Dokuteka
Jon eta Jone 27: Motorra prest?
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Oporrak prestatzen ari dira eta hainbat gauzataz mintzo dira: eraman beharrekoak, argazki kamara, diapositibak, motorra...
Jone.- Jon, eta motorrean bagoaz oporretan, zelan eramango ditugu gauzak, motxila batean, ala?
Jon.- Ez, motorrak baditu maletatxo batzuk.
Jone.- Eta handiak dira?
Jon.- Ez, baina behar-beharrezkoak diren gauzak bakarrik hartuko ditugu, e? Beraz, badakizu, sekadorea hemen geratuko da.
Jone.- Bale, eta argazki-kamara ere bai.
Jon.- Baina nola joango gara oporretara argazki-kamara hartu gabe?
Jone.- Total, zertarako? Ikusi beharrekoa ikusi eta kito.
Jon.- Kia, kia, kia, nik kamara hartu egingo dut.
Jone.- Gero lagunei diapositiba-emanaldi amaigabe horretarako bat emateko.
Jon.- Zer?
Jone.- Konpromisoz etortzen direla, Jon. Diapositiba-emanaldiena txapa bat izaten dela, modaz pasata dagoela... Zelan esan behar dizut?
Jon.- Jone, egia al da hori?
Jone.- Beno, exajeratu egin dut, baina lagunak afaltzera etortzen dira eta diapositibena, ba beno, sin más...
Jon.- A tomar por saco, ez dut kamerarik eramango. Baina, diapositiba-emanaldirik ez badago, afaririk ere ez da izango nire etxean, e?
Jon.- Aizu, Jone! Portugalera joatea erabaki genuenetik debekatuta al dago Madredeus ez den beste ezer entzutea edo zer?
Jone.- Ai, Jon, girotzeko ipintzen dut!
Jon.- Haur baten modukoa zara, e? Eskurtsiorako kantuak prestatzen...
Jone.- Beno, eta zuk motorra errebisioa egitera eraman duzu?
Jon.- Aizu, ez du behar, neuk egingo diot.
Jone.- Ez zaigu batere kostatzen eta ziurrago joango gara, Jon.
Jon.- Ez duela behar! Anderrek eta biok botako diogu bistazoa.
Jone.- Bale, bale.
Jon.- Aizu, beste musika alaiago bat jar al genezake?
Jone.- Jon! Arratsaldean zure estudiotik pasatuko naiz internet erabiltzera.
Jon.- Baina etxean badaukagu eta...
Jone.- Bai, baina hango inpresora askoz ere hobea da.
Jon.- Eta zertarako behar duzu zuk inpresora bat?
Jone.- Portugaleko mapak inprimatzeko.
Jon.- Aizu, Jone, bizpahiru egunetarako goaz, hau ez da espedizio bat, e?
Jone.- Bai, baina badakizu niri dena antolatuta eroatea gustatzen zaidala.
Jon.- Ah bai, e? Eta non dago zure abentura-izpiritu hori? Ez al zara ba hippy bat zu, e?
Jone.- Ez hasi zure hippye kontu horrekin, e?
Jon.- Ba, nahi baduzu zazpietatik aurrera etorri, e, hippy!
Jone.- Aupa, Jon!
Jon.- Epa!
Jone.- Joder, dentista baten hilo musikala daukazuela ematen du.
Jon.- Aizu, Anderren ordenadorea hartu eta inprimatu nahi duzuna, e?
Jone.- Beno. Zu, hondartzara joango gara?
Jon.- Hondartzara? Ez dakit ba...
Jone.- Ez, bikinia sartzeko edo...
Jon.- Bikinia? Ez, ez, joatekotan nudista batera joango gara, e, hori garbi.
Jone.- Ni loca, badakizu lotsa ematen didala.
Jon.- Portugalen lotsa?
Jone.- Eta nork ikusi behar zaitu ba Portugalen?
Jon.- Beitu (begiratu), aldatu dezagun gaia, hau ez zait gustatzen.
Jon.- "En pelotillas".
Jone.- Zer?
Jon.- Hondartzan "en pelotillas" ibili behar dugula.
Jone.- Ai, zu... Motorra orduan prest dago?
Jon.- Bai, neska, bai, prest dago.
Jone.- Eta zer ordutan irtengo gara?
Jon.- Ez dakit, presarik gabe, lasai, hamarrak inguruan edo?
Jone.- Ai, eske nerbiosa nago.
Jon.- Zer ba?
Jone.- Ez dakit, oporretan goazelako.
Jon.- Ai, haurtxoa, nolakoa zaren!
