Porrotei aurre egin nahian

Ez da erraza porrotari buruz hitz egitea. Gure gizarte honetan ez dago ondo ikusita eta, nonbait, bakarrik arrakastei buruz hitz egitea da zilegi. Baina egia da denok izan dugula behin baino gehiagotan porrotaren sentsazioa, ezta?, eta hortik ikasi beharra ere bai.

Gai horren inguruan jardun dute Faktoria programan, eta 3 kolaboratzailek –Xabier Amuriza eta Nerea Ibartzabal bertsolariak eta Carlos Cid irakasleak– beren esperientziaren berri eman dute.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

izan dugula behin baino gehiagotan porrotaren sentsazioa, ezta?, eta hortik ikasi beharra, ezta? Zu, Xabier, zuk ere izan duzu horrelako sentsaziorik inoiz?
XABIER AMURIZA IDAZLEA. Ondo dago galderak egitea baina uste dot (dut) hori ba, batzuek umetatik, eta senez, dakargula porrotak nahitaezkoak direla bizitzan eta batetik ez bada bestetik belarrondokoak hartzen dituzula. Hori, nik nahiago dut porrotik gabe ikasi, egia esateko. Eta gero beti esaten da porrotetik beti ikasten dela, txarretik zerbait ona ikasten dela, baina nik nahiago nuke porrotik gabe ikasi ahal balitz, baina hori badakigu ezin dela.

ESATARIA. Nerea. Gogorregiak gara geure buruarekin, ez? Aukera bat ematen ikasi behar dugu.
NEREA IBARTZABAL BERTSOLARIA. Bai. Batez ere oso azkar iristen zarenean jendearen espektatibak eta zure espektatiba horiek lortzera. Eta gero horrek dakar aura bat jendeak jartzen dizuna, eta esango nuke, gainera, generoarekin lotura badaukala, ze gogorragoak gara geure buruarekin ze nolabait sentitzen dugu hemen egoteko eskubidea izateko, hazaña (balentria) handiak egin behar ditugula ere; nik behintzat sentitu izan dut. Promesatasun horren zama ez baduzu neurtzen ikasten, eta zeure buruarekin zorrotza baldin bazara, zorrotzegia, autosuntsitzaile bihurtzen zara, eta autoboikota egiten diozu zeure buruari. Eta jende askok, eta neska askok, onenak ez bagara gauza batean, utzi egiten dugu, askotan gu ohartu gabe eta geure buruari aitzakiak jarriz ere bai.

ESATARIA. Kontua da pixka bat horri nola egiten zaion aurre, ezta? Ze ematen du hezi gaituztela edo hezitzen ditugula ba, ez dakit, dena ondo ateratzeko, eta ez dugu hitz egiten porrotari buruz. Eta gero guzti horri buelta nola eman, hor egoten da gakoa, ez?, Carlos?
CARLOS CID IRAKASLEA. Bueno, aipatu izan duzu gaur porrot hitza. Arrakasta hitza ere aipatu beharko genuke, infrentzu gisara, beste aldean dagoen zerbait bezala, ezta? Eta, eta erlatibizatu bi kontzeptuak. Zer da arrakasta? Ba erakutsi digute arrakasta izatea dela beti lehenengoak izatea, gauza gehienetan. Eta orduan, porrota zer da? Lehenengoak ez izatea. Urrezko domina lortzen ez baduzu, hori askorentzat porrota da. Ba horrela bizi bazara zorigaiztoko izateko zozketako txartel guzti-guztiak dauzkazu eskura.
ESATARIA. Bueno, esan dugu hemen bertsolaritza eta kirola, baina beste esparru batzuetara ere zabaltzen dela. Eta oposizioak aipatu dituzu.
CARLOS CID IRAKASLEA. Bai. Bai. Bai. Bueno, nik horiek jasan izan ditudalako badakit zertaz ari naizen, eta jende askok jasan ditu. Ba begira, hor ematen dituzu hainbat urte lanean, etxean giltzapetuta ikasten eta ikasten eta ikasten; eta gero dena eman behar duzu egun bakarreko proba batean edo beharbada bi orduko proba batean, eta hor dago arrakastaren eta porrotaren arteko muga, muga ikusezin hori, ezta? Eta hori bai iruditzen zaidala oso gogorra.
Baina hori, oposizioetan -batez ere jendearen etorkizuna dagoelako jokoan- ba iruditzen zait jendeari edo guri ez zaizkigula irakatsi halako pautak, edo nola gainditu holako egoerak, ze beharbada suspenditzen baduzu ez duzu izango lanik urte osoan. Eta hori bai dela oso, oso gogorra.
ESATARIA. Latza.
 

C1
17-05-2019
20765801
00:03:54
1479