detalle dokuteka-generico-fitxa

Rubén hirian

Latinoamerikarra da Rubén, hiri handi bateko auzo pobre batean bizi da, eskuz egindako etxe batean.

Goizero, bost eta erdietan jaikitzen da Rubén eta bere eginkizunen artean etxerako ura ekartzea da, hiriko iturri bakanetako batera joanda.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

XXI. mendearen ateetan munduko gazterik gehienentzat bizitza eragozpenez betea da. Batzuek, egunero, munduko mendi gorenetan bizi beharrari aurre egin behar diote. Hirietan bizi den askok inondikoak egin beharko dituzte ke eta zaratots artean irauteko.
Bada, gainera, jango badu, egunero bere bizia arriskutan jarri beharko duenik, oihanaren etengabeko arriskuei aurre eginez.
Hiru mila milioi pertsonatik gora bizi da Asiako kontinente azkengabean. Horietako asko, sorterririk alde egin behar izanda, hiri handietako ingurune pobreetan bizi da.
Kilometro eta kilometroetan Hona hemen hiri bat, munduko beste askoren antzekoa, eguneroko ogia irabaztearren, ahal dena egiten dute hemen gazteek.
Kalerik gehienak asfaltatu gabe daude, etxe asko egosi gabeko buztinez eta kanaberaz eginak dira eta argindar eta ur-korronterik ez da.
Hauetako hiri batean bizi da apaltasunik gorrienean Rubénen familia. Etxea euren eskuz egina dute, egosi gabeko buztina erabiliz. Adreilu antzeko bat egiten dute, lokatza eta lastoa nahastatuz. Sabaia kanabera laxatuzkoa da eta hartarik euri-egunetan ura iragazten denez gero, urteak joan ahala, apurka-apurka hobetzeko asmoa dute.
Rubénentzat, munduaren parte honetako gazte ororentzat bezala, eguna modu berean hasten da. Goizeko bost eta erdiak dira eta jaikitzeko ordua da, egun argiaz baliatu nahi bada.
Egun berriak ekitaldi berria dakarkio eta txandakatu egin beharko ditu batetik eskola-ikasketak eta bestetik, familiaren mantenurako lana.
Familiako eginkizunen banakuntzan Rubéni uraz arduratzea dagokio. Lehenengo orduan, egunero, hirian urri diren iturrietako batera egin beharreko joan-etorri guztiak egin beharko ditu, arik eta egun osorako ura bildu arte. Hau goiz egin behar da, zortzietan hornidura eten egingo baitute biharamunera arte.
Ur horretatik, harrikoa egin, garbitu eta jan-edana egin beharko da. Ondoren, gosari arin bat, agerrean prestatua. Gehientsuenetan, katilu bete ur irakin, bezperako janari hondarrak gaineratuta. Indarberritu beharra dago, eguna luze eta egitekotsua izango denez.
Lehen lehena, eskolara joan. Arratsaldez lan egin beharko da, afaritarako lain izateko.
Rubénen eskola hiriaren mutur batean dago, han bat egingo du bere adiskide guztiekin eraikuntza apal honetan, familia guztien asteburuetako neke eta lanez egina.
Eraikuntza-lanak astiro doaz, ordea, eta bitarte horretan otoitz egiten dute euririk etor ez dakien. Izan ere, teilatu jartzea maiatzaren azkenera arte ez dute burutuko-eta.
Etxegintzarako gai askorik ez dute, baina gogotsu dihardute. Ondotxo dakite beren etorkizuna hemen ikasten dutenaren menpe dagoela-eta.
 

detalle2

Docuteca

B2
27-07-2010

x61pRelaContWAR

16268201
04:51

x61pViewCountWAR

4351

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR