Dokuteka
NizuriTazuneri, rapa euskaraz egiten duen bikotea
Errenterian, Estefania Beneyto, "Fanny" eta Unai Neira, "Norzzone" rap-kantariekin izan da Ibon Gaztañazpi.
NizuriTazuneri bikotea osatzen dute. Rap-musika euskaraz kantatzen dute Fannyk eta Norzzonek. Herri people saioko bideoa.
Ez gara hipsterrak
Ezta hippyak, jakin
Langileen semeak girala ahaztu ezin
A, A
Piztu simaurra
Jo eta fuego, zig-zag,
Esnatu xarma
Mantendu la calma
Beraien artean ostiaka eta gu de parranda
El pueblo manda
Ibon Gaztañazpi.- El pueblo manda, arratsalde on.
Fanny eta Norzzone.- Arratsalde on.
I.G.- Norzzone,
Norzzone. Norzzone jauna.
I.G. Fanny…
Fanny.- Aupa!
I.G.- Zer moduz?
Norzzone.- Ba, hementxe…
Fanny.- Hementxe ari gara..
I.G.- Hemen, pixka bat entseatzen edo…
Norzzone eta Fanny.- Bai.
Norzzone.- Betiko tontakeriak egiten, denbora pasatzeko.
I.G.- Betiko tontakeriak? Bueno, rapa tontakeria da, edo?
Norzzone.- Ez, ez, kalean egotea, kaleko tontakeriak eraman zigun pixka bat rapa egitera.
I.G.- Hori, hori, ederki. Hor nentorrela entzun ditut “El pueblo manda”, “langileen seme” eta horrelako gauzak, Fanny.
Fanny.- Bai, langileen semeak gira eta bueno, argi daukagu El pueblon herriko jendea garela, herritarrak garela eta egiten duguna herriarentzat dela, ez?
I.G.- Rapa, rapari buruz hitz egiten dugunean, nik uste dut ezer gutxi dakigula rapari buruz. Azkenean, ez dakit, ba bueno, kate potenteetan ikusten diren txapeldun…
Fanny.- Bai, bueno…
I.G.- Ez da hori bakarrik, edo hori ere bada edo… nola definituko zenukete zuek?
Fanny.- Bada, es que mugimendua horrela hasi zen pixka bat, ez? Ipar Ameriketan, baina bueno, rapean bertan dago jende asko egiten duena gauza oso desberdinak, ez?
Norzzone.- Ikuspegi asko, baina sentimendu bat bakarra, azken finean: euskara plazaratzea, erakustea jendeari euskara guretzat politika baino sentimendu bat dela, guk sentimendu hori barruan daukagu eta barruan daukagun heinean plazaratzen dugu rapa euskaraz. Ba guretzako rapa da zubi bat ezberdinen arteko elkar ulermena sustatzeko eta ez besteekin sartzeko edo iskanbila izateko.
I.G.- Hori da.
Norzzone.- Arazoak bakarrik etortzen dira bisitan.
Fanny.- Hori da.
I.G.- Fanny eta Norzzone, NizuriTazuneri taldea, ezta?
Norzzone eta Fanny.- Bai.
Norzzone.- Falta da baita Kevin Caracrimen, ezin duela gaur etorri, dago lanean…
I.G.- Kevin Caracrimen?
Norzzone.- Bai, da bere A.K.A edo bere ezizena, Caracrimen.
I.G.- Ederra! Ederra! Biok rapera etorri zarete erdaratik, ezta? Hasi zineten rapa egiten erdaraz, Fanny?
Fanny.- Bai, eroso aurkitzen gara, gustatzen zaigu euskaraz egitea. Dagoen mugimendua euskal rap-ean gustatzen zaigu eta…
Norzzone.- Oso ederra da, oso sanoa. Gara oso gutxi, baina ulertzen gara oso ondo, ez dago hainbeste lehiaketa txarra, ez? Dago lehiaketa, azkenean, baina da lehiaketa…
I.G.- Lehiaketa raperoen artean?
Norzzone.- Bai, baina da lehiaketa osasungarria, ez? azken finean gure helmuga da euskara pixka bat ateratzea hortik, ez? eta esatea “Aizue, rapa euskaraz ez da xelebrekeria bat, baizik sentimendu bat plazaratuta musikan”. Gure, ba, saiakera da musika elektronikoan ba pixka bat jendeak entzutea euskaraz, baina ez bakarrik hemen, Euskal Herriko mugatik kanpo eta esatea, ostia, ez dut ezer ulertzen, baina dauka bere xarma…
I.G.- Musikalitatea, edo erritmoa edo dena delako hori.
Norzzone.- Bere xarma propioa izatea eta.
I.G.- Elkar nola ezagutu zenuten?
Norzzone.- Ba, kontzertu batean nik ikusten Fanny, Fannyk zer zeukan? Hamasei urte? Hor, zakilen artean bera emakume bakarra eta…
I.G.- Gizon tartean.
Norzzone.- Ikaragarria izan zen.
Mariaz, zuen lanabesa erritmoa, baina batez ere hitza da. Hitza jolas, hitza da, eta euskara, kasu honetan. Nola konpontzen zarete, zein dira zuen heldulekuak barruan daukazuen hori ateratzeko?
Norzzone.- Es que, azkenean ja ateratzen da inertziarekin ja,
Fanny.- Bai.
Norzzone. Daukagu ja hainbeste ohitura idazteko eta horrela. Guk, askotan, saiatzen duguna da zeozer sentitzen dugu eta sentimendu hori hitzekin.
I.G.- Esate baterako, ze gai ateratzen duzue?
Norzzone.- Ba, politikaz ia ezer, porque gure, a ver, azkenean nahi duguna da pixka bat jendeak baita ulertzea euskara sentimendu bat dela politika baino. Orduan, hitz egiten dugu gauza arruntaz, lana…
Fanny.- Klaro, beno, hori da.
I.G.- Kaleko zuen eguneroko bizitza, ezta?
Norzzone.- Lagunen istorioak, gure istorioak, gure sentimenduak, nola ikusten dugun…
Fanny.- Injustiziaz…pertsonetaz, edozer. Gu ondo bizi gara, baina injustiziaz inguratuta bizi gara baita ere. Orduan, erraza da injustizia horretaz baliatzea eta horrek, horretatik, baita ere, gauzak ateratzea eta gauzak idaztea, ez?
I.G.- Zerbait abestuko dugu, parea?
Norzzone.- Bai, bai.
Fanny.- Bale.
Norzzone.- Aro berriaren atarian, liburu bat besapean, daramadala kalean, burua bor-bor eta bihotza leher eginda, dena da presaka, diktaketa, etiketa, tiki-taka, goazen ba! Norzzone da eboluzioaren teoria edo bihotz baten sinfonia, ez bata eta ez bestea, hona hemen beste abestia. Ni ez nauk basapiztia, baina sutan jartzen nau rapa euskaraz idazteak, garrantzia eman behar diot, inbidia, puta, hor zegok, nik ironia urrezko esalditan bihurtuz gero, trankil nago jaki txarren lainopean idazterakoan Urumearen ondoan, betiko moduan, erakusten hitzen bidez nire trebezia jokoan, orduan, zer da bizia? Zure hanka-tartea ukitzea ikararen ur gazia, askotan bost axola zait beste guztia, txakurtegia baten antza dauka munduak zeharo galduta, besteei botatzen errua, deabrua, bizitza motza, askotan estua, izorra dadila!
Nahasten ditut hika eta zuka, arnasestuka, jatearekin erretzen mota zeharo zintzilikatuta, lagunak gaituk, ez klika, Nea eta Zibi bezala, mugitzen dugu aditza pasa ezak haxixa!
Fanny.- Eskumuinak familiari, musika maite dugu, NizuriTazuneri esan nor dago “a salvo”, pasa, ikusi, haserrea joan zitzaidan, galdu eta irabazi partida berdinean, prototipo hura aspertzen gaitu, alderantziz egiten, indarra barruan sentitzen, erre atzean utziz, ez dolarrari otoi, zure begiak eta nireak alde zaharrean gure lana, laztan bat hainbeste maitasun faltaren artean, hainbeste mierda konflikto, ispirazioz gidatuta, gutxi ezer babestuta, harresiak oraindik, tortura gehiegi, hau ez da etiketa, haien kontrako baloreak Donostin, Bilbon, Madrilen, tori, miraria zara, joan kaiku, Norzzone, piztu Euskal Herria, bai, euskara, jalgi hadi plazara, badagoela zerbait, gainazaletik kanpo, barruan bilatu behar dela, naturaren indarra sumatuz elkartzen garen bakoitzean.
