Porrota eta arrakasta

Galtzaileak mina hartzen du eta irabazleak poza. Baina galtzaileak zer on atera lezake galeratik?

Psikologoek porrota nola bideratu esaten digute. Esatea, ordea, erraza da.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria.- Irabaztea denok dugu gustuko, baina porrota ondo bideratzen, ondo hartzen, hori ba al dakigu egiten? Prestatuak al gaude galtzaile izateko?

Eider Iruretagoiena, egun on.

Eider Iruretagoiena: Egun on.

Esataria.- Badakigu galtzen?

Eider Iruretagoiena: Badakigu beste aukerarik ez daukagulako, baina oso zaila egiten zaigu, ezta? bizi gara gaur egun gizarte batean non beti distiratsu egon behar garen. Gauzak ondo egin behar ditugu, besteak baino hobeto beti, eta dena aurrera jarraitu, ezta? Orduan, zerbait guk nahi dugun moduan ateratzen ez denean oso gaizki eramaten dugu eta oso zaila iruditzen zaigu aurrera jarraitzea horrekin, ezta?

Esataria.- Agurtzane Ormaza, egun on zuri ere. 

Agurtzane Ormaza: Egun on.

Bueno, geure burua prestatu beharko genuke porrotak onartzeko?

Agurtzane Ormaza: Bai, alde batetik nik uste dut baietz, ezta?

Esataria.- Zailena izango da jakitea nola egiten den hori, ezta?

Agurtzane Ormaza: Bai, beharbada jakin beharko genuke galtzean den-dena ez dela galtzen, eta irabazten dugunean ere dena ez dela irabazten, eta gainera gure izaera hor ez dela kokatzen, ezta? Beraz, nik uste dut oso inportantea izango litzatekeela hori, uste dut zaila dela, baina behin jakinda, eta Eiderrek esan duen moduan, gure gizarteak aitortuko balu ere bai hori dena geu garela eta ez dagoela inolako arazorik galdu edo zer edo zertan porrot egiten dugunean, eta hori dela bide oso-oso aberasgarria askoz ere gehiago ikasteko gutaz, besteetaz, eta gainera bestelako bidea jorratzeko ere bai. Orduan, askotan ez badiogu ikusten alde onik porrot egiten dugunari, segurantzean bestean jausiko gara beti, hau da, ez ikusiarena egiten eta perfekzionismo ustel hori bultzatzen, ezta? eta nahiko maltzurra etortzen zaiguna gero atzera, ezta?

Eider Iruretagoiena: Etortzen ari zait burura ipuin bat, ez dakit momentu bat daukagun, ez? bi minututako ipuin bat. Txinatarra da eta asko gustatzen zait, ezta?kontatu egingo dut. Hau da gizon bat Txinan duela urte asko bere semearekin bizi zena eta oso txiroak ziren, bakarrik zaldi bat zeukaten, eta egun batean zaldiak alde egin zien eta herriko jendeak esaten zuen: 'Zer gaizki, nola jarraituko duzue aurrera, zer zorte txarra!' Eta gizonak bakarrik esaten zuen: 'Baliteke, beharbada'. Asteak pasatu ziren eta zaldia bueltatu egin zen eta berarekin mendiko zaldi asko ekarri zituen, eta herriko jendeak esaten zuen 'Zer suertea, orain herriko aberatsenak zarete, zer zorte ona', eta gizonak esaten zuen: 'Baliteke, beharbada'. Asteak pasatu ziren eta semea, zaldiekin lanean zebilela, zaldi batetik erori egin zen eta bi hankak puskatu zituen eta herriko jendeak esaten zuen: Zer zorte txarra, zure seme bakarra, orain zeinek eramango du aurrera baserria?' Eta gizonak esaten zuen: 'Baliteke, beharbada'. Asteak pasatu ziren eta Txinako lurralde horretan guda bortitz bat hasi zen eta herri guztietako jende gazteena, gizon gazteenak, gudara bidali zituzten, baina gure lagunaren semea ez, bi hankak puskatuak zituelako, ezta? eta gizonari esaten zioten: 'Zer zorte ona, zure semea etxean geratu dela', eta berak esaten zuen: 'Baliteke, beharbada'.

Agurtzane Ormaza: Batzuetan igual pasa zaigu hau denoi pasa zaigu, ezta, momentuan igual oso erraz eta ja horretan gaude, ezta? iritziak emateko eta pentsatzea 'ba zelako porrota edo ze txarto hau pasa zaidala', edo zelako egoera latza, ezta? eta denbora joan ahala, gero bestelako irakurketa egiten dugu behin baino gehiagotan, ezta?

Esataria.- Baina badirudi pixka bat programatuta etortzen garela mundu honetara, arrakastarako programatuta,ez? osasuntsuak, ederrak eta azkarrak izateko, dena ondo joan dakigun. Baina zerbait okertzen zaigunean...

Eider Iruretagoiena: Begiratu ezazu telebista, begiratu ezazu errebista bat, aldizkari bat, eta eramaten dena, ondo dagoena da hori, beti ondo, distiratsu, guapo, guapa, gazte eta dena ondo ateratzea, ezta? Orduan, ez dugu ikasten. Lehengo egunean irakurtzen nuen soziologo batek esaten zuenez, gaur egungo generazio hauek, orain datozenak, direla porroterako prestatuak ez dauden generazioak, ezta? Orduan, zer gertatzen ari da? Ikasketak uzten dituztela, esfortzua eskatzen duen edozer gauza utzi egiten dugula, zeren esfortzua baldin badago, porrota egon daiteke. Orduan, geratzen gara oso arlo txikietan non oso eroso gauden, eta horrela badakigu ez dugula ezer lortuko, baina ez dugula ere porrotik izango.

Esataria.- Eta nola prestatu behar ditugu belaunaldi hauek, txikitatik porroterako prestatu, alegia?

Agurtzane Ormaza: Nik uste dut horretan bai dagoela ikasteko, ze hobetzea gure baitan dago, ezta? eta edozein alorretan ezinbestekoa dela hazteko eta aurrera egiteko, baina horrek ez du esan gura garaile garenik edo bestea denik galtzaile.

Baina jakin beharko genuke porrotak, ez dakit hori den hitz egokia edo nola esan beharko genukeen, baina denok ulertzeko, porrot horiek erlatibizatzen jakin beharko genuke?

Eider Iruretagoiena: Bai, noski. Azkenean…

Esataria.- Eta hori nola egiten da? Ze esatea oso erraza da, bai, jakin behar dugu erlatibizatzen, hortik on ateratzen, ikasgai bat atera hurrengoan ez egiteko... Bai, baina horrela egiten da, ze batentzat baino gehiagorentzat horrek irekiko du bide bat intseguritaterako, ba, ez dakit, besteak lain ez dela pentsatzeko...

Eider Iruretagoiena: Nik, adibidez, jendearekin asko lantzen dut porrota, bueno, porrota, gauzak ez direnean ateratzen nik nahi dudan moduan, ezta? nik pentsatzen nuen moduan. Zer-nolako mezuak bidaltzen dizkiogu gero geure buruari, ezta? Pentsatzen dugu "beti berdin, ez dut gehiago egingo, naiz ez dakit zer"... Eta horrek ez du ezertarako balio, horregatik askotan horren gaizki eramaten ditugu horrelako gauzak, ezta?. Orduan, zein izango litzateke alternatiba? Guk eskolan lantzen dugu galderak egitea neure buruari. Zer ikasi dezaket honetaz? Zer egin dut ondo eta zer egin dut gaizki hurrengorako ikasteko? Zertarako balio dit niri honek momentu honetan? Horrelako galderak, ezta? Horrek ez du kentzen mina eman dezakeenik.

 
B2
02-03-2009
16134814
00.06.28
3399