Isaac Albéniz

1860ko maiatzaren 29an jaio zen musikagile eta piano-jotzaile katalana (Camprodon, Girona, 1860 - Kanbo, Euskal Herria, 1909.

Isaac Albénizen bizitza, haurtzaroa eta nerabezaroa gehienbat, musikaren historiari lotutako nobelarik txundigarriena izan daiteke. Mutiko prodijioa, lau urterekin estreinatu zen pianista gisara: Bartzelonan izan zen emanaldia, eta arrakasta, sekulakoa! Hiri honetan trebatu zen pianoa jotzen; eta Parisko Kontserbatorioan sartzen saiatu, alferrik. Beraz, Madrilen jarraitu zuen ikasten, hara joana baitzen bere sendia 1869an.

 

Ipurtarina zen: hamar urte zituela etxetik alde egin, eta hainbat hiritan eta herritan eskaini zituen emanaldiak. Gaztelan izan zen hori, eta berak antolatzen zituen bere emaldi horiek. Bigarren aldiz etxetik joan zenean, Buenos Airesa heldu zen: 1872an gaude. Bazuen babesle bat, Morphy kondea, Alfonso XII.enaren idazkaria. Eta kondeari esker Albénizek Bruselako Kontserbatorioan ere ikasi zuen, Albénizek bai baitzekien teknikoki hobetu beharra zeukala.

1882: garrantzizko urtea Albénizen bizitzan. Batetik ezkondu, eta bestetik Felip Pedrell musikagilea ezagutu zuen. Musikalki espainiar herri-tradiziora begira jarri zuen Pedrellek Albéniz, pentsarazi zion oinarrizkoa zela Albénizen musikak tradizio horren ukitua izatea, bere estiloak heldutasuna izan nahi bazuen. Orduan hasi zen Albéniz, musikagile gisara, bere buruari gehiago eskatzen. Ordura arte, areto-dantza atseginak sortu zituen. Ona bai, baina aparteko goi-asmorik gabeko pianista zen.

 

Albéniz, 13 urte zituela.

 

Espainiar tradizio horren aztarna sumatzen, Albénizen ezaugarririk behinena izango zena, 1885ean hasi zen: bere lehen obra garrantzikoenak ordukoak ditu-eta. Ezaugarri hori handitu egin zuen 1886an, Suite española obraren bidez. “Unibertsorako musika nazionala” sortu nahi horretan Iberia (pianorako suitea) da bere maisulana, bere obrarik biribilena.

Bere alaba Laurarekin

Albeniz musikagile

Pianorako musika sortu zuen batez ere, baina baita bestelakoa ere.
Orkestrako ez zuen horrenbeste pieza burutu, baina sortutakoa ñabarduretan eta armonian aberatsa zen, eta obra hauek egitean orkestretan ohikoak ez ziren musika-tresnak hartzen zituen gogoan. Esate baterako, Kataluniako cobla musika-taldeetan darabiltzaten hainbat haize-soinu. Antzerkirako musikari dagokionez, Pepita Jiménez nabarmendu behar da, Europa guztian antzeztua eta Albénizentzat berarentzat atseginena. Operan, berriz, agerikoa da Wagner miresten zuela: horren adibide Henry Clifford eta Merlin.
 


B2
2014-02-20
16265329
5465