detalle dokuteka-generico-fitxa

La Jodedera taldea, Kuba eta Euskal Herria bat eginik

Bi euskaldun eta bi kubatar dira La Jodedera musika-taldea osatzen duten kideak. Faktoria irratsaioan elkarrizketatu egin dituzte.

Kubako eta Euskal Herriko musika uztartzen ditu taldeak.

Taldearen abesti gehiago entzungai helbide honetan.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Manu Etxezortu.- Jon Oiartzun, egun on, Jon.
Jon Oiartzun.- Kaixo, egun on, Manu.
M.E.- Jon Casares, egun on, Jon.
Jon Casares.- Egun on.
M.E.- Txorromorro esan behar dizugu, ezta?
J.C.- Hori da, bai.
M.E.- Bale. Kontatu iezadazue nola izan zen bokadiloaren istorioa. Bokadiloarena, bai, Leitzan ezagutu zinetenekoa. Nola izan zen kontua?
J.C.- Ah bueno, hasi ginen Mandi eta biok.
M.E.- Hurbildu mikrofonora, Txorromorro.
J.C..- Hasi ginen… hasi ginen Mandi eta biok. O sea, ezagutu ginen han, herriko tabernan.
M.E.- Mandi da Armando Figueroa, bale.
J.C.- Mandi Cienfuegos.
M.E.- Eta Leitzan zeundeten.
J.C.- Bueno, Leitzan ginen eta kasualitatez zen maiatzak bat eta gure alaba maiatzaren batekoa da…
M.E.- Hara!
J.C.- Eta egin genuen ospatu, bazkari bat eta beti hemen sobratu egiten dira. Bueno, horrelako bazkarietan beti sobera dago.
M.E.- Bai.
J.C.- Eta kasualitatez ziren hauek bere emaztearekin eta beste lagunekin han herriko tabernan bokadilo batzuk eskatzen eta ogia bukatuta zegoen.
M.E.- Hara!
J.C.- Eta nik esan nion, bada, etxera etortzeko denak eta han nahiko zegoela denentzat eta gehiago. Gainera, ardo onak eta kontu guztiak.
M.E.- Beraz, ogia bukatu zitzaien eta esan zenien “Etorri gure etxera bazkaltzera”
J.C.- Horixe, eta orduan joan ziren etxera, ireki genituen ardo onak eta gero, eta gero bukatu genuen, “bueno, hi, baita jotzen duzue…” hasi ginen horrela eta bota genuen Yolanda eta nik armonikarekin egiten nion…
M.E.- Konturatu zineten, bueno, zu musikaria zinela eta bera ere bai.
J.C.- Bera ibili zela profesional moduan han, lanean, Kuban, hortaz eta bueno, hasi ginen eta ostra, polita, gustatu eta benga! Arrankatuko dugu. Eta horrela, hori izan zen hasiera. Taldearen hasiera hura izan zen.
M.E.- Beraz, ogiak izan zuen kulpa? Taldea sortzeko, taldea sortzearen errua ogiarena.
J.C.- Ogia… bazkariko sobrak…
J.O.- Ogi falta, bai.
M.E.- Bazkariko sobrak…
J.C.- Dena. Hemengo bizimodua, igual, esate baterako, ez?
M.E.- Horrela ezagutu, hasi entseatzen kantuan eta talde bat sortu duzue.
M.C.- Bai, gero, kasualitatez, Mandi bizi da Tolosan.
M.E.- Bai.
J.C.- Eta Tolosan ere bai bizi da Oscar eta Oscarrek jotzen du tresa.
M.E.- Bai.
J.C.- Eta bueno, hori adituz gero, baita… hori ez dakit, egia esaten ez dakit nola zen, zergatik, hori baita…
J.O.- Ez, kontua duk, kontua duk, bueno, niri etorri zitzaidakeen Jon esanez bueno, zer? Zera, talde bat daukagu, kubatar batekin talde bat egiten ari naiz eta zeozer grabatu nahi nuke. Nik daukat estudio txiki bat, eta bueno, a ver, grabatuko genukeen hor eta gero Interneten jarri edo zeozer eta bueno… Etorri ziren grabatzera eta nik neronek, tekladuarekin ere, baxua nolabait sartu nion eta oskua, bada, oso polita geratzen duk hori eta zergatik ez haiz etortzen eta zera…orduan ni bajista bilakatu nauk, taldeko bajista.
M.E.- Bajista.
J.O.- Eta gero jada, jotzen ari ginela, hauek baditek, kubatarrek baditek beste talde bat daukatela Expreso 4 eta bueno, hantxe behin ikusten egon ginela, bada, zera, Oscar ikusi genuen eta esan genuen, ostra, este es un hacha eta esan genuen, hau talderako, hau etxerako. Orduan…
M.E.- Bueno, kontua da bi euskaldun eta bi kubatar elkartu, Jon Oiartzun, Jon Casares, Oscar La Habana eta Armando Figueroa, denak elkartu eta sortu duzuela La Jodedera. Jodedera taldekoak bi euskaldun eta bi kubatar musika jotzen. Zenbat denbora daramazue jada, Jon? Bi urte eta erdi, edo?
J.C.- Bi urte inguru.
M.E.- Hor, arrimatu mikrofonora, bai.
J.C.- Bi urte inguru.
M.E.- Badaukazue diskoa jada, Jomes? Eta beste bat ateratzeko gogoa, intentzioa, nahia….?
J.O.- Bai, dagoeneko jada, bueno, nire estudioan grabatuta daukagu, bada, falta zaiguna da nahastu eta bueno, pixka bat luzitu, ez? Luziu, paretak bezala, eta masterizatu eta hori eta bueno, gero a ver, pues, baten batek ateratzen digun edo bestela bueno, bada, aurrekoa bezala, geure kasa aterako genuke, kopia batzuk egin eta geure kasa.
M.E.- Orain arte, Jon, eman dituzue formatu txikiko kontzertuak tabernetan eta horrela, ezta?. Edo…
J.C.- Baina jada aurten, udaberritik honantz gabiltza astebururo jotzen.
M.E.- Ah, bai?
J.C.- Bai, bai, igo dugu asko, astebururo.
M.E.- Ez daukazue krisirik, beraz.
J.C.- Bueno, egia esan, nik ez dut lan asko hartzen egunkarietan jartzen eta horrela. Normalean jarri behar duzu, ez? propaganda moduan, pixka bat ibiltzeko, baina, bueno, nahiko ganberrito gara nik uste talde guztiak eta… talde guztikoak eta … baina bueno, hori bai, musika zuzeneko eta…hor bai, sartuta dauzkagu kontzertu guztiak eta bai, festetan baita, o sea… Bai, karpa eta txosnak baita egin ditugu, o sea…
J.O.- Daukagu Facebook bat eta bueno, Facebook horretan ni enkargatzen naiz jartzeaz eta egunkarietara eta deitu ez, baina bueno, nik Facebook-en beti jartzen dut. Twitter bat ere badugu, @jodederos eta bueno, beti ere, han ere anuntziatu egiten ditut. Emanaldiak baldin badaude, behintzat, jartzen ditut.
M.E.- Taldearen izenaz ez dizuet galdetu. La Jodedera, zergatik?
J.C.- Ez dakit, nik uste dut askotan irudimenean uztea hobea da zergatik urrutirago ailegatzen da, beti urrutirago ailegatzen da.
M.E.- Bakoitzak imajina dezala nahi duena, ezta?.
J.O.- La Jodedera da festa kubatarrez. O sea, La Jodedera da pixka bat…
M.E.- Ez dugu beraz gaizki pentsatu behar, edo ondo…edo bueno, bakoitzak pentsa dezala nahi duena.
J.C.- Pentsatu, pentsatu…
M.E.- pentsatu eta egin!
J.C.- Hori da! hori da hoberena.
M.E.- Bueno, esan dugu bi euskaldun eta bi kubatar: Jon Oiartzun, Jomes, Jon Casares, Jon Txorromorro, Oscar La Habana eta Armando Figueroa, Mandi. Armando Figueroak esaldi bat esan nahi digu…Ea!
Armando Figueroa.- Gu gara La Jodedera eta hau Euskadi Irratiko Faktoria da.
 

detalle2

Docuteca

B2
06-11-2013

x61pRelaContWAR

16292841
05:16

x61pViewCountWAR

5449

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR