detalle dokuteka-generico-fitxa

Bikoteen banaketa: eta txakurra norekin geratuko da?

Bikote-harremanak bukatzen direnean gero eta gehiagotan epaileak erabaki behar izaten du txakurra norekin geratuko den.

Familia askotan txakurra haur txiki bat bezalakoa da, eta zaintza noren gain geratuko den erabakitzeko gatazka bat baino gehiago izan ohi da.

Albaitaritzako klinika batean lan egiten duen Eva Gorostolak banaketa baten aurrean, txakurraren zaintzarekin gertatzen diren arazoez hitz egin digu.

Entzun hemen saio osoa.
 

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria 1. Durangoko Gure Kide klinikara jo dugu. Eva Gorostola, arratsalde on.
Eva Gorostola.  Arratsalde on.
Esataria 1. Eva, ze umeak hemen tartean daudenean eta bikote bat banatzen denean ba gorabeherak izaten dira, ez?
Eva Gorostola.  Bai.
Esataria 1. Kustodia, zaintza norena den, eta, baina txakurrekin ere jendea horrela ibiltzen da?
Eva Gorostola Bai. Bai. Umeekin moduen (moduan) txakurrekin bardin-bardin (berdin-berdin). Gaur egun ja, batzuentzako gainera txakurre (txakurra) da, umea e(d)ukitzea le(g)ez, bardin-bardin maite dabe (dute), eta arazo berdiñek (berdinak) ematen dabez (dituzte) txakurrek eta umiek (umeek)  
Esataria 2. Eta, orduan, Eva, bikote bat banatzen denean txakurra norena da?
Eva Gorostola. Beno, ba legez txakurrek, danak (denek) e(d)uki behar dabe, legez, e(d)uki behar dabe  mikrotxipa, identifikatuta egoteko eta jakiteko zeinena dan (den), hori zein dan jabie (jabea). Ordu(a)n, bai onerako, bai txarrerako, txakur horrek, ba , edozer pasatzen bada mikrotxipa depende zeinen izenian (izenean) dagoen ba hori, hori pertsonie (pertsona hori) da txakur horren arduradune (arduraduna), ez? Zedozer gertatzen bada, eta gero, kasu hauetan be (ere) bai, separatzen bada bikote bat, en teoría, txakurre da mikrotxipean izena agertzen den pertsona(re)na. Hori da hola legez. O(r )ain, batzuek ez dabe pentsetan (pentsatzen) horrek txakurrek (txakur horiek) hartzen dabenian (dutenean) [sic] , ez deutsie (diote) buelta larregirik emoten (ematen) zeinen izenian (izenean) ipini. Hori jakinda, batek baino gehiagok pentsa(t)uko l(e )uke, apur bat gehixeago ea zeinen izenean ipini txakurra(re)n mikrotxipa.
Normalien bikotie (normalean bikotea) banatzen danien (denean), dena ondo badoie (badoa), eurek erabakitzen dabe zeinen izenien laga, edo zeinena izango den eta gero aldatzen da izena, mikrotxipa(re)n izena alda(t)u leike (alda liteke), eta ya está. Hori dana ondo badoie, baina hasarratuta (haserretuta) amaitzen badabe, o lo que sea, bai pasa(t)u izan jaku (zaigu), ba igual baten izenian egotia (egotea) baina berez, eguneroko arazo danak (denak) ba beste bat beti izatia horren arduradune ( izatea arduraduna) edo preokupa(t)u dana (dena), preokupa(t)u den animali(x)az.
Esataria 2. Epailearen aurrean, orduan, froga bat moduan,e?
Eva Gorostola.  Hori da.
Esataria 2. Albaitariaren informea eta fakturak, hor, txosten batean.
Eva Gorostola.  Hori da.
Esataria 2. Eta txakurrekin gertatzen da bakarrik, ala katuekin, edo hamsterrarekin eta beste maskotekin ere bai?
Eva Gorostola. Ba legez, mikrotxipa bakarrik … o(ra)in momentuz behintzet (behintzat) txakurrek bakarrik e(d)uki behar dabe mikrotxipa ipinita. Ordu(a)n ez dakit, harremana be (ere) diferentie (diferentea), da… txakurraz daukazune (daukazuna) edo katuaz daukazune. Nik behintzat horrela ikusten dot (dut), igual txakurre daukatelako (daukadalako), igual prengunta(t)u badeutsot (badiot), katua(re)n jabea(r)i igual beste era batera ikusiko dabe, baina behintzet katuekin ez dogu (dugu) sekula e(d)uki holako arazoak. Beti izen (izan) da txakurran (txakurren) jabeakin (jabeekin).
Esataria 2. Bai. Gure inguruan ere holakoak tokatu izan zaizkigu beti txakurrekin, ez? Ba bereiztu eta, eta nahiz eta txakurra besteak, besteak hartu txakurraren ardura, ba azkenean bi hilean behin edo gure lagunak ere beharra izatea txakur horiek ikusteko eta nahiz eta bikotekide ohiarekin harreman txarra izan, ba gelditu, eta ordu-erdi bat hartu behintzat txakurrak ikusteko.
Eva Gorostola. Eske, gaur egun txakurrek, esaten deutsuet (dizuet) aldatu dala (dela) pila bat eta gainera, bikoteek edo gaztiek be (gazteek ere) bai, umeak e(d)kitzen doguz (ditugu) beranduago, edo batzuek umie (umea) e(d)uki barik, ba txakurra nahi dabe e(d)ukitzea, igual arazo gutxiago emoten dabelako, eta gero eta animalia dagoz (daude) eta jendeak be(ere) maite dabe, eta beste famili(x)ako kide bat gehixago die (gehiago dira), eta hola(n) trataten die (tratatzen dira).
Esataria 2. Eva, esan duzu jendeak askotan ez duela pentsatzen, ez?, txipa zeinen izenean jarri, eta gero, izaten diren arazoak ikusita, ba, hobeto pentsatuko lituzkeela gauzak..
Eva Gorostola.  Bai.
Esataria 2. Esan duzu zuk txakur bat baduzula. Zuk, Eva, gauzak ondo pentsatuta dituzu?
Eva Gorostola. Nik argi neuken (neukan) hori, nik baneki(x)en zer pasa(t)u ahal zan (zen), eta nire izenien dau (izenean dago) nire txakurre (txakurra). Hori argi dauket (daukat). Baina ez daki(x)enak ja, hori beste gauza bat da.
Esataria 1. Ai, Eva Gorostola, zenbat komeria, e?
Eva Gorostola.  Bai. Bai. Ez gara aspertzen. Bai, albaitaritza bate(a)n normale(a) ez gara aspertzen. Denetatik daukagu.
 

detalle2

Docuteca

B2 C1
01-02-2017

x61pRelaContWAR

16170746
00:03:40

x61pViewCountWAR

6953

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR