Dokuteka
Jon eta Jone 28: Portugal
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Portugalera joan dira motoz.
Pixa egin, postalak idatzi eta antzeko gauzatan ari dira.
Jone.- Jon! Jon!
Jon.- Zer?
Jone.- Gelditu!
Jon.- Zer, zer pasatzen zaizu, Jone?
Jone.- Gelditu!
Jon.- Baina, nora demonio zoaz?
Jone.- Pixa larria daukat!
Jon.- Baina itxoin ezazu pixka bat, neska, gasolindegi batean egingo duzu pixa, gasolina bota beharra daukagu eta!
Jone.- Ez, ezin dut, zuhaitz horren atzealdera noa.
Jon.- Eta zer nahi duzu, ni hemen geratzea, zu bijilatzen?
Jone.- Ba bai.
Jon.- Ikusten? Bi kilometro eta gasolindegia.
Jone.- Azukre koskor hori erabili behar duzu?
Jon.- Ez, ez.
Jone.- Ba niretzako.
Jon.- Aizu, eta postal batzuk erosten baditugu, zer?
Jone.- Zer, argazki-kamara ez duzu ekarri eta tximinoa daukazu, edo zer?
Jon.- Tximinoa?
Jone.- Bai, tximinoa, "mono"a.
Jon.- Jo, neska, zuk ematen dizkiozu ostikoak euskarari, e?
Jone.- Ui, hara, orain konturatu behar dut euskaltzain garbi batekin bizi naizela?
Jon.- Beno, erosiko ditugu postalak, bai edo ez?
Jone.- Aukerarik ematen didazu?
Jon.- Ez.
Jone.- Hasi zu idazten eta lagaidazu (laga iezadazu) tartetxo bat postal bakoitzean, gero nik idatziko dut eta...
Jon.- Eta nora zoaz, ba?
Jone.- Gasolindegiko dendara. Kuriositatea daukat ea Portugalen zer erosi genezakeen.
Jon.- Ah! Eta jakin-min hori asetzeko, noski, gasolindegi bateko denda da aproposena.
Jon.- Zer, topatu al duzu zeozer (zer edo zer) interesgarririk edo?
Jone.- Ba ez. Ea, laga postalak. Aupa, Portugal e moito belo. Motorra ondo portatzen ari da eta egun osoa hondartza nudistetan ematen dugu, jota fuego, ez dago saudaderako tokirik.
Jon.- Je, je.
Jone.- Ez dut ezer esan. Ea beste honetan zer idatzi duzun. Aupa, Portugal... Baina, Jon, berdina idatzi duzu eta.
Jon.- Bai, eta?
Jone.- Baina beste honetan ere. Denetan berdina idatzi duzu?
Jon.- Beno, eta zer?
Jone.- Zer tristea zaren!
Jon.- Ez dira hasiko postalen konparazioa egiten, ezta? Nik ez daukat burua nekatzeko gogorik eta ya está, se acabó. Eta gainera, ez diet guztiei gauza bera idatzi. Begira, har ezazu hau, ea, ikusi.
Jone.- Ea. Kaixo, oso ederra da Lusitania. Besarkada bat. Eta hau norentzat..? Joder, Jon, nire gurasoentzat da, zelako lehorra zaren.
Jon.- Ez, ez, zuk toki gehiago izan dezazun utzi dut hain motza.
Jone.- Ba nik esango diet jo eta fuego aritu garela hondartza nudistetan.
Jon.- Esaiezu nahi duzuna. Benga, abiatuko gara, edo zer?
Jone.- Bale, baina itxoin e, komunera noa.
Jon.- Berriz?
Jon.- Zer, ja?
Jone.- Bai.
Jon.- Benga ba, Lisboa. 100 kilometro geratzen zaizkigu, e? Haraino joango gara, ezta?
Jone.- Bale.
Jon.- Eta agoantatuko al duzu? Edo...
Jone.- Agoantatu?
Jon.- Bai, agoantatu. Zuhaitzik markatu gabe, esan nahi dut.
Jone.- Benga, tira, Halcón Callejero!
