detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Pablo Sarasate

1844ko martxoaren 10ean jaio eta 1908ko irailaren 20an hil zen Pablo Sarasate biolinista nafarra. Musikari handiaren biografia laburra duzu segidan.

Formazio handiko musika-egilea zen. Bere garaiko kritikariek eta adituek diote biolin-hariak “laztandu” egiten zituela, “gozo” jotzen zuela, baina aldi berean jotzeko era grinatsua zuela. Bazirudien berezkoa zuela musikari izatea.

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Pablo Sarasate Iruñean jaio zen, 1844ko martxoaren 10ean eta 1908ko irailaren 20an hil zen, Miarritzen. Iruñeko musikaria biolin-jotzailea izan zen, eta musika-egilea.
Gurasoak semearen etorkizunaz jabetuta, ume prodijioa laster hasi zen biolina jotzen ikasten. A Coruñan eskaini zuen lehen emanaldia: 7 urte zituen. Compostela Santioko lehen biolina, eta hiri horretako musika-eskolako irakaslea izan zuen maisu, José Courtier, 1846-1849 urte-tartean. 1852an Pontevedrara joan zen, eta bertako Urbano Casasvellas musikariarekin aritu zen ikasten. 1854an Madrilen da Pablo, ama eta bi arreba ondoan dituela. Aita Galizian gelditu da.
Juana Maria de la Vegak Madrileko ikasketak ordaindu zizkion Sarasateri. Mutila hirian zela, Isabel II.a, erregina, bere mezenas bihurtu zen Pablo gortean jotzen entzun ondoren: beka bat eman zion Parisen musika-ikasketak hobetzeko. Baina Parisera bidean kolerak ama hil zion 11 urteko semeari, Lapurdin. Bera ere gaixotu egin zen. Baionan ostatu hartuta zeuden, biak bakarrik, eta ama hilik, ostatuko jabeek Espainiako kontsularekin hitz egin zuten, Ignazio Garcia Etxeberria bankari nafarrarekin. Kontsulari esker Iruñeko udalak 1.000 liberako diru-laguntza onartu zuen Pablorentzat, Parisko Kontserbatorioan ikasten hasteko. Gutxira, 1.500 libera ematea onartu zuen udalak, hainbat urtez, urtero.
Pablok argi zeukan Paris zuela helburu. Beraz, ama hil zenean ez zen aita-arreben babesera joan, Parisera baizik, 1856ko udan, eta Kontserbatorioko ikasle bihurtu zen, Jean-Delfin Alard biolin-irakaslearena. Lassabathié senar-emazteak izan ziren Pabloren “guraso” Parisen. 1857an kontserbatorio horretako biolin-saria lortu zuen. Bi urte geroago, musika-emanaldiak maiz ematen hasiko zen, eta Europan eta Amerikan ezagun bihurtzen, oso ospetsu. Ospetsu, ez soilik musikari trebe gisara, baita irakasle moduan ere. Sari asko lortu zituen; ez zen edonor musikari nafarra!
Formazio handiko musika-egilea zen. Bere garaiko kritikariek eta adituek diote biolin-hariak “laztandu” egiten zituela, “gozo” jotzen zuela, baina aldi berean jotzeko era grinatsua zuela. Bazirudien berezkoa zuela musikari izatea. Eta Sarasatek bikain jotzen zuen musika, oso zuzen, eta gero hori eramaten zuen pentagramara. Ezker eskuarekin oso trebea zen, eta azkar mugitzen zituen behatzak. Ematen zuen oso ahalegin txikia egin behar zuela biolinari doinurik ederrenak ateratzeko. Mundu guztiak entzun nahi zuen eta izugarri bidaiatu zuen, bizitzako azken urteak arte. Miarritzen hil zen “Villa Navarra” izeneko bere etxaldean: 1908ko irailaren 20an bularreko anginak eraman zuen 64 urte zituela.
Espainiako folklorea, Nafarroako jotak, euskal zortzikoa, horiek guztiak zeuden, sendo, bere musikaren oinarrian: erritmoan eta melodian. Aipatutako folklorearen ukitu handia duten hainbat lan arrakastatsu sortu zituen: “La Malagueña n.º 1, opus 21”, “La Habanera n.º 2, opus 21”, “La Romanza andaluza, opus 22”, “El Zapateado, opus 23” eta “El Capricho Vasco, opus 24”. Beste lan batzuk: “ Fantasía sobre Carmen de Bizet, opus 25”, Los Aires Gitanos, opus 20” eta abar.
Nafar hau mundu guztian da ezaguna. Adibidez, Iruñeko pasealeku batek bere izena darama, eta munduaren beste puntan, Japonian, musika-aldizkari batek ere bere izena du. Horiek besteak beste.

detalle2

Dokuteka

B1
2014-03-07

x61pRelaContWAR

16236354
05:09

x61pViewCountWAR

8376

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR