detalle dokuteka-generico-fitxa

San Joan bezpera, solstizioa

San Joan bezperako ohiturak azaltzen ditu Akaitze Kamiruaga ikerlariak. Nekazal munduan egin ohi diren, eta egin ziren, hainbat errito kontatzen ditu entzungai honetan.

Gaur egun egiten direnak ere aipatzen ditu.
Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Bueno, gaur San Joan bezpera. Solstizioa, udako solstizioa, egun berezia, ez? 

Akaitze Kamiruaga ikerlaria. Bai. Bai. Bai. Gainera, aspaldi, eta bueno, aspaldidanik datorren kontua da hau, ezta?, solstizioak eta ospatzearen kontu hori. Horregatik ba bueno, solstizioak bi ziren, eta gaur egun ere bi dira, bat negukoa eta gero beste bat udakoa. Negukoa gero kristautasunaren eraginez eta Elizaren eraginez Gabonekin lotu (genuena), eta bueno ba, udakoa, San Joanekin lotu dena, ezta? Udakoa gainera da ba urteko lanegun berezia da, ba urteko egunik luzeena delako, eta bueno, egun horretan eguzkia dantzan irteten dela pentsatzen delako. Eta orduan ba bueno, bai, benetan, egun berezia da gaurkoa, bai.  

Esataria. Pentsatu izaten dugu batzuetan gure etxean bakarrik ospatzen direla horrelako gauzak. Baina uste dut Europa, ia Europa osoan ospatzen dutela udako solstizioa, ez? 

Akaitze Kamiruaga. Bai. Bai. Bai. Bai. Bai. Gainera, ba hori, nik pentsatzen dot (dut) indoeuropeo (indoeuropar) horrekin zerikusia daukala, eta nik pentsatzen dot (dut) ia-ia batez bere (ere) San Joan suena… Suak dira ba beharbada solstizio-ospakizun honetako sinbolorik adierazgarrienak edo zabalduenak, ezta? Eta hau, suena, adibidez, bai ia-ia Europa osoan egiten da. Gainera, sua solstizioekin lotuta dago, baina ez bakarrik udako solstizioekin, ze(ren) neguan ere badago [badaude] errito batzuk suarekin egiten direnak, Gabonetan. Horregatik bada esaera zahar bat esaten d(a)uena “Sua Gabonetan txapan eta San Joanetan plazan”. Orduan ba bai, ez bakarrik udakoak negukoan bere (ere), suak solstizioarekin zerikusia dauko (dauka).  

Esataria. Eta Euskal Herrira bueltatuz, San Joan gaua era diferentean ospatzen da kalean eta baserri-guneetan, ez?  

Akaitze Kamiruaga. Bai. Bueno, egun honek daukan berezitasun nabarmenena da ba suak egitearena, ezta? Suak egiten dira ilunpeetan eta bueno, suak egiten dire (dira) edo baserri-aurreetan, enparantzetan, soroetan, plazetan… Eta bueno, sua, su horreek (horiek) zergatik egiten dira? Ba suak egiten dire (dira) edo suaren jatorri hori dator, ba bueno, sua eguzkiaren adierazlea delakoan, ezta? Eguzkiak beroa eta argia ematen deusku (dizkigu), eta suak ere ba horixe bera ematen deusku (dizkigu). Horregatik beti sua eguzkiaren ordezkotzat hartu izan da, ezta? Eta gainera, bueno, suak gero badaukoz (badauzka) beste ezaugarri batzuk jendearen sineskeran, badaukoz (badauzka) beste berezitasun batzuk, eta da bueno ba, sua garbitzailea dela, eta bueno, ba, parte txarreko guztien babeslea ere bada,  azaleko gaixotasunen kontrakoa ere bada, sorginak eta uxatzeko ere erabiltzen da… Orduan, ba bueno, suak berez badauko (badauka)… Eta bueno, honeek (hauek), gehienak Euskal Herrian egiten dira baina honelako batzuk ere, zuk lehen esan duzun lez (bezala), hemendik kanpo ere egiten dira.  

Esataria. Um. Sua garrantzitsua dela esan duzu. Leku batzuetan jauzi egiten da suaren gainean… 

Akaitze Kamiruaga. Bai.  

Esataria. Eta bueno, zenbait kantu eta kantatzen dira. Nik ez dakit kantu horiek oraindik ere gure artean jarraitzen duten, asko galdu egin ote diren…  

Akaitze Kamiruaga. Bai, bueno, nik pentsaten dot (dut) gaur egun apur bat hori berreskuratuteko (berreskuratzeko) ahaleginak ere egiten gabiltzala, ezta?, eta leku askotan ba horreek (horiek) apur bat batu dira berriro. Baina bueno, nik pentsatzen dot (dut) jendearen buruan eta oraindik badagozela (badaudela) hainbat eta hainbat errezitadu (errezitatzen diren esaldiak) eta guk, hemen, inkestetan  eta asko batu doguz (ditugu) eta bibliografian eta aspaldidanik hainbat esaldi berezi, edo horrelako kantu bereziak batuta dagoz.  

Gertatzen dena da ba bueno, ba gaur egun ba bueno, gizarteak aurrera egin dauen (duen) moduan, esan behar duguna da San Joan ohitura honeek (hauek) gehienak nekazaritza eta abelazkuntzarekin lotuta dagozela (daudela), ezta?, herri-giro horregaz (horrekin). Eta bueno ba, gure gizarteak aurrera egin dauen (duen) heinean ere, ba bueno, tradizioak be (ere) apur bat apurka-apurka galtzen joan dira, ezta?, ze(ren) gaur egun, ba, nekazaritzak eta abelazkuntzak ez daukie (daukate) lehen besteko garrantzirik. Baina, dena dela, nik pentsatzen dot (dut)  ba bueno, oraindiño (oraindik) jendearen, jendeak ezagutzen dituela eta gainera, leku askotan oraindiño (oraindik) abestu ere egiten dira.  

Esataria. Hori da, hain zuzen ere, aspaldiko San Joanetatik gelditzen den hondarra, ez? 

Akaitze Kamiruaga. Bai. Bueno, ez hori bakarrik, e? badira beste batzuk. Guk hemen suak aipatu doguz (ditugu). Baina, bueno, badira beste errito batzuk ba urarekin lotutakoak edo landareekin lotutakoak, adibidez, hemen, Bizkaian… Ez dakit, bueno, nik pentsatzen dot (dut) Euskal Herri osoan be (ere) bai, baina batez be (ere) Bizkaian, Arratia inguruan eta oraindiño (oraindik) etxe askotan ikusten da, ba, ate-alboetan zelan ipintzen diren lizar-adarrak, lizar-adarrak arrosekin eta apainduta, eta bueno, ez horreek (horiek) bakarrik… Horreek (horiek) gainera erabiltzen dira tximisten kontra eta ekaitzen kontra etxea babesteko, baina ez hori bakarrik, oraindiño (oraindik) leku askotan ere, ba bueno, San Joan sortak edo San Joan loreak ere egiten dira. Hau da, ba bueno, edozein motatako belar, lora (lore), gari- eta arto-landarekaz (landareekin)… Berakatz (baratxuri) eta, berakatz eta kipula-adarrekaz (adarrekin) be (ere) ba horrela, sorta berezi bat egiten da; sorta hori, bueno, batez bere (ere) emakumezkoek egiten eben (zuten), sorta hori gero elizara eroaten zen bedeinkatuten (eramaten zen bedeinkatzera), eta gero etxera ekartzen zenean sikatzen ipintzen zen ganbaran, eta bueno, gero neguan ekaitza eta tximistak eta agertzen zirenean, ba bueno, ba horrelako belar-zatitxo bat botatzen zen surtara, eta bueno, horrekin pentsatzen zen ba tximistak eta uxatu egingo zirela eta etxea, ba, ekaitzetatik eta babestuta geratzen zela. Eta holakoak oraindiño (oraindik) gaur egun, nik seguru dakit oraindiño (oraindik) leku batzuetan egiten direla. Gertatzen dena da gaur egun norberak egin beharreko sorta bat eroan (eraman) beharrean elizara, eta ba, zelaietan eta bildutako belarrekin eta egin beharrean, ba bueno, egiten dena da ba bueno, loredendetan eta erabiltzen diren edo egiten diren sortak edo erramuak eroaten dire (eramaten dira). Baina gaur egun oraindiño (oraindik), honeek (hauek) esan dodazan (ditudan) guztiak bizirik dagoz (daude).  

Esataria. Eta, landareez gain, urarekin zerikusia duten errito asko egiten da. Nafarroan nik badakit herriren batzuetan egiten dutela, ez?  

Akaitze Kamiruaga. Bai. Hau, urarekin lotuta dagozenak (daudenak), honeek  gehienbaten, (daudenak, hauek gehienbat)  bueno, hemen Bizkaian eta Gipuzkoan ere batu izan doguz (ditugu), baina gaur egun nik pentsatzen dut traizio gehien Nafarroan daukiela (daukatela), ezta? Eta bueno, urarekin zerikusia daukienak (daukatenak) batez be (ere) dira eguna argitu orduko, San Joan egunez eguzkia irten baino lehenago, jendea bainatu egiten zen. Iturrietan eta erreketan bainatzen zen. Gainera, leku batzuetan izaten zen, ba, umeentzat eta urteko lehenengo bainua. Egun honen aurretik ez eukien (zeukaten) baimenik erreketan eta sartzeko; baina egun honetatik aurrera bai.  Eta bueno, ez bakarrik iturrietan eta erreketan sartzea… Leku batzuetan batu da, eta hau Bizkaian ere batu dugu, ba jendea ortozik (oinutsik) urteten (irteten) zela, oinutsik urteten (irteten) zela zelaietara ba bueno, goizaldeko ihintza edo garo hori hartzeko, eta gero badau (badago) beste bat, gainera holan (horrela), apur (pixka) bat bitxia dena, ohitura bitxia dena, eta da, ba, gari-soroetatik eta zelaietatik eta biluzik ibiltzearena. Hori aspaldiko kontua da. Eta nik pentsatzen dot (dut) azken hau apur bat galduta dagoela. Baina besteak oraindik mantentzen dira. Eta badago urarekin lotuta ere beste errito bat. Eta da Nafarroako herri batzuetan ba sineskera da ur horrek, edo iturrietatik urteten (irteten) den ur hori berezia dela edo botere bereziak dituela. Ematuak direnak ba sabela ur horrekin bustiz gero haurdun geratuko direla pentsatzen zen, ezta? Eta gainera, ba, leku askotan, ba bueno, gero ume, emakume horreek itxita ebezen, (horiek utzita zituzten) arropatxoak eta holango (horrelako) gauzak batuta dagoz hor, ba, apur bat eskerrak emateko moduan, ezta? 

Esataria. Zuk zelan ospatuko duzu San Joan bezpera? 

Akaitze Kamiruaga. Ba guk egingo dugu etxean. Guk oraindik be, ni baserri-inguruan bizi naiz, Urdulizen. Eta prestatuko dugu. Hombre (Jakina), ospakizun handirik ez dugu egiten, baina sua eta oraindik gaur egun ere egiten dugu, eta bueno, horixe izango da egingo duguna.  

Esataria. Eta kuriositatez, kantatzen duzue?  

Akaitze Kamiruaga. Ba ez, baina orain… Bueno, nik txikitan badekot akordua zelan (badaukat oroitzapena nola) aititarekin eta egiten genduzan (genituen) San Joan bagileko eta ospatzen, bueno, abesten genduzan (genituen) eta ni gertatzen dena da orduan, ba hori, apur bat ahaztuta neukazala (neuzkala) baina bueno, aurten, eta ja publizitatea egiteko aprobetxatuko dot (dut), ba Ikastola elkarteak eta Labayruk atera dogun (dugun) diskoan, Txulufrina eta arrosan, hor ere agertzen dira San Joan kantuak eta ikasi doguz (ditugu). Orduan, seguru nago gaur ba gainera etxeko guztiak ikasi dogunez [doguzenez/ditugunez] gaur abestuko degule (gaur abestuko dugula).  

Esataria. Baten bat jausiko da, e! 

Akaitze Kamiruaga. Bai. Bai. Seguru baietz. 

Esataria. Eta bueno, eta entzuten ari direnentzako. Zerbait berezia egin nahi baldin badute gaur, zer gomendatuko zenieke zuk?  

Akaitze Kamiruaga. Bueno ba, honeek ,ohitura honeek (hauek, ohitura hauek) berreskuratzea orain apur bat, inoiz egin ez dabezenentzat (dituztenentzat) zaila da, ezta?, baina gutxienez, ba bueno,  saiatu daitezela ba sua dagoen lekuren batera joatea, edo eurek etxean egitea, eta bueno gutxi gorabehera ba gure arbasoek egiten ebezan (zituzten) kontu honetan apur bat pentsatu deiela (dezatela) eta bueno ba, denon artean egin behar dogun (dugun) ahalegina da ba apurka-apurka honeek (hauek) berreskuratzen joateko, ezta? 

Esataria. Ba Akaitze Kamiruaga, benetan eskerrik asko. San Joan bezpera oso ondo pasatu dezazula gaur zuk eta familiak. 

Akaitze Kamiruaga. Bai. 

Esataria. Eta ea-ea denetan kantatzen duzuen. 

Akaitze Kamiruaga. Berdin zuei bere (ere).  

Esataria. Oso ondo. Gero arte.  

Akaitze Kamiruaga. Bale. Gero arte.                                                     

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

C1
2000-06-22

x61pRelaContWAR

16440931
0:09:00

x61pViewCountWAR

2581

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR