detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Laranja bat zaborretan

Kairoko auzo behartsu batean bizi da Karabino ezin mutiko behartsuagoa. Hain da pobrea, inoiz ez du izan laranja bat osorik jateko aukera.

Baina horregatik ez dio amets egiteari uzten. Karabinok badu beste bizigarri bat ere, bere ametsez gain, Nagib itsuarengandik entzuten dituen ipuinak. Musulmana da Nagib, eta musulmanez inguraturik bizi den kristau koptoa Karabino. Bien arteko harremanetik badugula zer ikasi erakusten digu Zubizarretak, mendebaldeak etsaia zein den hain garbi duen garai honetan, literaturak baduela aurre-iritziei kontra egiteko indarra.
Karabinoren sendia zaborra biltzetik bizi da. Zerbait bizibide da besteentzat zabor dena. Horra beste irakaspen bat.
Liburu honek QR kodeak ditu eta estekak ditu zenbait orrialdetan, hainbat audio-zati entzun ahal izateko, Nagib itsuak, ipuin kontalari apartak kontatuko dizkigu entzungai dauden istorio hauek, Felipe Barandiaran antzezlearen ahotsean eta Pello Ramirezen musikaz lagundurik.
Audio-adibide bat: Lehen ametsak
Bideo formatuan ere bada pasarte hau.
 

Ezin aipatu gabe utzi azken boladan Zubizarretaren kolaboratzaile bihurtu den Mintxo Cemillánen marrazki ederrak.

Egilea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2015

Hona gutun-zati bat:
Karabino, ene txolarre maitea:
Aitak esaten duen bezala, nireak egin du. Baina ez nago triste: Qadrirengana noa. Eta, egon ere, zuen zain egongo naiz.
Hala ere, joan aurretik barkamena eskatu nahi dizut. Alde batetik, txikitan ez zintudalako behar bezala zaindu, eta eskailera zulotik jausi zinelako ni zaintzaile ninduzula, ni zu zaintzen nengoen bitartean… Erorikoarekin hil egin bazina, horren ume, ez nion neure buruari sekula barkatuko. Horrexegatik, harrezkero bereziki babestu nahi izan zaitut. […]
Mendafineko musu batekin,
zure arreba Doaia


(103-104. or)



 

Páginas: 121

x61pRelaContWAR

Te interesa



detalle2

Docuteca

C1
08-02-2016

x61pRelaContWAR

16167324

x61pViewCountWAR

5242

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR