detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Kalte gabeko jokoak

Sebastian nerabe normala da: amarekin bizi da, eskolara doa, lagunekin irteten da, ligatu nahi du… Baina, bideo-jokoetan aditua denez, halako batean, benetan existitzen den lan bat proposatzen diote, bideo-joko bat probatzea, dron batekin jendea hiltzen duena.

Eta Sebastianek onartu egingo du lan hori, diru-truk, jakina! Baina kontua da, jolas hori ez dela jolas hutsa, pantailaren bestaldean hiltzen den jendea benetakoa dela, hezur-haragizkoa. Eta ez dakite dron hiltzailea nork mugitzen duen. Eta ez dakite zergatik hiltzen dituen dronak. Beraz, bi mundu daude: Sebastianentzat jolasa dena eta pantailaren bestaldeko triskantza. Bi plano horiek txandakatuz doaz narrazioan. Plano bat zutikako hizkiekin dago idatzita eta bestea letra etzanarekin. Narrazio honek XIII. Alandar Saria irabazi zuen 2013an.

Egilea: Ricardo Gómez
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen-urtea: 2015

Hona pasarte bat:
Diotenez, bideo jokoen munduak gaur egun diru gehiago mugitzen du musikaren, liburuen eta zinemaren munduek batera baino. Egia esan, ez naiz harritzen. Ordaintzen didan jendeak oso ondo lan egiten du, eta xehetasun txikienak ere lantzen dituzten taldeak edukiko dituzte.


(87. or.)






 

Páginas: 181

detalle2

Docuteca

C1
31-05-2016

x61pRelaContWAR

16242316

x61pViewCountWAR

6220

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR