Dokuteka
Agerraldia 4 Atala 1
MAITE: Xelebrea amorantea!
AITA: Zergatik xelebrea?
MAITE: Bistan dago, ba! Haren amorantea izanda, nola ez daki juxtu-juxtu non bizi den? Edo zer dela eta idatzi behar dizkio bere kartak okerreko zuzenbide batera, lehengo bere etxe zaharrera?
Amona inguratu zaie.
MAITE: Ixo, ixo! Badaezpada ere, amona da eta!
AITA: Keai, ama! Zer moduz?
AMONA: Zuek segi zuenean.
MAITE: Kontu-kontari ari ginen.
AMONA: Segi, ba, horretan.
AITA: Zer berri?
AMONA: Zaharrak berri!
MAITE: Hementxe eserita geratu behar al duzu?
AMONA: Ez badugu molestatzen, behintzat...
AITA: Ni banoa, ba, joan beharra daukat.
AMONA: Aizue, ez naiz zuengatik etorri, e! Bi minutu baino lehenago hemen izango da erregina hori, Carolina erregina!
AITA: Carolina erregina?
MAITE: Amaren laguna, aita!
AITA: A, hori al da erregina?
AMONA: Erregina! Berak bai uste! Erreginatik baino sorginetik gehiago du honek!
MAITE: Ikusi ere ezin du egin!
AITA: Beno, beno, hobe izango dut joatea...
MAITE: Nahi duzun bezala. Nik ere berehalaxe joan behar dut.
AMONA: Ni azaltzea nahikoa denok ihesi joateko!
AITA: Etzazu horrelakorik esan, ama!
AMONA: Zu aurrena zarela, gainera!
AITA: Ama...
AMONA: Ez niri horrela begiratu! Ezagutuko ez bazintut, tunante hori!
MAITE: Alferrik ari zara, aita! Batzu-batzuetan honen memoriak ez du zurearen inbiriarik!
AITA: Ikusten dut bai! Baina berari komeni zaionean bakarrik, e! Beno, ba... banoa, ondo segi, halako batean azalduko naiz.
MAITE: Bai... bihar arte, aita! Adio!
