detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Enekora, melodia afrikarrak euskaraz

Enekora ikus-entzunezko egitasmoa da, kora (harpa afrikarra), ahotsak, perkusioak eta irudizko proiekzioak nahasten dituen eskaintza.

Egitasmoaren buru da Eneko Larrañaga, melodia afrikarrak euskaraz abestu eta koraren bidez konposizio originalak jotzen dituen musikari zestoarra.

 

 

Ibilbide luzeko musikaria

Txikitatik aritu da Eneko gitarra jotzen eta ahotsa jartzen hainbat taldetan.
2000-2006 urteetan Ttakunpa taldean aritu zen kontzertuak eman eta perkusio afrikarraren eta bere kulturan sakontzen.
2005ean kora izeneko musika-tresna ezagutu zuen perkusio afrikarraren gaineko ikastaro batean, kora-jotzailea zen irakaslearen eskutik. 2007an instrumentuaz txundituta eta maisu hark korak egiten zituela jakinda, bat egitea eskatu zion. Horrela hartu zuen lehendabizikoz kora bat esku artean. Orduan hasi zen, baita ere, kora nola jo ikasten eta aukerak probatzeko ibilbidea urratzen. Garai hartan, Dugukolo taldean kora musika-tresna gehigarritzat hartu zuen arren, pixkanaka kantak osatu eta bakarlari modura jotzen hasi zen.

 


Ondoren, korari denbora eta lan handiagoa eskainita, Enekora proiektua sortu zuen bakarlari gisa.
Baina ez da hori izan Eneko Larrañagaren egitasmo bakarra. Izan ere, Acoustic Glorious taldearekin ere aritu baita, Iban Nikolairekin batera; Makulu Ken taldearen kanta batean ere parte hartu du, “Flores de la Frontera” dokumentalaren soinu-banda originala grabatu du, etab.
Autodidakta izanik, jotzen dituen konposizio gehienak Enekok berak sortutakoak dira, nahiz eta kanta tradizional batzuen moldaketak ere jotzen dituen.

 

 

 

"Kora Izpiak" diskoa

Enekora egitasmotik sortu da "Kora Izpiak" izeneko diskoa, Txalapart diskoetxearen eskutik, eta bertatik osatutako laukotearekin ari da emanaldiak eskaintzen Eneko Larrañaga (kantak entzungai dituzu enekora.bandcamp.com helbidean). Zuzeneko emanaldi horietan irudizko proiekzioak nahasten ditu laukoteak.

 

 

 

 


Musikari hauek osatzen dute taldea: Eneko Larrañaga (kora eta ahotsa), Mikel Aveiro (perkusioa), Adrian Larrañaga (perkusio txikia), Hanni Insausti (koroak), eta Jon Manterola (proiekzio bisualak).

 

 

Kora musika-tresna, Afrikako harpa

Guretzat ezezaguna den musika-tresnaren gaineko zertzelada batzuk emango dizkizugu.
Afrika mendebaldeko 21 sokadun harpa aitzindaria da kora. Sonoritate dinamikoa, bizia eta gozoa du. 70 belaunaldi baino gehiagoko tradizioa duen musika-tresna da, mandeng kulturan (Senegal, Gambia, Mali…) sortu eta jotzen dena. Afrikako Griot edo Djeli izeneko musikari eta historia tradizionalen narratzaileen familiek jo izan dute musika-tresna hau.
Behi-larruz estalitako kalabaza handi baten erdia da bere erresonantzia-kaxa. Garai bateko biratutako larruzko tira finezko sokak, nylonezko arrantzuko pita bihurtu dira gaur egun (gitarra klasikoaren 3 soka txikienak bezalaxe).
Bi eskuko hatz lodiekin egiten dira bi baseak, eta bi hatz erakusleekin egiten dira melodiak eta punteatzeak.
Tradizio handiko instrumentua da kora, kanta tradizional zaharrenak XIII. mendekoak direlarik. Gaur egun beste musika eta hizkuntzetara zabaltzen ari da, gero eta gehiago.
 

 

  

Egitasmoari buruzko informazio gehiago, helbide hauetan:
www.enekora.com
www.facebook.com/ENEKORAproject


 


detalle2

Docuteca

B1
25-04-2014

x61pRelaContWAR

  • Esther Isasa
16343870

x61pViewCountWAR

9666

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR