Bizi laguntasuna

Oiartzungo Haurtzaro ikastolako LH6ko ikasleek "askebideak" deituriko tailerretan sortu zuten "Bizi laguntasuna" izeneko bideoklipa, Haziak egitasmoaren baitan.

Gazteak adierazpen mota ezberdinetan jolasean ageri dira bideoan: hormak margotzen, musika jotzen, dantzan, erritmoarekin nahasketak eginez eta, hitza eta musika josten.
Abestiaren hitzak gazteek gaur egun dituzten kezken adierazle dira. Oso gai ezberdinez hitz egiten dute, laguntasunaren garrantziaz, errespetuaren premiaz, harremanez, jolasaren indarraz… 


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

BIZI LAGUNTASUNA
Sortzaileak: Haurtzaro Ikastolako LH6ko ikasleak (2018-2019 ikasturteko esan raparekin eta esan DJ-arekin askebidetan Oiartzungo Haziak proiektuaren baitan.

Gure laguna zara
zure familia gara
etorri gure herri politera.
Etorri gara ongi pasatzera
eskertzen dizugu etortzea hona
bidaia luzea izan da
orain goazen bidaiatzera.
Etorri gurekin jolastera
eta oso ondo pasatzera.
Zuk egon behar duzu gurekin batera
berdin du Afrikatik etorri bazara.
Familia honek sortzen du berdintasuna.
Berdin du gure izaerak edo itxurak.
Hemen guretzat inor ez da ezezaguna.
Guretzat da nagusi laguntasuna.
Ez al da hobeto horrela.
Goazen beste norbaiti esatera.
Beste norbait animatzen bada
gu oso pozik jolastuko gara.
Denok osatzen dugu gure berdintasuna.
Nork esaten dizu: zu zara nire laguna!
Denak berdinak gara, praka ala gona.
Barkatu esatea hau da dagoena…
Ez ezazu zure nahia zure ametsa desegin.
Zer da normala, edo potolo edo fin.
Denak berdinak gara azkenean desberdin.
Zuk aukeratzen duzu zer izan, zer egin.
Laguntasuna da beharra.
Bizitzan garrantzitsuena.
berdin du gure izaera
guztiak maitatu diren bezala
denok onartuz goazen aurrera.
Nahi duzunagatik borroka ezazu.
Zure ametsak bete ditzakezu.
Edozein tokitatik etorri zu,
gurekin jolastu nahi duzu.
Beti egingo dugu zure alde.
Maitasuna emango dizugu debalde.
Denak gara familia honen kide.
Hau da zure familia, zure etxean zaude.
Ze guape zauden mozorrorik gabe
mozorrorik gabe.
Ze guape zauden
Eta artaldeak esan dezala be! (BIS)

B1
01-02-2019
20760941
02:58
950