detalle dokuteka-generico-fitxa

Nola hautsi bikote-harremana?

Harremana hausteko garaian, nola egin, zer esan, nola aldatu diren moduak... horiek denak izango dituzte hizpide bideo honetan.

Euskalduna naiz, eta zu? Etb1eko telebista-saioko pasarte honetan, Julen eta Antton Telleria, Onintza Enbeita eta Alex Sardui, besteak beste, harreman bat hausteko orduan esan beharrekoez aritu dira.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Jon Plazaola, aktorea.- Bai, lehenengo eta behin galdetuko nioke: “Zuk skype badaukazu?”
Xabier Saldias, kantaria.- Haustura ez dagoela, hausturarik ez dagoela. Hori duk buruan dagoena. Eta non bilatuko duk hobeto etxean daukazuna baino.
Antton Telleria, aurkezlea.- Ezagutzen dut bikote bat, asuntua nahiko gaizki, ilun samar ote zihoan edo…eta erabaki zuten arre edo so, e? hau da, jarraituko dugu edo ez, erabaki hori hartzeko Gaztelugatxera joatea, Tolosatik. Orduan, asuntua da, joan Gaztelugatxera, han negoziatuko duzu, baina gero, bueltako kotxeko ordubete hori. Baina arrankatu eta segi, Tolosara, benga. Orduan, ahal dela, nik uste dut komeniko litzatekeela…bada! Intimidadean, hombre, eta aurrez aurre, Julen. Mobilak eta txorakeriak utzita. Hainbeste talentua badaukagu.
Julen Telleria, aurkezlea.- Nahiko nikek.
Antton Telleria, aurkezlea.- Bai. Ez zait tokatu niri, e? baina…
Esataria.- Une zailetarako, ordea, ez dago euskal kantu eder baten laguntza bezalakorik. Saldias, hasi hadi!
Xabier Saldias, kantaria.- “Zure begiek, ene maitea, badute biek dir-dir eztia”
Antton Telleria, aurkezlea.- “Agur Zuberoa”, adibidez, eta abesten duzun bitartean, etxetik alde egin.
Esataria.- Koldarrenek, WhatsApp-ez; poetek, gutun bidez; itsuek, braillez; eta herrenek, bailez. Nola hausten da bikote bat Euskal Herrian?
Aitzol Atutxa, aizkolaria.- Gaur egun igual, bideo batekin igual. Bideoa eta WhatsAppez bidali, edo Facebooken igo, ez dakit nik… gaur egun entzuten diren gauza guztiekin…
Esataria 2.- Ai! Zu bai pajaro, Atutxa. Euskal Herrian, zorionez edo zoritxarrez, garaiak aldatu dira eta bikotea hausteko moduak ere bai.
Esketxa
Aita.- Eneritz!
Eneritz.- Zer?
Aita.- Eneritz! Uzteko egiten ari zarena eta goazen afaltzera!
Eneritz.- Ez dut afaldu behar, aita!
Aita.- Baina orain mobilarekin-eta, zer zabiltza? Utzi traste hori, goazen!
Eneritz.- Ez daukat goserik, aita. Mikelek utzi egin nau, e? Eske, ez zara enteratzen inoiz.
Aita.- Mikelek? Baina noiz?
Eneritz.- Oraintxe!
Aita.- Nola oraintxe! Gelatik zatoz-eta!
Eneritz.- Bai bada, WhatsAppez utzi nau.
Aita.- WhatsAppez utzi zaitu, aber, baina hori zer gizon klasek egiten du!
Eneritz.- Aita, beste garai batzuk dira, e? Ja ez dugu pergaminoetan idazten.
Aita.- Ai, bueno, lasai. Lasai, txiki, espageti batzuk egingo dizkizut.
Eneritz.- Ez dut afaldu nahi! Ez dut nire bizi osoan gehiago jango!
Aita.- Kaneloi batzuk, e? eta gazta-tarta.
Eneritz.- Aber, aita, ez dudala jan nahi, inoiz! Ez duzu entenditzen ala? Dena ez da janarekin konpontzen, e?
Aita.- Babarrunak, odolki pixka batekin? Eta brownie txokolate, e? goxo-goxoa!
Eneritz.- Bale, hori bai. Baina disgustura jango dut, e? Eta brownieari jarri elatu (izozki) pilota bat ondoan, handi samarra.
Esataria.- E, zera, nola esan? Hitz egin behar dugu, e? Gure barruko Lizardi ez al da poeta kutre samarra? Hogeita bost zentimogatik, bota bikotekidea uzteko esaldiak.
Bikotekidea uzteko esaldirik ohikoenak
Jon Plazaola, aktorea.- Kar, kar, kar, hor txiste bat aurreko batean, “No sos vos, soy yo, que te he pillado un asco de la hostia” kar, kar, kar. Aurreko batean entzun nuen eta kristoren grazia egin zidan.
Julen Telleria, aurkezlea.- “Ez zara zu, ni naiz”.
Antton Telleria, aurkezlea.- Bua! “Ez zara zu, lababajillasa (ontzi-garbigailua) da”, adibidez.
Aitzol Atutxa, aizkolaria.- “Ez dago besterik, e? Ez dago hirugarrenik e? baina, denbora behar dut pentsatzeko”.
Onintza Enbeita, bertsolaria.- “Denbora behar dot (dut) pentsetako (pentsatzeko)”. Zer pentsetako (pentsatzeko)? da nire preguntie (galdera). Zer da pentsatu behar duzuna?
Alex Sardui, kantaria.- “Ez didazu ezer aportatzen” Hori da, hori da, beitu, o sea, zer da hau? Zer da hau? Makine (makina)? Ilusioak berrizteko (berritzeko) makine (makina) naz (naiz) edo zelan da?
Esataria.- Bueno, bueno, mesedez, e? Halako bat entzun baino, hobe bakarrik bizi! Um, seguru? Izan al daiteke euskalduna zoriontsu bikotekiderik gabe?
Xabier Amuriza, bertsolaria.- Bai, bai, bai, bai, bai.
Iñaki Artola, pilotaria.- Bai, dudarik gabe, hor kasuak badare (badaude) gainera.
Onintza Enbeita, bertsolaria.- Niri grazia egiten dozte (didate) igual, ba segun ze girotan zauzen (zauden) eta holan, eta bada, hemen herrixen (herrian), herri txikixe (txikia) da eta holan, ez? orduan, bada, jendeak esaten dizu eske zuk maitasunean ez duzu eduki suerterik. Ja! Nik ez dut izan suerterik? Kariño, hamasei urtetik mutil berdinagaz (berdinarekin) zabiltz (zabiltza), nola ez dut eduki suerterik?

detalle2

Docuteca

B2
16-01-2017

x61pRelaContWAR

16170239
04:18

x61pViewCountWAR

7099

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR