Dokuteka
Agerraldia 3 Atala 3
TXEMA: Amona ezagutu dut... beno, amona izango zen, edo...
MAITE: Bai, amona, bai!
TXEMA: Oso emakume atsegina!
MAITE: Bai, nahi duenean! Zer esan dizu? Hemen esertzeko?
TXEMA: Bazuen lehenagoko konturik! Sekulako interrogatorioa egin dit...
MAITE: Amonak?
TXEMA: Bai, atea ireki didan emakumeak.
MAITE: Ezezagunekin, izan ere...
TXEMA: Ba, ea zertarako ikusi nahi zaitudan, ea aspalditik ezagutzen dugun elkar, non eta nola izan ote zen, ba, ea elkarrekin noiz biltzen garen...
MAITE: Jesus! Lotsatzekoa ere bada!
TXEMA: Bai zera! Grazia egin dit, ba!
MAITE: Nik argituko diot horri pare bat gauza! Eta zer? Zer bizimodu edo!
TXEMA: Ba, hortxe, betikoan... lan pixka bat egin, beno, lan pixka bat... pixka bat baino gehixeago, baina hori ere ez denbora luzerako! Hemendik laster...
MAITE: Akabo lan guztiak, ezta? Ai, Txema! Zuk daukazun lana edukita...
TXEMA: Zuk ez dakizu zer den zortzi orduz bulego batean sartuta egotea...
MAITE: Sekulako martirioa!
TXEMA: Zu beti adarra jotzen! Baina ikusiko duzu... egun hauetako batean...
MAITE: Jakina, aberastuko zara, eta... bukatu dira zure lanak!
TXEMA: Nola dakizu?
MAITE: Azkarra naizela ni!
TXEMA: Ez dago esan beharrik!
MAITE: Eta? Zein da, ba, hain azkar aberasteko zure metodo hori?
TXEMA: Metodoa?
MAITE: Baldinbaitere! Aitak, adibidez, loterian jokatzen du. Amak ez omen du etsiko millonario bat aurkitu arte, eta nire lagun bat, berriz, hortxe, xeru-xeru, Hollywood-eko izar bat izango delakoan!
TXEMA: Ba, nirea inbentu bat da!
MAITE: Ja! Inbentu bat...
TXEMA: Horixe! Funtzionatzen hasi, eta patentatu orduko kaixo motel bizitzeko moduko inbentu bat!
MAITE: Pozten naiz, Txema, pozten naiz.
TXEMA: Ez al didazu sinisten?
MAITE: Bai, gizona! Sinestuko ez dizut, ba? Baina zuek denok aberasten zareten bitartean...
