detalle dokuteka-generico-fitxa

Chopin, pianoa gorputz-zati bihurtu zuen artista

1810eko martxoaren 1ean Varsovia inguruko familia kultu batean jaio eta 1849ko urriaren 17an hil zen Frédéric Chopin. Oso txikitatik harrituta utzi zituen ingurukoak Frédéric txikiak jotzeko zuen abileziak, musika berez zerion haurrari eta intuizioz jotzen zuen.

Duela 218 urte jaio zen musikari handiaren biografia kontatzen dute Euskadi Irratiko grabazio honetan. Bertan, bere bizitzaren errepasoa egiten du kazetariak eta musika-aditu batek zer-nolako musikaria izan zen Chopin azaldu.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

KAZETARIA. Gaur pianoa gorputz-zati bat bihurtu zuen artista: Frédéric Chopin.
1810eko martxoaren 1ean Varsovia inguruko familia kultuan jaioa, oso txikitatik harrituta utzi zituen ingurukoak Frédéric  txikiak jotzeko zuen abileziak, musika berez zerion haurrari eta intuizioz jotzen zuen. Mikel Chamizo konpositorea eta 'Faktoria'ko kolaboratzailea.
MIKEL CHAMIZO. Musika-kontserbatoriotik pasatu ez diren musiko asko, musika popularra edo egiten dutenak, agian ez dakite solfeoa irakurtzen, baina badakite oso ondo maneiatzen beren instrumentua; modua, esan dezakegu, natural batean, intuitibo batean. Eta Chopinen kasua hau izan zen. Oso txikitatik hasi zen Chopin, pianoan esertzen zen eta hasten zen pianoarekin jolasten eta orduan berak bakarrik, joko bat bezala ikasi zuen bere teknika.
KAZETARIA. 7 urterekin konposatu zuen lehen lana, eta oraindik ez zekien solfeoa idazten ere. Konposatzeko modu horretan aitzindaria izan zen bere aurrekoekin, Mozartekin, esaterako, alderatuz.
MIKEL CHAMIZO. Bere 1. obra ba bere maisuak transkribatu egin zituen, ze berak oraindik ez zuen kontrolatzen partitura. Mozart esertzen zen mahai batean eta taka-taka, taka-taka dena idazten zuen, ez? Eta Chopini ideia asko etortzen zitzaizkion buelta bat ematen zegoen bitartean… Berak esaten zuen bere musika zela berak edukitako inpresioen, sentimenduen edo pentsamenduen espresio bat soinuen bidez.
KAZETARIA. Musika erromantizismoaren adibide nagusi bihurtua, pianoarekin konposatzen zuen Chopinek, eta ez, beste autoreek bezala, pianoarentzat, gorputzeko zati gisa baitzuen pianoa, eta, horregatik, sentimenduak obretan islatzeko zuen abilezia azpimarratzen dute adituek. Kantu edo pieza honetan, esaterako: (pianoa)
Tuberkulosia harrapatu zuen haur zela Chopinek eta bizitza osoa eman zuen gaitzaren aurka, garaian ez ohikoa zen gisan 39 urtera arte bizirautea lortuz. Tartean, klima hobea zuelakoan, Mallorcako irlan bizi izan zen eta bertan sortu zuen entzuten ari garen pieza.
MIKEL CHAMIZO. Paseo bat ematen mendian… Mallorkan badago horrelako haize arratxeatu bat, alde guztietatik etortzen zaizuna, flash-flash. Esaten bere 2. sonataren 4. mugimendua oso mugimendu motza, oso arraroa eta birtuosoa, Mallorkako haize horren translazio bat dela.
KAZETARIA. Poloniarra bai baina erbesteratua, herriminez bizi izan zen Chopin, 1830ean Poloniako iraultza eman zenean, Vienan zen eta ondoren senideek ez itzultzeko aholkatuta, atzerrian hil zen. Parisen bizi izan zen urte gehienetan. Baina bere bihotza, gaur egun, Polonian dago.
MIKEL CHAMIZO. Chopin nola Poloniatik kanpo geratu zen, baina errefuxiatu bat bezala, berak beti oso herrimin handia izan zuen, ez? Eta orduan berak eskatu zuen bere testamenduan –hiltzean, 1849an, bere gorputza Parisen lurperatu zuten– baina eskatu zuen bere bihotza Poloniara itzultzea. Eta, orduan, bere bihotza eman zuten Poloniara eta sartu zuten koñakez beterik jarroi batean eta jarroia seilatu egin zuten eta Varsoviako eliza bateko kolumna batean sartuta dago.
KAZETARIA. Kanpora begira esanekoa eta ondo hezia, barne-gatazkak musikaren eta pianoaren bidez bideratzen zituen gaur egun oraindik instrumentu hori ikasi nahi duenarentzat ezinbesteko erreferentzia den autoreak, Frédéric Chopinek.

detalle2

Dokuteka

B2
2018-03-01

x61pRelaContWAR

16141640
00:03:39

x61pViewCountWAR

3611

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR