Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Gaur, efemerideen tartean, zientziaz arituko gara. Baina ez zientziaz orokorrean, emakume zientzialarien egoeraz baizik.

Gizonezko zientzialarien izen dezente ditugu gogoan, baina zenbat emakumezkoenak? Otsailaren 11 izendatu zuen NBEk Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
ESATARIA. Gaur, efemeridean, zientziaz ariko gara. Baina ez zientziaz orokorrean, emakume zientzialarien egoeraz baizik. Olaia Otxoteko.
OLAIA OTXOTEKO. Sophie Germain, Lise Meitner eta Grace Hopper, gizartearen zati handi batentzat ezezagunak diren izenak. Albert Einstein, Isaac Newton eta Stephen Hawking, hain ezezagunak ez diren beste batzuk. Ezberdintasuna?, lehenengoak emakumeak direla. Emakumezko zientzialarien egoera dakarkigu Uxune Martinezek, Euskampus Fundazioan difusio zientifikoaren arduradun eta Zientzia Kaiera.eus-eko koordinatzailea denak.
UXUNE MARTINEZ. Zer gertatzen zaigu gaur egun? Ez ditugula ez aukera berdinak, ez erraztasun berdinak gizonezkoak eta andrazkoak zientzia-munduan. Datuen arabera, ikusten da goi-mailako ikasketak direla, hau da, graduak: zientzia, teknologia eta ingeniaritza-alorrean eta neskatoak edo neskak gehiengoa direla, % 61; eta mutilen kasuan, % 55.
Goazen hortik haratago. Ikerketa-munduan sartzen dira, gorantz doaz eta kargu handietan, katedradunak, ikerketa-taldeko buruetan edo, portzentaia nabarmen jaisten da: % 10-25eko portzentaira jaisten da. Beraz, ikusten dugu ibilbidean neskak direla ikasketa-mailak handiagoak dituztenak, baina gero karguetako postuak eta gizonezkoenak direla.
OLAIA OTXOTEKO. Zientzian lan egiten duten emakumeen gainean, kristalezko sabai bat dagoela esaten da, eta ez da orain berriki sortu den terminoa, emakumearen zapalkuntzaren eraginez emakumezko askoren lanak itzalpean gelditu dira.
UXUNE MARTINEZ. Ohituraz eta sistematikoki emakumeen izen osoak ezkutatu egiten ziren, edo ez ziren osotasunean jasotzen: askoren ekarpenak ostenduta gelditzen ziren, eta taldeko gizonezkoak jartzen ziren ekarpen horien egile bezala.
OLAIA OTXOTEKO. Horrek eragin zuzena da gaur egungo emakumeengan, gizartean errotuta dauden aurreiritzi eta estereotipo askori aurre egin behar izateaz gain, erreferente femeninoen falta dutelako emakumeek.
Urteak atzera egin eta aurretik egindakoa aldatzea ezinezkoa da, baina gure eskuetan dago etorkizuneko zientzialariei bidean laguntzea. Ez dituzte erreferenteak izango, baina gizarteak ondo jokatzen badu ezta oztopoak ere.
UXUNE MARTINEZ. Zertarako nazioarteko egun bat? Ba egia esan, sentsibilizazioan eragiteko. Eta sentsibilizazioan gaur egun ere mantentzen ditugun horrelako aurreiritziak eta mezu, adibidez, sotilak ba ez dakit, hausteko bideak urratu behar ditugu edo apur bat, ba bueno, kontuan izan zelako mezuak bideratzen dizkiegun neskatoei eta zelakoak mutikoei, ez?
OLAIA OTXOTEKO. 2015. urtean, otsailaren 11.a izendatu zuen Nazio Batuen Erakundeak Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna.
B2
2020-02-10
21477786
00:03:42
1390