detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Jose Manuel Ballester: Argi-basoak

Donostiako Kubo-Kutxa aretoan, Jase Manuel Ballesterrek azken urteetan egindako argazkiak ikusteko aukera daukagu. "Argi-basoak" deituriko erakusketa honetan neurri handiko lanak erakusten ditu.

 

 

Central Solar 3, 2010

“Mugak mentalak dira. Plastikotasuna argazkigintzan dago eta argazki-hizkuntza margolaritzan. Saiatzen nahiz batzen bakoitzak eskaintzen didana. Hori da nire obsesioa"

J. M. Ballester


Donostiako Kubo-Kutxa aretoan, Jase Manuel Ballesterrek azken urteetan egindako argazkiak ikusteko aukera daukagu. "Argi-basoak" deituriko erakusketa neurri handiko lanek osatzen dute. Irudi hauen bidez, isiltasunaren, denboraren, argitasunaren eta espazioaren arteko harremana aztertu nahi du argazkilariak. Berak lantzen dituen gaiak oso zehatzak dira, kasu batzuetan fikzioaren edo abstrakzioaren eremuan kokatuagatik.

Argitasun-iluntasunaren basoak aztertzeko, eraikinen barruko eta kanpoko irudiak lantzen ditu. "Centro cultural de Brasilia", "Nocturna en Rijksmuseum" edo "Paisaje en Rijksmuseum" lanetan museo hauen barneko egiturak eta sabaitik edo leihoetatik sartzen diren argiak islatzen ditu. "Paris desde Garnier", "Shangai nocturno"... irudiek hiri handi hauetako isiltasuna, espazioa eta iluntasuna azaltzen digute. Beste horrenbeste esan genezake "La reina de la noche" argazkian, argindarraren zentraleko distirak ikusita.

Vestíbulo Principal 2 Rijksmuseum, 2005

J. Manuel Ballesterrek 2007. urtetik aurrera, Errenazimentuko eta arte-historiako zenbait pinturaren berrirakurketa egiten hasi zen. Horretarako jatorrizko koadroetan azaltzen diren zenbait pertsonaia argazkietatik kentzen ditu. Fra Angelicoren "Deikundea" koadrotik, adibidez, Andre Mariaren eta aingeruaren irudiak ezabatzen ditu eta egitura arkitektonikoa soilik bihurtzean da argazkiaren zentro. Koadroak kristau-mezua galtzean, argazki-lanari "Lugar para una anunciación" deitzen dio. Maria Corralek, erakusketaren komisarioak, dio Jose Manuel Ballesterrek narrazio-alderdiak alde batera utzi eta elementu arkitektonikoei ematen diela lehentasuna. Honela, bere artelanetan, ordenak ez du zerikusirik jatorrizko pinturarekin. Beste horrenbeste egiten du Leonardo Da Vinciren "Azken Afaria" koadroko pertsonaiekin. Erretratuko mahaiaren inguruan ez daude ez Jesu Kristo eta ez apostoluak. Gelako espazioa hutsik dago.


Última Cena, 2010

Ballesterrek serietan edo multzoka gauzatu ohi ditu bere argazkiak. Aipagarrienak argitasunarena, espazioarena, denborarena, bizitzaren sorreran eta uraren inguruan egindakoak dira. Ballesterrentzat garrantzitsuena ez da argazkia bera, herritarren kontzientziak astintzea baizik.

Jose Manuel Ballesterren erakusketa maiatzaren 31 arte egongo da ikusgai Donostiako Kubo-Kutxa aretoan.
 


detalle2

Docuteca

B1
16-03-2015

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16267070

x61pViewCountWAR

5805

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR