Dokuteka
Musikari emandako museoak
Musika ukitu eta ikusi ezin den arte bakarra omen da; museoetan, berriz, ukitu eta/edo ikusi egin ditzakegun objektuak biltzen dira. Bada, hala ere, hainbat museo saiatzen da musikari leku egiten, baita Euskal Herrian ere.
Irudia: Berria
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Badela gauza bizi bat. Bizirik dagoen zerbait, unean sortzen dena, aldakorra dena. |
Aloña Beraza: Judith Montero, egun on.
Judith Montero: Egun on, Aloña; egun on, Aitor.
Aloña Beraza: Judith, aizu, asko al dira musikari eskainitako museoak mundu zabalean?
Judith Montero: Ba, begiratzen aritu naiz, eta bai, badaude batzuk, eta handi batzuk, eta bai, badaude museoak. Baina musika nik esango nuke badela gauza bizi bat, ezta?, momentuan gertatzen dena, eta, bueno, jaso daiteke, baina ez da objektu bat, ezta?, hola museoetan, ba, koadro bat bezala edo eskultura bat bezala jartzen dena. Orduan, nik esango nuke, ba, horixe, emanaldiak, kontzertuak... hori dela gure zera nagusia, ez?
Aloña Beraza: Bai, batez ere, ikusteko baino gehiago izaten delako, askotan, entzuteko.
Judith Montero: Hori da. Hori da, bai. Oso gauza bitxia da. Musikako (musikaren) definizioetan jartzen du badela arte bat ikutu (ukitu) ezina, intangiblea. Eta asko gustatzen zait…
Aloña Beraza: Deskribapena.
Judith Montero: ...definizio hori. Bada ondare bat, baina ikutu ezin den ondare bat. Eta bai, ederra da. Hala ere, hemen inguruan badauzkagu musikari eskainitako museoak. Adibidez, herri-musikaren txokoa daukagu Oiartzunen; bertan, 1.800 tresna dauzkate, liburutegi eta fonoteka badaukate, ikerlarientzat bereziki prestatutako txokoa... Juan Mari Beltran Argiñenak sortu zuen, eta, bueno, bertan egiten dituzte ere (halaber) emanaldiak bertako instrumentuekin, herri-musikari lotutako emanaldiak, ikastaroak, tailerrak... Asike (Beraz), hemen badaukagu zita garrantzitsu bat, musikaren museoa, gustatzen zaien guztientzat.
Aloña Beraza: Hurbildu dadila haraxe. Noski baietz! (Bai, noski!)
Judith Montero: Bai, bai. Eta badaude beste museo batzuk, nahiz eta ez izan musikari buruzko museoak, ba, egiten dituzte (dituztenak) musikarekin hainbat eta hainbat gauza, ezta? Hor aipatuko nuke Koldobika Jauregin (Jauregiren) Ur Mara Museoa, Alkizan ―gaur egun, Elena Cajaraville eta Gerezi Jauregi bere familiak (familiakideek) daramate museoa―, eta da oso-oso leku polita, mendian...; badaukate holako anfiteatro bat, eta bertan emanaldiak egiten dituzte, kontzertuak... gauza berezi asko. Han izan nintzen jotzen, eta benetan da leku bat, oso-oso ederra, oso berezia, eta asko gustatu zitzaidan. Eta, gero, adibidez, Hernaniko Chillida-Lekun ere hainbat eta hainbat gauza egiten dira: emanaldi..., gero, Musika Hamabostaldiarekin ere hor badago ziklo bat, eta gauza desberdinak (hainbat gauza). Han jotzen aritu ginen azkena izan zen Gipuzkoako Artisten Elkartearekin, eta hauek egiten zuten margotu, eta guk egiten genuen jo, eta beraiek (haiek), bitartean, margotu. Eta, gero, eman zizkiguten, ba, margolan haiek, klaro (noski). Nik pentsatzen nuen entzuteko jarri gintuztela, baina konturatu ginen gero ezetz, entzuteko eta margotuak izateko.
Aloña Beraza: Zuek zinetela protagonista.
Judith Montero: Bai, eta ederra izan zen, bai.
