Marie Curie, ikertzaile aparta!

1867ko azaroaren 7an jaio eta 1934ko uztailaren 4an hil zen Maria Sklodowska kimikari poloniarra (Marie Curie, ezkondu ondoren) Frantzian.

Marie Curie aitzindari izan zen esparru askotan: Sorbona Unibertsitatean, lehen emakume irakaslea izen zen, Nobel saria lortu zuen lehen andrazkoa, lehen emakumea Sorbonan ikasketak amaitzen, Europako lehen andrea zientzian doktore, lehen zientzialaria Nobel saria bi aldiz jasotzen…

 

1934ko uztailaren 4an hil zen Maria Sklodowska poloniarra (Marie Curie, ezkondu ondoren) Frantzian. Bertan, Sorbona Unibertsitatean, lehen emakume irakaslea izen zen; irakasle katedraduna. Nobel saria lortu zuen lehen andrazkoa da Curie. Gauza askotan izan da aurrena jakintsu hau. Adibidez, lehen emakumea Sorbonan ikasketak amaitzen, Europako lehen andrea zientzian doktore, lehen zientzialaria Nobel saria bi aldiz jasotzen…

 

Marieren ama musika-irakasle zen Varsovian, matematika eta fisika irakasten zituen aitak. Bost anaia-arreba ziren, Marie zen zaharrena. 11 urte zituen ama hil zitzaionean, 9 urte tifusak Zofia ahizpa hil zionean. Heriotza hauek agnostiko bihurtu zuten Marie. Irakurtzea asko gustatzen zitzaion, eta 1883an, 15 urterekin, batxilerra amaitu zuenean, urrezko domina eman zioten, eskolako onena izateagatik. 4 urterekin bazekien jada ondo irakurtzen. Ez zen samurra poloniar eskolara joatea. Ezkutuan zihoan,garai hartan Poloniaren zati handi bat Errusiak zuelako menpean.

 

Marie eta bere anai-arrebak

 

Bere ahizpa Bronia ere unibertsitatera joan zen, Parisen. Gurasoek ez zeukaten nahikoa diru alaben ikasketak ordaintzeko. Beraz, dieta eskasa zuen Mariek, eta maiz gaixotzen zen.

 

1894an ezagutu zuen Pierre Curie fisikaria, senarra. Festa eta eraztunik gabe ezkondu ziren. Ezkontza-opari jasotako txirrinduetan Frantzian zehar ibili ziren biak. Senarrak bere ikerketak eten zituen emaztearen lanak ikertzeko.

 

Marie eta Pierre Curie

 

“Erradiaktibo” hitza erabili zuen lehen ikerlea da Marie Curie. X izpiak 1895ean asmatu zituen Roentgen prusiarrak: ikerleak zenbait erradiazio-mota ikertzen zebiltzan, uranioak sortzen duena, kasu. Pechblenda meak uranioa du; Marie Curiek deskubritu zuen uranioak baino erradiazio indartsuagoak emititzen dituela pechblendak. Hala, mea honi esker, 1898an radioa deskubritu zuten senar-emazteek. Polonioa ere beraiek deskubritu zuten. Gramo bat radio garbi lortzeko tona bat pechbelenda erabili zuten. Mea hau uranioduna da, eta uranioa erradiaktiboa. Horrexek hil zuen Marie Curie.

Baina, hil aurretik, jende askoren bizitza salbatu zuen, soldadu askorena. X izpiek erradiazioa emititzen dute, dosi txikietan. Eta Lehen Mundu Gerra hasi zenean (1914an) guda-zelaiek ez zuten inon erradiologia-gunerik. Medikuek, X izpiei esker, lesioak aurkitu, eta ebakuntza zehatzagoak egiteko aukera dute. Baina orduko militarrek oso gutxi zekiten X izpiez.

 

Wilhelm Conrad Roentgen

 Gurutze Gorriaren eta Frantziako Emakumeen Batasunari esker, Marie Curiek X izpien unitate mugikor bihurtuko du Renault kamioi bat. Aurrena bat, eta gero beste 20, herri xeheak lagunduta. 200 erradiologia-areto gainbegiratu zituen, eta ehunka soldadu artatu. Eta ez zen gudu-zelaian atzean geratzen, bere kamioiekin aurreraino joaten zen zaurituak zaintzera.

 

Esan dugu unitatea mugikorra zela; beraz,autoen mekanika ere ikasi zuen Curiek. Nobel saria lortuko zuen Irene alaba 16 urterekin hasi zen amari soldaduak zaintzen laguntzen. Amak, kamioietako bat beretzat hartu, eta lanean segitu zuen Belgikan, Italian… Eta soldadu estatubatuarrei “erradiologia” irakasten hasi zen: ama-alabak 2 urtez 150 lagun trebatu zituzten. Milioi bat zauritu pasa ziren teknikari hauen eskuetatik.

 

Ikasleak estimatzen zituen Marie Curiek: 1906an zalgurdi batek Pierre Curie hiltzean, alargunaren esku  geratu ziren haren hainbat ikasle. Marie Curiek ikertzen segitzen zuen, gerra ostean ere. Eta enteratzen bazen ikasle poloniarren bati unibertsitaterako beka ukatzen ziotela, berak jartzen zuen dirua, ikasleak ezer jakin gabe.

1995ean Parisko Panteoira eraman zituzten Curie senar-emazteen gorpuzkiak. Ohore egin zieten, musika-banda eta Poloniako eta Frantziako gobernuburuen hitzaldi eta guzti.
 


B1
2013-07-05
16137235
17837