irakurgai-mailakatuak-fitxa
Malgu da gaua
Arkaitz Mendoza piano-jotzaileak jarri dio musika eta Harkaitz Cano idazleak hitzak Chopinen "Nokturnoak" musika-lanari, pianoaren doinuak hitzetara ekarriz. Bien arteko elkarlanaren ondorio da "Malgu da gaua", Kutxa Fundazioaren eta Donostia Musika elkartearen ekarpenekin sortutako disko-liburua.
Etxepare Euskal Institutuaren Euskal Sortzaileak Sailean argitaratu da lana, hiru hizkuntzetan (euskara, gaztelania, ingelesa).
Institutuaren gainontzeko argitalpen guztiak bezalaxe, liburuaren .pdf bertsioan online irakurri eta jaitsi daiteke, helbide honetan.
Spotify-ren bidez entzun daiteke musika.
Egileak: Harkaitz Cano eta Arkaitz Mendoza
Argitaletxea: Etxepare Institutua
Argitalpen-urtea: 2014
Orrialdeak: 72
