detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Kubo-kutxa aretoan; "Irudi fantastikoa"

"Irudi fantastikoa" erakusketa egile askoren lanak eta estilo eta formatu ezberdineko margoak osatzen dute. 52 artistaren lanak ikus ditzakegu. 79 artelan guztira: margolanak, bideoak, argazkiak, grabatuak, marrazkiak, irudi digitalak…

Arte fantastikoak zerikusi handia du Pop kulturarekin eta mundu oniriko eta surrealarekin. Bere eremua metaforikoa izatean, errealitatetik at geratzen da.


Artegintza iluna, ameslaria, naturaz gaindikoa, anbiguoa, misteriotsua, alegiazkoa, enigmatikoa, arraroa…
C. Arenas

 

Kubo-kutxa aretoan ikus ditzakegun marrazki eta margolanak egungo gizartean ematen ari diren aldaketen isla dira. Ezinezko munduak eragiten digun kezka eta larrialdiak aztertzen ditu erakusketak. Marrazki beltz eta harrigarri hauek gazteentzat ikusmira erakargarriak gertatzen dira baina helduentzat, apurtzaileak eta agian traumatikoak. H. R. Gigerren filmak, eskulturak eta margolanak nekrofiloak dira. Irudi fantastiko guztiak, ordea, ez dira beti okultismoaren edo gaiztakeriaren ikono. Haurrentzat idatzitako ipuin fantastikoak edo kristau elizetan ditugun zenbait sinbolo, esate baterako, ongiaren ereduak dira.


Equipo crónica, "El intruso", 1969.

 

Bilduma honetan ikusiko ditugun irudi onirikoak, misteriotsuak eta argi-ilunez beterikoak irudimenezko munduaren emaitzak dira. Mundu beldurgarri hau gizakiaren barnean dago ezkutatua eta margolariek infernu hori gure begien aurrean jartzen digute. Honelako ikuspegi fantastiko eta izugarriak ohikoak dira erlijio-testu batzuetan. Irakurri besterik ez dago nola iragarri zuen Joan apostoluak Apokalipsi liburuan, munduaren amaiera: “Zeruko izarrak lurrera erori ziren, haize zakarrak astintzean heldu baino lehen pikondoari pikuak erortzen zaizkion bezala; zerua bildu egin zen pergaminoa biltzen den bezala, eta mendiak eta irlak beren lekutik aldatu ziren; lurreko erregeak, handiki eta buruzagiak, aberats eta indartsuak, eta gizaki oro, esklabo naiz libre, hartzulo eta mendiko haitzarteetan ezkutatu ziren…”

 


Vicente Ameztoy, "La familia", 1975

 

Kubo-kutxako bildumak bi mendetako lanak erakusten ditu. Goyaren margolanetatik hasi eta egungo artisten sorkuntzak arte. Euskal artisten lanak ere badaude bertan: Juan Luis Goenaga, Vicente Ameztoy, Nicolas de Lecuona, Jose Antonio Sistiaga, Fernando Beorlegui, Zuriarrain, Bonifacio Alonso… Juan Luis Goenagaren “Sustraiak” koadroan, adibidez, landare eta sasi azpian dagoen mundu miresgarriaren muina irudikatzen da. Vicente Ameztoyk bere “Triptikoan” euskaldunon alegoria gauzatu du: giza-gorputzak garo eta belarrez mozorrotu ditu eta amildegiaren ertzean daude kokatuak. Nicolas de Lekuonak forma biluziak, irudi irrazionalak, paradisu galduak, maskarak eta mundu berri baten ametsak margotzen ditu, e.a.


Juan Luis Goenaga, "Sustraiak"

Kubo-kutxa aretoko Irudi fantastikoa erakusketa 2015eko urtarrilaren 25era arte egongo da ikusgai.

Informazio gehiago, helbide honetan.



 

 


detalle2

Docuteca

C1
09-12-2014

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16346655

x61pViewCountWAR

5445

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR