Dokuteka
Agerraldia 2 Atala 9
AMA: Joan naiz entrebistara...
MAITE: Lana lortzeko entrebista horretara...
AMA: Zer... lana lortzeko, gero?
AMONA: Niri hori esan dit! Baina honek zer uste du? Niri edozer gauza esanda bale dela? Beste gabe konformatuko naizela?
MAITE: Niri ere horixe esan zenidan atzo!
AMA: Et, et, et... Nik ez nuen zehatz-mehatz hori esan...
MAITE: Nola ezetz?
AMONA: Ezetz uste baduzu, nik baino dezente okerrago daukazu zuk burua, Maritere!
AMA: Entrebista bat neukala, entrebista bat... besterik ez nizuen esan nik zuei!
MAITE: Eta, beharbada, lana lortuko zenuela...
AMA: Ez ba, politta, ez! Gure bizimodua igual konponduko nuela entrebista horri esker!
MAITE: Eta norekin izan duzu entrebista, jakin al baliteke?
AMA: Aaa... Hori ezin dizuet esan!
AMONA: Malo!
MAITE: Sekretua al da?
AMA: Ez, baina oraingoz hobe isilik gordetzea. Hemendik egun batzuetara argituko dizuet...
AMONA: Zenbat egunetara?
AMA: Ez dakit, ba: bi, hiru... lau...
AMONA: Ni hil baino lehen izango ahal da!
AMA: Ez, ba, jakin!
MAITE: Amona!
AMONA: Badaezpada ere, aizu! Horixe jakin gabe, behintzat, ez nuke hemendik joan nahi...
AMA: Esango dizuet, esango dizuet, luze baino lehen...
MAITE: Beno, beno, ez dezagun denbora gehiago gal...
AMONA: Arrazoi duzu. Baina, Aitaren eta Semearen, zerk konpondu behar du gure bizimodua, lan batek ez bada?
MAITE: Zerk? Nork esango nuke nik. Nork konpondu behar du?
