte berri on esan dugu beti, eta zorionak eta urte berri on, bada, bueno, bada…
E.- Hori berriagoa da.
N.- Bai, guk ere baina opatu gabe.
I.S.- Noski, noski. Baina tokatzen bada, opaturekin.
E.- Ibon, zalantza bat. Gaur ere aipatu dituzu eta. Korpusak.
I.S.- Korpusa, bai.
E.- Zer dira? Nola begiratzen dituzu? Zerk osatzen dute? Korpusa gora eta korpusa behera aritzen zara hona etortzen zaren bakoitzean. Hori zer? Edozeren edonoren eskura dagoen zerbait da edo… zer da korpusa?
E.- Bai horixe! Interneten daude.
E.- Korpusak.
I.S.- Bai, adibidez…
E.- Zerk osatzen du korpusa?
E.- Nik esplikatuko dizut nik zer egiten dudan. Problema baldin badut, sartzen dut zeran, googlen, “egungo”
E.- “Egungo”?
I.S.- “Egungo”, eta orduan azaltzen zait “Egungo testuen korpusa”, adibidez. Sartzen naiz eta eskatzen dut, adibidez, hain zuzen, “opa”, “opatu” eta ateratzen zaizkizu, baina bostehun edo bi mila zerak…
E.- Erreferentzia?
I.S.- Esaldi osoa, ze klaro, hitzak esaldietan bizi dira eta ez hiztegietan eta halako tokietan. Esaldi osoa eta nork, batez ere nork erabiltzen duen. Orduan, nik badakit, horren arabera, hau honek, eta honek eta honek eta hau honek eta honek eta honek…bada, ez dut durarik, honek. Eta hori erabiltzen dut.
E.- Eta era publikoan edonork idatzitako edozer gauza agertzen da?
I.S.- Ez, agertzen da zuk sartu dituzun testuak. Guk, adibidez, Berria osoa, zera, askoz subentzio hobea beharko zukeena, baina bueno…
Gonbidatua.- Eskerrik asko.
I.S.- Berria osoa, eta liburuak. Gaur egun, bada bai, nobelak bai, bestelakoak…
E.- Argitaratzen diren liburuak…
I.S.- Bai, hori da.
E.- Eta denboran atzera eginda ere bai, testu zaharrak eta?
I.S.- Ez. Denak dira XXI. mendekoak.
E.- Ados.
I.S.- Ze bestela, bestelako, orotarikoa badago eta horrek betetzen du tradizioa, nolabait. Eta hau…eta klaro, ditugu 217 milioi esaldi hor sartuak. Kontua erraza da, ordenadorean sartzen dituzu zerak, testuak sartzen dituzu, ordenadoreak zatikatzen ditu, zera, esaldika, eta gero esaldi horiek nahasten dira. Eta orduan, eman dezagun, “gaur goiz jaiki naiz” “Gaur”-en agertzen zaizu, “goiz” …
E.- Ados.
I.S.- Denetan agertzen testu bera eta zeinena den, eta orduan…
E.- Bueno, beraz, erraza da hori begiratzea eta zuk…
I.S.- bai, bai, bai.
E.- …egiten dituzun kontuak edo norberak… zer, Nerea? Ez zaizu hain erraza iruditzen…
N.- Nik asko erabiltzen ditut, baina Ibonek “alegremente” esaten du “sakatzen duzu eta hor duzu dena”. Ez, da, beste batean ere uste dut esan nuela, denok ez gara Ibon Sarasola eta korpusa…
I.S.- Eskerrak!
N.- Korpusak deabruak kargatzen ditu. Korpusak manejatzen ere jakin egin behar da, hiztegiak bezala.
E.- Ibon, gaur bai, gaur hizketagai genuen hitzarekin entzuleen bi zalantza. Batek dio: “Eguberri on opa dizut” ala, barkatu, “Urte berri on opa dizut” ala “urte berri ona opa dizut”?
I.S.- Uff, bada, sartzen zara korpusetan, ez? begiratzen duzu zein erabiltzen den gehiago eta kito!
E.- Oraintxe esplikatu dugu zer diren korpusak, ezta?
I.S.- Nik horrela jokatzen dut ja.
E.- Bueno, Etxarrin eta Ergoienan opatu = aurkitu. Beraz…
I.S.- Bai, beste batzuetan eskaini ere asko erabiltzen da eskaini, bai, e? asko, batez ere, opa izan = eskaini bezala asko erabiltzen da. Bueno, bueno, bada, ondo.
E.- Bueno, bada, Ibon, urte berri ona opa dizugu.
I.S.- Baita nik zuei ere.
E.- Nereari, Iñakiri, Josebari gauza bera eta entzuleei ere bai, bide batez.
