detalle dokuteka-generico-fitxa

Zer botako zenuke sutara?

San Joan bezperan egiten den sua dela-eta, Euskadi Irratiko Faktoria programakoak kalera atera dira jendeak sutara zer botako lukeen galdetzera. Botatzeko hori materiala izan liteke edo ez.

Eta zuk zer botako zenuke?

 

 

 

 

Irudia: eitb

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]


ESATARIA. Gaur gauean, San Joan suetan, zer botako duzu sutara?
NESKA1. Liburuak, eskolako liburuak.
ESATARIA. Gogo handiz?
NESKA. Bai, bai.
ESATARIA. Eta materialaz gain, zerbait espirituala, materiala ez dena?
NESKA. Ez dakit, igoak bai, ez dakit.
ESATARIA. Usteren bat?, pentsamenduren bat?
NESKA. Bai, hori asko.
ESATARIA. Adibidez?
NESKA. Ba, gauza on bat, edo eskatu zerbait, edo holako zerbait.
ESATARIA.Aurtengo 2014tik, eta 13ko amaieratik gelditu den txar dena bukatuko duzu?
NESKA. Bai.
ESATARIA. Eta zer eskatuko duzu?
LAGUNA. Ba, zerbait ona edo laguntza.
LAGUNA. Gauza txar dena bota eta gauza onak eskatu.

ESATARIA. Zer botako duzue?
NESKA 2. Ikastolako liburuak.
ESATARIA. Liburuak? Eta materialez gain? Pentsamenduren bat, zerbait materiala ez dena? Ez dakit urtean zerbait gaizki atera zaizuena eta ez duzuena nahi gehiago izan eta Sanjoan sutan erre nahi duzuen pentsamenduren bat, zerbait?
ANDREA. Bai, zeozer botako dugu. Beti hori, urtean zehar beti dago zerbait txarra edo tristea dena. Orduan, horrelako gauzak botako ditugu. Eta esperantza daukagu beste gauza batzuengatik. Adibidez, ez dakit, herriarentzat. Botako dugu esanez, hori, bakea denontzat eta libertatea, batez ere.

ESATARIA. Ez dakit ospatuko dituzun San Joan suak zure herrian?
MUTILA. Bai. Durangokoa naiz eta lagunekin egongo gara. Buelta bat emon (eman), disfrutatu anbienteagaz (giroarekin) eta…
ESATARIA. Eta non ospatzen da Durangon?
MUTILA. Durangon udaletxearen ondoan dago plaza bat, Santa Anan, eta suak eta egoten dira bertan.
ESATARIA. Eta ez dakit asmorik daukazun zerbait botatzeko, fisikoa, materiala…?
MUTILA. Anbientean gustatzen zait egotea, baina ez naiz hola botatzeko gauzak eta. Lagunekin barre batzuk egin eta…
ESATARIA. Eta ondo pasatu.

detalle2

Dokuteka

B1
2014-06-23

x61pRelaContWAR

16236603
00:01:48

x61pViewCountWAR

4876

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR