detalle dokuteka-generico-fitxa

Angé uhartean

Afrikako uharte batean bizi da Angé, bere familiarekin batera. Hamaika urte ditu eta munduko parte honetan bizi diren milioika gazteetako bat da.

Bere bizimodua modu laburrean azaltzen duen 6 minutuko bideoa ikusiko duzu.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Afrika, hogeita hamar milioi kilometroko kontinentea, seiehun eta berrogeita hamar milioi biztanle.
Hemen gaude, afrikar kontinenteko ur gozo laku ugarietan dauden irletako batean.
Angé hementxe bizi da, bere familiarekin batera. Hamaika urte eta munduko parte honetan bizi diren milioika gazteetako bat da. Bere bizimodua, begiratu batez, gurearen antzekoa da.
Bere adiskideak bezala, bera ere eskolako koruan partaide da, dantza eta kanta tradizionalak atontzeko orduan. Gero, eskola bakarrera joan beharko du; auzo guztien ahaleginez egin ahal izan den eskolara, hain zuzen.

Eskola ordua amaitzen zaionean, beste zeregin batzuk agertzen zaizkio Angéri. Afaldu nahi badu, lehenago, afari hori irabazi egin beharko! Eta horretarako, arrantzara dabilen ontzitxo batera joko du, bere adiskideek beste hainbeste. Lanean aritu ahala, ikasiz doa geroan beharrezko izango duena.
Itxura batez, ez deritzagu neketsu edo gogaikarri bizibide horri. Egia, ordea, besterik da: lakuko uretan gaixotasuna dakarren gaitz baten sorburua dago, bilharzia gaitza. Gaitz hau trematodo txiki batzuen bidez zabaltzen da. Trematodook azal mintzetik barrura odolera sartzen dira eta han ugaldu. Ura ukitzea bera nahikoa izan liteke gaitza hartzeko, baina arrainik harrapatu nahi bada, sareak zabaldu eta lakuko ur azaletara sartu behar!
Bilharzia dela, malaria dela, edo sendaezinezko beste gaitzen bat dela, kontua da Angéren lagunen artean bostetik bat hil egingo dela hamabost urte bete aurretik. Kontu hori albo batera utziz gero, ura bare dagoenean arrantza ugaria izaten da, tripulazioari eta beronen familiari egun batzuetan jaten emateko lain.
Arrantzan laguntzeagatik, tripulazioko beste guztiei bezala, Angéri ere arrain batzuk emango zaizkio. Hauetarik batzuk saldu egingo ditu irlan bertan egiten den azokan.
Arrainen prezioa ezarrita dago eta ia ezinezkoa da gorabeheretan ibiltzea. Arrain kiloko bost pezetari dagokion balioa: dirutxo horrekin erosi beharko ditu janari, jantzi eta etxerako erreminta eta ontziak.
Gainerako arraina, etxekoentzat eta berarentzat.
Irlan, inork ez dauka izozkailu xume bat erosteko haina diru. Dena den, balute ere, alferreko litzaieke, ez baitute elektrizitaterik. Beraz, tropikoko eguzki errearen azpian arraina kontserbatzeko modu bakarra keztatu eta umotzea da eta ardura hori ere Angéri dagokio.

detalle2

Docuteca

B2
27-07-2010

x61pRelaContWAR

16268166
06:14

x61pViewCountWAR

4512

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR