Ez saiatu bikaina izaten, saiatu hobea izaten

Guztiok dugu etxean eta lantokian egin beharreko zeregin-sorta bat, baina hain atsegina ez zaiguna. Nola motibatzen gara zeregin horiek, atzeratzen ibili gabe, burutzeko?

2009an gaude: Heidi de Grant Halvorson Doktoreak aurkikuntza polit askoa egin zuen motibazioaren zientziaren arloan. Ikerketa batean puzzle eta arazo batzuk burutzeko eskatu zieten hainbat kideri. Puntuaketa bat lortuko zuten bukaeran. Kideak bi taldetan banatu zituzten. Talde bat “Izan bikainak” izeneko taldea zen. Bestea, “Hobetu” taldea. Froga hasi baino lehen…

  “Izan bikainak” taldekoei esaldi hau esan zieten: zuen trebetasuna islatuko du puntuaketak.
“Hobetu” taldekoei, berriz, beste esaldi hau: arazoak, ikasteko tresna dira; hots, arazoei hobeto aurre egiten ikasteko aukera.

Doktoreak bi taldeetako hainbat kideri, ez guztiei, beste zeregin zailago batzuk ere jarri zizkien. Baina ez zien esan zeregin berri horiek ia konponezinak zirela.  Asmoa zen kideek etsitzea erronka zail horien bidez.
Doktorea harrituta geratu zen lorpenekin.

“Hobetu” taldekoek bi eratako zeregin asko burutu zituzten, bai hasierakoak eta bai ondorengo zailagoak ere. Ez ziren larritu.

  

 


“Izan bikainak” taldekoak, ordea, lur jota zeuden erronken aurrean, eta okerrago egin zituzten frogak.
Zergatik bi taldeen arteko alde hori? Frogen aurretik esandako esaldiengatik, horregatik soilik.
Halvorsonek demostratu zuen ez dela gauza bera “hobetzea, trebeago izaten ikastea” edo beste helburu hau  izatea: ”bikaina izatea, edo etekin bat lortu beharra norbaiti onena zarela demostratzeko”.


Adibide batzuk:
-    Zergatik ari zara ikasten azterketa baterako? Ikasteko/hobetzeko ala zure trebezia erakusteko?
-    10 km-ko lasterketa egin behar duzu. Zertarako? Zure denbora hobetzeko ala lehiakidea menperatzeko?

Beraz, zure asmoa trebeagoa izatea bada, eta ez inori trebezia horiek dituzula erakustea, errazago gaindituko dituzu oztopoak edo bat-bateko ustekabeko arazoak, zerbait egiteko denbora-falta, adibidez. Hau da, usteko duzu hobeto ariko zarela hurrengo batean.  Hobetzeko egingo duzu aurrera, hori buruan duzula ariko zara.
 

Testuaren ideia nagusiak PDF honetan dituzu jasoak.
 


B1
29-09-2016
16243548
3825