detalle dokuteka-generico-fitxa

Herri-musikaren txokoa

Oiartzungo Ergoien auzoan dago Herri Musikaren Txokoa. Hantxe elkartzen dira herri-musika maite dutenak, abesteko kultura galtzen ari den garai honetan.

Bideo hau Dokumentu Biltegiko 37. DVDan badago ere, atari honetara ekarri dugu, transkripzio eta guzti.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Elixabete Garmendia, kazetaria: Sanabriako gaita eta Ezpeletako fanfarrea nahasten dituen toki honi “Country club” deituko litzaioke han nonbait; hemen, Herri Musikaren Txokoa da, Juan Mari Beltranek partitura ezberdin asko joz zuzentzen duena.

Juan Mari Beltran: Herri-musika gozatzeko aukera ematen edo eskaintzen duen toki bat, topagune bat, ez bakarrik estudiatzeko, eta ez bakarrik bisita gidatuak eta zera egiteko, baizik eta, bueno, musikaz gozatzeko toki bat, eta badaukagu, bai, hemen jende kopuru bat jada, bueno, antolatzen ditugun gauza gehienetara etortzen dena.

Kusturicaren filmetako banda bat dirudi baina Lapurditik datoz eta ezaugarria Zuberoatik erreskatatutako txanbela dute. Pette Cobet, azken bi txanbolarietako bati Chaplin-ek ere entzun omen zion noizbait txanbela jotzen.

Beñat Itoiz: Charlie Chaplin egoten zen beti Zuberoan, Atharratzen, eta ekartzen zuen beti jende, ez dakit, jende handia, Ameriketatik edo Ingalaterratik, eta gelditzen ziren urte guztia Zuberoan. Eta urte batez, Cobet izana da Charlie Chaplin-en antzinan txanbela hori jotzen.

E.G.: Paco Díezek balizko kopetatik edaten jarri ditu ikusleak. Gaztela-León-dik dator.

Juan Mari Beltran: Paco Díez, denetarako musikari bat, bai amodiozko erromantzeak kantatuko dituena, bai ardoari kantatuko diona… Eta baita ere festetako doinua bere gaita eta bere zanfonarekin eta joko dituena.

Paco Díez: La gente de la zona del norte de León, de Bierzo, de Laciana, de la zona de Villablino, de zonas mineras, de Babia, no tiene apenas nada que ver, o muy poco que ver con la gente de tierras de Almazán, en Soria, o de Ágreda, lindando con Aragón.

Beñat Itoiz: Ari da galtzen, egiazki, galtzen Euskal Herrian eta Euskal Herri guztian, guk ikusten dugu hemen, Hegoaldean edo Iparraldean, kantua. Gu joaten gara herriz herri, eramaten ditugu liburuak, xarramelak, gure kantuekin, eta orriak ematen ditugu eta jendearekin kantatzen dugu.

E. G.: Hau udazkeneko hitzordua izan da Herri Musikaren Txokoan. Hurrengoa neguan izango da, abenduaren 18an.
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
17-10-2000

x61pRelaContWAR

16354942
00:04:22

x61pViewCountWAR

2250

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR