Dokuteka
Aro digitaleko jeloskorrak
Bizkaia aldeko gazteen artean ikerketa egin dute: Bikote harremanetan zer eragin duten teknologia berriek ikertu dute. Kontrolatzeko asmoz erabiltzen ote dira?
Irratsaioan ikertzaileen datuak eta psikologoen iritziak entzuteko aukera duzu.
HIZTEGI LAGUNGARRIA
Transkripzioko hainbat pasarte ekarri ditugu hona, azalpen eta guzti, entzungaia hobeto ulertzen laguntze aldera.
- Amodioa eta jeloskortasuna sarri elkarren eskutik doaz. Maitasuna eta jeloskor izatea: zerikusia du batak bestearekin.
- Sare sozialen erabileraren ondorioz. Sare sozialak erabiltzen direlako.
- Ikertu du auzia. Ikertu du arazoa.
- Neskek eta mutilek kontrolaren gainean duten jarrera ezberdina. Neskak eta mutilak era ezberdinean jokatzen dute kontrola dela-eta.
- Neska askok jasaten zuten kontrol-egoera hori. Neska askori ezartzen zioten kontrol hori.
- Norbaitekin berbetan egongo zara. Norbaitekin hitz egiten ariko zara.
- Teknologia berrietan kontrol-formak moldatu direla. Teknologia berriekin kontrolatzeko era aldatu egin dela.
- Egoera muturrekoak eta larriak gutxiengoa direla. Gutxiago direla egoera gaiztoak, arriskutsuak.
- Ezin zara egon kontrolatzen denbora osoan. Ezin duzu beti kontrolatzen ibili.
- Ematen du ezetz. Badirudi ezetz.
- Amodioa zer gaizki ulertzen den, nola zabaldu den hori. Nola handitu den maitasuna gaizki ulertzeko modua.
- Oinarri bat izan behar da konfiantza. Konfiantzak behar du izan oinarrietako bat.
- Intimidadea izateko joera gutxiago. Egoera intimoetan gutxiagotan egoteko joera.
- Askoz modu sutsuago batean defendatzen genuen geure intimitatea. Indartsuago defendatzen genuen geure intimitatea.
- Kuxkuxeatzea. Zerbait bilatzen edo begiratzen ibili, adibidez, besteen gauzak.
- Irudiak zintzilikatzen dituzte etengabe. Gelditu gabe irudiak igo, sare sozialetara adibidez.
- Lasaiago ikusten diote aldamenekoari bere whatsapp-a. Lasaiago begiratzen diote ondoan dagoenari bere whatsapp-a.
- Bestearen jabe izatearen kontzeptu hori. Kontzeptu hori: bestea gurea dela.
- Ze jeloskortasun horrek islatzen duela gehiago maite nauela. Zeren jeloskor izateak esan nahi du: gehiago maite nau.
Esataria. Maitasuna eta kontrola, amodioa eta jeloskortasuna sarri elkarren eskutik doazela diruditen jarrerak dira, baita nerabe eta gazteen artean ere. Gaur egun, gainera, kontrolak forma berriak hartu ditu sare sozialen erabileraren ondorioz. Whatsapp, instagram, facebook… Kontrola, maitasuna eta sare sozialak, hirukote honen gainean egin nahi dugu gogoeta.
Iñaki Larrañaga, Bizkaiko Foru Aldundiak ikertu du auzia, eta udan zehar kalez kale, lonjaz lonja, lan bat garatu dute, ezta? Kontaiguzu.
Iñaki Larrañaga. Bai, kaixo, “Kontrola ez da maitasuna” kanpainan Asier Otxandio hezitzailea aritu da, sare sozialen bidezko kontrolari buruz. Mila gazte baino gehiagorekin hitz egin du Bizkaiko 69 udalerritan udaran zehar, eta Bizkaiko Aldundiak enkargatutako azterketaren emaitzetako bat azpimarratzeko modukoa: neskek eta mutilek kontrolaren gainean duten jarrera ezberdina.
Asier Otxandio. Mutilak eta neskak desberdin jokatzen dute kontrol-egoera baten aurrean. Hori asko nabarmendu zen ikerketa horretan. Mutilek, gehiengo batek, kontrol-egoera baten aurrean, atzera “botatzen” ziren esanez: “oye, pues igual erlazio hau ez doa ondo edo”… Baina neska askok jasaten zuten kontrol-egoera hori, mutil, mutilak baino gehiago behintzat…
Iñaki Larrañaga. Hortxe Asier Otxandiok kontatu diguna, aipatu dugun bezala, facebook, whatsapp, edo instagramek, sare sozialek, bikotea kontrolatzeko modu berriak ekarri dituzte. Asier Otxandio hezitzaileak berak azaldu dizkigu batzuk.
Asier Otxandio. Badago esaldi bat, da, koadrilako guztiek ezagutzen zutena, “ hor, orain dela minutu bat konektatu egin zara, eta ez didazu erantzunik emon”. Hori whatsapp-eko esaldi bat da. Horrek zer esan nahi du?: “ni nagoela bijilatzen noiz konektatu egin zaren, ez didazu erantzunik emon, así es que norbaitekin berbetan egongo zara. Eta izango da beste mutil batekin edo beste neska batekin…
Esataria. Eta esaldi hori gazteen artean?
Asier Otxandio. Ba bai. Esaldi tipiko bat da. Edo “orain dela astebete zeneukan whatsapp argazkian gu biok azaltzen ginen”. Eta ba ez dakit “bazeneukan jarrita Siempre juntos, eta holako gauza bat, eta orain zu bakarrik agertzen zara; zer nahi duzu? Ba mutilak edo neskak zurekin berba egiten hastea?” Eta holakoak gertatu egiten direz (dira). Ez du esan nahi teknologia berriek kontrola sortzen dutela, baizik eta teknologia berrietan kontrol-formak moldatu direla.
Esataria. Ez da teknologia berriek kontrola sortzen dutela, baizik eta kontrolatzeko forma berriak ekarri dituztela. Hori azpimarratzekoa. Edonola ere, egoera muturrekoak eta larriak gutxiengoa direla azaldu digu Asier Otxandiok, salbuespenak salbuespen.
Asier Otxandio. Gogoratzen dut koadrila bat, esaten zuena, beno, neska batek esaten zuena: “jo, pues, ni kontrolaren alde nago, zeren eta horretarako daukat mutil-laguna nik kontrolatzeko, eta bera nirekin joateko beti, eta bakarrik nirekin berba egiteko”. Bai. Ikusi dugu. Baina hori kasu bat da. Gehiengo batek, gazte oso normalak direz (dira) eta txarto ikusten dituzte kontrol-egoera hauek. Gertatzen zaienean beraiek esaten diote bere mutil-laguna edo neska-lagunari: “Oye, hau stop. Hola(n) ez gara ondo joango; hau aldatu behar dozu (duzu). Ni nire lagunekin banago ezin zara egon kontrolatzen denbora osoan, edo esaten norekin berba egiten zagozen (zauden), edo facebook-en zer, zer igo duzun”.
Esataria. Gogoeta bat etortzen zait: beste munduko sakontasunetan sartu aurretik, eta da: “ez al dago konfiantzarik bikote batean, Arantzazu?”
Arantzazu. Ematen du ezetz; nik uste dut gaur egunean agian dagoela lotuta, beno, bi gauzekin lotuta dagoela. Amodioa zer gaizki ulertzen den, edo nola zabaldu den hori pelikulen eta nobelen bitartez. E, ba hori, amodioa, maitasuna, gaizki ulertzen dugula, zeren oinarri bat izan behar da konfiantza. Eta gero, beste aldetik, agian, agian, orain intimidaderako, intimidadea izateko joera gutxiago dagoela, normala iruditzen zaiela ba edozein sartzea facebook-ean, normala iruditzen zaiela ba argazkiak jartzea instagram-en mundu guztiak ikus ditzan, eta gure garietan, adibidez, nik uste dut askoz modu sutsuago batean defendatzen genuen geure intimitatea. Adibidez, zure telefonoa zergatik kuxkuxeatu behar du inork? Ba…
Esataria. Ya!
Arantzazu. Zure egunkaria kuxkuxeatzea nahi ez zenuen bezala.
Esataria. Ya! Ya!
Arantzazu. Diot nik!
Esataria. Bai. Eta orain, adibidez, lasai asko kontatzen du jendeak bere bizitza facebook-en…
Arantzazu. Bai.
Esataria. Bere irudiak zintzilikatzen dituzte etengabe, zuzeneko erretransmisio bat egiten dute beraien bizitzarena, ezta?
Arantzazu. Bai. Eta orduan hori dela-eta ba lasaiago ikusten diote aldamenekoari bere whatsapp-a, bere telefonoa, hor dagoen guztia. Diot nik!.
Esataria. Bai.
Arantzazu. Bai, baina arriskutsua da. Beno, arriskutsua eta batez ere, arriskutsua bada, ze kontrolatzeko modu bat da. Eta itsusia da maitasunari buruz duten ideiaren barruan hori baldin badago…
Esataria. Um!
Arantzazu. …ezta?
Esataria. Bai. Amaia, zer esango zenuke? Gaia potoloa da, baina beno, hola, pixka bat, printzaren bat. Zer botako zenuke?
Amaia. Bai, beno. Ados nago. Lehenengo, konfiantza-falta, ez? Ez. Ez dakit. Konfiantza dagoenean ez duzu zergatik begiratu behar. Baina nik uste dut baduela zerikusi handia, hori, Arantzazuk esan duenarekin, e! Amodioaren kontzeptua edo maitasunaren kontzeptua gaizki ulertzen dugula edo dutela gure gizartean, jabetzaren kontu horrekin ez?, bestearen jabe izatearen kontzeptu hori.
Baina niri kezkagarria iruditu zaidana izan da esan duela badagoela ezberdintasun bat ez?, mutil eta nesken artean. Nola neskek gehiago onartzen duten kontrol hori, eta nik uste hori generoaren kontuarekin oso lotuta dagoela e!
Esataria. Menpekotasunarekin edo…
Amaia. Menpekotasunarekin eta baita ere gaizki-ulertu batekin, ez? Ze jeloskortasun horrek islatzen duela gehiago maite nauela, ez?, eta ni berea naiz.
