Portugal: sardina eta bakailaoa

Europar Batasunak eta Nazio Batuek zabaldutako datuen arabera, portugaldarrak dira Europar Batasunean arrain gehien jaten dutenak.

Nazioarteko gaietan aditua den Juanjo San Miguelek  zenbait datu interesgarri ematen ditu Euskadi Irratiko audio honetan, besteak beste: zer lekutan jaten den arrain gehiena munduan eta Europako zer estatutan jaten den gutxien.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

KAZETARIA. Arrantzua eta arrain-kontsumoa naturaren eta gizakion osasunaren adierazle dira. Arrantza egiteko erak eta jaten dugun arrain-kopuruak erakusten digu, besteak beste, gure jarduera zuzena ote den. Portugaldarrak eta islandiarrak dira gaur egun arrain gehien kontsumitzen dutenak. Juanjo San Miguel.
JUANJO SAN MIGUEL NAZIOARTEKO GAIETAN ADITUA. Europar Batasunak eta Nazio Batuek zabaldutako datuen arabera, portugaldarrak dira Europar Batasunean arrain gehien jaten dutenak. Gaur egun portuges bakoitzak 57 kilo-arrain jaten ditu urtean Europar Batasunaren batez bestekoaren bi halako eta estatu espainiarrean baino 14 kilo gehiago pertsonako. Portugaldarrek, berriz, askoz gehiago gastatzen dute arraina erosten okela-kontsumoan baino eta beraiek dira diru gehien gastatzen dutenak jateko arraina erosten.
    Portugaldarrak Erdi Aroan euskaldunen atzetik joan ziren bakailao bila; ondoren, bakailaoa bihurtu da benetako plater nazionala. Historian zehar bakailaoa eta sardina izan dira portugesek gehien jan dituzten arrainak, besteak beste, herri pobrea izan delako eta dirurik ez zutelako okela erosteko.
    Gaur egun munduan arrainik gehien jaten dutenak islandiarrak dira, 90 kilo pertsonako jaten baitute. Hauen ondoren, portugaldarrak esan bezala, japoniarrak, norvegiarrak eta espainiarrak. Europan arrain gutxien hungariarrek jaten dute: urtean 5 kilo pertsonako. Azpimarratzeko modukoa da Portugalek harrapatzen duen arraina baino askoz gehiago jaten duela, gauza bera gertatzen da estatu espainiarrean; ondorioz, Europako Iparraldeko arrantzaleek harrapatzen duten gehiena Hegoaldean jaten dugu.
    Arrantzu-munduan aldaketa handia gertatzen ari da: jaten dugun arrainaren gero eta zati handiagoa arrain-haztegietan ekoiztutakoa delako. Gaur egun, erdia.
 

B2
26-06-2018
  • San Miguel, Juanjo
16144888
00:01:46
1334