detalle dokuteka-generico-fitxa

Jolasak

Afrikako haurren jostailuen artean ez dugu bideo-jokorik aurkituko.

Irudimena eta esku-lanari esker, oso jostailu politak egiten dituzte haur afrikarrek.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Bizi beharrak dakartzan obligazio guztiez, ez da erraz eta samur jolaserako astirik izatea. Dena den, jolastekotan ere, jostailuak norberak egin beharko ditu, hemen ez baitago Errege Magorik edo Olentzerorik ez urtebetetze-oparirik. Baina, horrelakoetan, irudimena eta trebetsu izatea beti dira lagun onak.
Batzuetan, jolasteko nahikoa izaten da zakarrontziren batean harturiko plastikozko ontziren bat.
Beste batzuetan, zur-zati batzuk eta zuhaitz-adar ongi erabili batzuk aski dira auto zoragarri bat egiteko, ezertxo ere falta ez zaiola.
Bide eta estartak ez daude, ordea, gure lagunen asmamen eta asmakizunen parean.
Eta nonahi gertatu ohi denez, ahizpa edo arreba nagusiek etxean lagundu behar izaten dute eta ume txikiekin jolastu ere egin behar, nahiz eta panpinen etxea euren eskuz eta pazientzia handia hartuaz egin.
Metalezko txirrindola arrunt bat nahikoa da jolaserako eta denbora-pasarako.
Eta txirrindolarik ez bada, norberak egin dezake adar malgu eta zuhaitz-azal fin batzuk erabiliz.
Beste batzuek han-hemenka aurkitutako hondar eta hondakinez baliatuz, eta trebetasun eta adimen handiz, euren auto eta erremolke prototipoak atontzen dituzte lasterketa bikainak eginez eta irudimenari hegoak emanez.

detalle2

Docuteca

B1
27-07-2010

x61pRelaContWAR

16269131
03:29

x61pViewCountWAR

7243

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR