Hipatia, Alexandriako filosofoa

Emakume zientzialari eta filosofoa izan zen Hipatia. Hari buruzko argibide batzuk entzungo ditugu Euskadi Irratiko audioan.

370. urtean jaio zen Hipatia, eta 415. urtean hil, martxoan, itxura denez. Alexandriako filosofo, matematikari eta astronomo horren bizitzaren inguruko zenbait xehetasun aipatzen dituzte irrati-pasartean.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

IGOTZ ALKORTA, esataria. Efemeridea berreskuratuko  dugu. Martxoan izan zen, egun zehatza ez dakigu, baina historialariek 415 urteko martxoan izan zela diote. Eta gaur martxoaren 8 izanik, Emakumeen Nazioarteko Eguna hain justu, aproposa iruditu zaigu efemeridearen tartera ekartzea, berreskuratzea, Hipatia Alexandriakoa: matematikaria, zientzialaria, astrologoa eta filosofoa. Marijo Deogracias.  

MARIJO DEOGRACIAS, esataria. Ez zaizkigu Hipatiaren idatziak iritsi, baina beste batzuek idatzi zuten beretaz (berari buruz), Alejandro Amenabar zinema-zuzendariak ere pantaila handira eramateko aukeratu zuen emakume horren historia, hutsune asko eta handinahi gehiegi duen Agora filmean. Guk Oihana Ameskoa, filosofia-irakaslearengana jo dugu.

OIHANA AMESKOA. 2020. urteko martxo batean, ez?, Hipatia hizpide izatea ba esanguratsua dela. Batetik, denboran aurrera egitea lortu du. Uste dut hori alde batera badela erreferentziazko pentsalaria izan zelako, eta gero ere bai, badugulako nolabait... Filosofiaren Historian, beste arlo batzuetan bezala, hutsune eta zulo handiak daude oraindik ere historia hori osatzen dugunean. Oso tarte gutxi uzten zaizkie emakume pentsalariei, eta Hipatiari berari, testu-liburu askotan agertu ere ez da egiten. Eta bestela oso keinu minuskuloak (txikitxoak) izan ohi dira, ez?

MARIJO DEOGRACIAS. Gurea ere keinu txiki bat izango den arren, gogoratu dezagun Alexandriako Hipatia filosofoa.    

OIHANA AMESKOA. Filosofoa, beharbada zentzu etimologikoan, ezta? Ezagutzaren edo jakituriaren grina, edo zaletasun hori bazuen, eta orduan, ezagutzagatiko maitasun hori bere bertsio anitzetan ematen zen, eta horregatik, ba diotenez, oso matematikari ona izan zen, astronomiagatik interes handia izan zuen…

Ptolomeok proposatutako kosmobisio geozentriko horretan zuzenketak egin zituen. Ptolomeok planteatzen zuen orbita zirkularraren inguruan, aritmetikaz bazekien… Baina horrekin batera poesiaz, oratoriaz bazuen halako sentsibilitate bat, oso gai anitzen inguruan, ba bete-betean filosofoa zelako eta bere ikasleek (ikasleak) ere hitz horrekin zuzentzen omen ziren beregana, ba filosofoa da jakinduriarekiko grin hori zela eta.  

MARIJO DEOGRACIAS. Esan dugu, baina Alexandrian bizi izan zen Hipatia.

OIHANA AMESKOA. Kristo ondorengo IV. V. mende horien artean, Alejandria (Alexandria), Egipto bera Erromatar Inperioko probintzia bat da. Momentu kritiko bat bada inperio horren gainbeheraren momentu latz bat edo gertatzen ari delako.

MARIJO DEOGRACIAS. Eta inperioaren gainbehera horretan zeresan handia izan zuen kristautasunaren gorakadak.

OIHANA AMESKOA. Gehitzen zaio 380.enean Teodosio I.a enperadoreak kristautasuna izendatu zuela inperioko erlijio ofizial bakarra. Horrek ekarriko du tokian toki (tokian-tokian) paganotzat hartzen diren horiek, edo herejetzat hartzen direnak, ba kristautasunaren bestelako interpretazio batzuk egiten dituztelako edo, egongo direla askotan jomugan, ez?

MARIJO DEOGRACIAS. Hala ere, fanatismo horren biktima izan zen Hipatia.

OIHANA AMESKOA. Heriotzaren inguruan, eta zeintzuk izan ziren erailketa hori agindu zutenak, eta bueno, pentsatzen da hiriko patriarka zenak, Cirilo delako patriarka horrek aginduko zuela, ba motibazio politikoak tarteko, eta bueno, garaian ere ematen ari zen erlijio-boterea tarteko, ez? Erabat argi ez dagoen arren, bai ematen du sorgin-ehiza moduko bat izan zitekeela, ezta? Bada, erreferentziazko pertsona bat, pentsamendu librera bultzatzen zuena, horrenbesteko miresmena eta aitortza zuen pertsona.

MARIJO DEOGRACIAS. Clelia Martinezek, Malagako Unibertsitateko irakasleak, bere liburuan esaten duenez, gizonezkoen esferan egokitutako arloetan parte hartu zuen mendebaldeko lehenengo zientzialaria eta filosofoa izateak eragin zuen bere kontrako erasoa.  

OIHANA AMESKOA. Bai. Aholkulari gisa izaten zen Hipatia, erreferentzia garrantzitsua garai hartako aristokrata gizonezkoentzat. Garaian emakumeei  ez zegokien rola jokatu zuela.

(erderazko hitzak)

Ezagutzaren atomizazio honetan, hain konplexua ematen duen gizarte honetan, ba betiko galderei eusteko zein norabidetan egin nahi dugun aurrera planteatzen jarraitzeko eta finean, galderak bere-berezkoak ditugulako gizakiok, ba nik uste dut oso organikoa dela, ez? Filosofatzea bera oso gure baitatik sortzen den premia bat da.  

Filosofia zeozerengatik sortuko zen kontestu politiko jakin batean, ez dakit, demokraziari ere oso lotua, edo dena dela. Polisari lotua batez ere, komunitateari lotua. Nik uste hori dela ez?, bidea, filosofiaren ekarpenak metodologia gisa ere eskaintzen diguna: hitza, solasaldia, eztabaida… Beharbada horrek lagunduko digu beste mamu eta Leviatanen aurrean ba argi piska bat topatzen.

C1
2020-03-10
21646358
00:06:21
2647