Dokuteka
Agerraldia 2 Atala 11
MAITE: Aaa, mundu guztia eskean! Lagunak, amona, ama, aita...
TXARO: A, portzierto! Hire aitarekin topo egin dinat gaur eguerdian...
MAITE: A, bai?
TXARO: Hire zain zegonan unibertsitate aurrean.
MAITE: Hago isilik!
TXARO: Ba, bai, nik egon beharko dinat, hura ez den egongo eta! Alaba ere badela, baina bai aita ere! Hori dun azala!
MAITE: Zer egin din?
TXARO: Egin ezer ez, baina...
MAITE: Zergatik dion, orduan?
TXARO: Ba... erdira ekartzea nahi al dudan galdetu zidan.
MAITE: Kortesiatik ondo zebilen!
TXARO: Egia esan, harritu ere egin naun, baina tira!
MAITE: Horrenbeste ere ez, hi!
TXARO: Ezetz? Sekulako montajea egin zidan gasolinarik gabe dagoela esan, eta... gasolinatarako dirua eskatzeko!
MAITE: Eguerdian oraindik horrela?
TXARO: Nik hala ikusi dinat, eta... ez zekinat, baina hura prest zegonan edozein ezaguni kaska egiteko, e!
MAITE: Eta eman al dion?
TXARO: Ai, gajoa! Zer uste dun? Gaur goizean jaiotakoa naizela, ala?
MAITE: Ez huen edukiko, gainera!
TXARO: Ezta xentimorik ere! Eta edukita ere, zer? Nik hari eman?
MAITE: Ai, ba, oraintxe gogoratu, gainera! Barka ezan! Etxera etortzekotan geratu dun.
TXARO: Diru gehiago eskatzera?
MAITE: Ez, keba! Aspaldian ez zidan eskatu; joan den astetik hona ez, behintzat!
TXARO: Inbertsio onen bat egina izango din...
MAITE: Ez dinat uste...
TXARO: Zergatik ez dun haizea hartzera bidaltzen? Lehen gutxi daukan, ba, ama eta amonarekin!
MAITE: Eta hirekin eta Txemarekin...
TXARO: Portzierto... Zer moduz Txemarekin?
MAITE: Zer moduz, zer?
TXARO: Ba ote zabiltzaten edo...
MAITE: Ez aurrera eta ez atzera!
TXARO: Mutila bai motza!
MAITE: Ez, motza ez dun... Aitzakiaren bat behar izaten din beti nigana inguratzeko, bat ez bada bestea, zer nahi dun! Inbentua gora eta inbentua behera! Hori zebilkinagu azkenaldi honetan...
TXARO: Inbentuak?
MAITE: Bai, ezertarako balio ez duten inbentuak, ni nola lilurtuko! Gajoak, ni nabilen bezala ibilita, erraza zeukan, ba! Kosta behar zaion ni liluratzen!
TXARO: Arrazoi osoa ematen dinat. Beno...
MAITE: Bai, nik ere joan beharra zeukanat. Badakin... Marijoseren umeak zaintzera joatekotan geratu naun gaur gauean ere...
