detalle dokuteka-generico-fitxa

Udako solstizioa

San Joan eguna ospatzen dugun arren, benetan udako solstizioa da mendeetan zehar egun horren inguruan ospatu dena.

Saio honetan astronomoak solstizioaren inguruko azalpenak emateaz gain, historiaurretik datozen hainbat aztarna gogoratzen dizkigu.

 

 

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria.- Bueno, San Joan gaua oso gertu daukagu, oso egun astronomikoa da, nonbait eta udako solstizioa ospatzen da egun horretan. Baina, ba al da udako solstizioa zehatz-mehatz ekainaren 24a, San Joan eguna edo San Joan gaua, 23a gauean, ba al da solstizioa?
Cristina Azuza.- Ez, solstizioa egunik luzeena bezala kontuan hartzen badugu, edo eguzkia altuen igotzen dena edo eguzkia iparraldean atera eta iparraldean sartzen dena, hori guztia da solstizioa, ezta? Azken finean, argi-ordu gehien ditugun egunak eta hori ekainaren 21a da; beraz, gaur.
E.- urtero da ekainaren 21a?
C.A.- Ez du zertan beti egun berdinean izan behar. Posizio…izar batzuen posizioaren arabera neurtzen da eta hori, ba bueno, aldatu egiten da. Batzuetan izan daiteke 22a, 20a, 21a… berdin gertatzen da negukoarekin eta ekinozioekin ere bai, ezta? Udaberri eta udazkenekoekin.
E.- Bai, gero bestela, egunkarietan eta, leku guztietan izaten dira halako titularrak, ez? Gaur hasten da udazkena. Hara!
C.A.- Hori da!
E.- Hosto guztiak gaur eroriko dira!
C.A.- Badirudi, badirudi baietz.
Esataria2.- Gero, baita ere, kontuan hartu behar dira, baita ere, urtea bisiestoa den ala ez…
C.A.- Bai, gauza guzti horiek… gauza guzti horien arabera, bada, ez da zehatz-mehatz egun eta une berdina eta gaurkoan, behintzat, esan dezakegu egunik luzeena izan dela, jada bukatuta baitago.
E2.- Eta gaurik motzena…
C.A.- gaurik motzena, baita ere…bai.
E2.- Eta…eta… kontua da solstizioak gaur egun garrantzia badu, agian guretzako, ez dakit, ba hori, egunkarietako…Gillermo, zuk esan duzun bezala, udaren sarrera adierazteko egun bat da…ezta?
E1.- Oporrak hasten dira…
E2.- Baina, garai batean ere, bada nik gogoan dut beti esaten dela neolitikoan eta historiaurreko egituretan ere ikusten dela solstizioaren eragina edo nolabait garai hartako gizakiak bazuela haren berri eta nolabait, ez dakit, neurtzeko edo jakiteko noiz zen solstizioa bazituela bere erak, ezta?
C.A.- Bai, hala da. Bueno, euskal kulturan San Joan bezperako gauak duen garrantzia ikusi besterik ez dago, ezta? Herri guztietan ez bada ere, herri guztietako auzoren batean, nonbait, festak ospatzen dira eta festak ospatzen ez badira ere, bada… suak edozein tokitan egiten dira eta mendira begiratu eta baserri bakoitzak ia-ia bere sua egiten du, ezta? Hor, nolabait ere, udararen hasieraren… hasiera horri ongietorria ematea eta beste hainbat gauza, ezta? Horrekin batera, egia da, baita ere, bai solstizioak eta baita, orokorrean, astronomiak ere, garrantzia handi samarra duela, bai neolitikoan eta bai historian zehar topatzen ditugun bai bada… neolitikotik hasita, trikuharriak aztertzen hasten baldin bagara, bada… puntu kardinalekin orientatuta daude, ezta? Eta baita bertan lurperatuta aurkitu diren gorpuak burua beti ekialdera dutela lurperatuak izan dira. Hainbat tenplu egiptiar, greko, historian zehar behin eta berriz topatu ditzakegu horrelakoak, ez? Piramide greziarrak ere puntu kardinalekin lerrokatuta daude eta abar eta abar.
Aipatzekotan, zuk esan duzun bezala, neolitoan badaude hainbat monumentu edo, baina aipatzekotan hiru, aipatu ditzakegu Karnakekoa, Bretainian dagoena, Stonehengekoa, Ingalaterran dagoena eta Irlandan dagoen New Grange, bai? Adibidez, New Grange horiek dira neolitiko garaiko hilobi batzuk, bertan beraien errege, jauntxoak-edo daude hilobiratuta eta badira tumulu modukoak, nolabait esateko, borobilak dira eta gainean lurra eta lurrez estalita daude eta horietan San Joan egunean edo, bueno, solstizio-egunean, hobeto esanda, goizaldean eguzkia sartzen da tunba horren barruraino. Bai, nolabait esateko, bada, pasillo estu batzuk dira eta pasillo estu horien erdian dago nolabait kokatuta zentroa, ezta? Eta erdi horretaraino sartzen da argia eta beste egunetan ez. Orduan, adibide bezala.
E1.- Barruraino… nik gogoratu nahi nuen beste gauza bat, beharbada pixka bat gaiak alde egiten dit pixka bat, baina, adibidez, Lurra borobila izan zela, bueno hipotesia zabaldu zenean edo, erabili zenean grekoen artean, erabili zen egun hori, zen neurketa xelebre bat egiteko, ezta?
C.A.- Gaur, hain zuzen, errepikatu dugu neurketa hori Zientzia Museoan. Nire astronomiako ikasleak, Ibarrako Uzturpe ikastolakoak eta La Lagunako Zientzia Museoan egon diren beste ikasle batzuen artean.
E1.- Bada, entzuleek ez didate sinistuko prestatu gabe zegoela…
C.A.- A, bai? Egia da! Egia hutsa! Egia hutsa, bai, eta hain zuzen ere, hori da neurketa. Eratostenesek egin zuen, Kristo aurreko bada, ez dakit zenbatgarren urtean, orain buruz esaten, baina Egipton, Alexandria- eta Sienan. Makil batzuk hartu, itzalak neurtu eta itzal horien desberdintasunarekin ezaguturik Siena eta Alexandriako distantzia, Lurraren erradioa kalkulatu zuen errore oso-oso txiki batekin.
E1.- Klaro, noski, haiek Siena esaten zutenean ez da Italiako Siena ospetsua…
C.A.- Ez, ez…
E1.- …baizik eta…
C.A.- …gaur egun Asuan, Asuaneko Presa edo inguru horretan, uste dut…
E1.- …eta han gertatzen zen, hain zuzen ere, itzalik ez zuela ematen, bueno… batek zeukala eguzkia gain-gainean, ez? Zenitean edo eta orduan ez zuela…
C.A.- Hori hemen ez da gertatzen inoiz, gure latitudeagatik, baina han badakigu latitude baxuagoetan gertatzen dela.
 
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2006-06-22

x61pRelaContWAR

16352292
00:06:00

x61pViewCountWAR

9149

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR