detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

"Paisaiaren murmurioa" Koldo Mitxelenan

Koldo Mitxelena Kulturuneko erakustaretoan, hamar margolari gazteren lanak daude ikusgai, naturaren mintzaera gai oinarri dutelarik.

 

 

 

“Soinu eta nota mistikoen kutxa da lurra,

izaera ororen batasun-sabela, borobila, leuna"
Patxi Ezkiaga
 

 

 

 

Koldo Mitxelena Kulturuneko erakustaretoan, hamar margolari gazteren lanak daude ikusgai, naturaren mintzaera gai oinarri dutelarik.

XIX. mendean, artista erromantikoak Erregimen Zaharraren azken urratsak eta estilo neoklasikoaren arau arrazionalak ezabatzen saiatu ziren. Pertsonaren barruko sentimenduei eman zieten lehentasuna eta subjektibotasuna goratzen zuten. W. Blake, Delacroix eta Friedrich izan ziren gizabanakoaren ametsak lantzen maisu.

Pilar Soberón, Phylococccus (2014)

Koldo Mitxelenako areto nagusian ikusgai ditugun margolanen edukia ez da XIX. mendeko pintoreek egiten zutenaren berdina. Margolari hauek eta garai bateko erromantikoek modu berdintsuan begiratzen diote paisaiari eta antzeko filosofia partekatzen dute. Ia grina berarekin sentitzen dituzte naturaren balioak. Gaur egungo artistek, ordea, beste jarduera eta beste teknika bat erabiliz aztertzen dute paisaiaren errealitatea.

Gutako asko eta asko gure lurraldea osatzen duten mendi, itsaso, baso eta ibaiei lotuta bizi gara. Ikusmira bat erretratatu edo marrazten dugunean, era oso ezberdinean ulertzen ditugu bertako elementuak. Paisaia beraren aurrean gure barne-zirrarak pertsonalak dira, subjektiboak dira. Bakoitzak sentiberatasun propioa dugu, eta natura paperean irudikatzerakoan ez ditugu alderdi berak azpimarratzen; paisaiak gugan sortutako miresmena berezia baita.


Maria Cueto: Paisaiaren murmurioa

Delacroixek "Askatasuna herriaren gidari" koadroa margotu zuenean, ez zuen iraultzaren erretratua egin nahi izan, askatasunaren ideiak bere barruan sortutako irrika adierazi baizik. Unai San Martín artistaren argazkietan oroitzapen erromantikoen ereduak ikus ditzakegu: zelai mugagabeak, sasiz betetako ikusmirak, lainoz estalitako itsasoa, langarra, malenkonia... Gentz del Valle lekeitiarraren marrazkiak harrigarriak eta magiaz betetakoak dira; esate baterako, berak margotutako "Amets urdina" paisaia oso konplexua da. Iñigo Royok bere argazki eta bideoetan paisaia galduak eta basamortuetako irudiak jasotzen ditu; bere zenbait lanek oinarri literarioa dute, entzumenezko elementuen erreferentzia asko dago bere obran. Arantxa Guereñoren margolanek goroldio edo landare ttipien mundua gogoratzen digute; izadiko elementu organikoak zentzu poetiko handiarekin gauzatu ditu, bere paisaia abstraktuak erreferentzia musikalez jantziak daude. María Cuetok, Iranzu Antonak, Alvaro Matxinbarrenak… naturak eragindako malenkonia aztertzen dute.

Erakusketako lan grafiko gehienek izadiaren isiltasuna, lasaitasuna eta heriotzaren murmurioa islatzen dute.

Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusketa hau maiatzaren 30ean amaituko da.

 


detalle2

Docuteca

B2
27-04-2015

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16268222

x61pViewCountWAR

5773

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR