detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 4 Atala 2

Badoa. Atea itxi du.

AMONA: Gizajoa! Ez da mutil txarra, baina...

MAITE: Ez, ba, hasi, amona!

AMONA: Gure Pedro! Ez da, ba, erakutsi beharrekoak erakusten ahaleginik egin izan ez dudalako, e!

MAITE: Ez da zure errua, amona!

AMONA: Baina ez du ezertxo ere ikasi!

MAITE: Aurrera atera da, behintzat.

AMONA: A! baina tontoa ere ez da, e!

MAITE: Nork esan du tontoa denik?

AMONA: Alferra. Hori bai!

MAITE: Dudarik gabe.

AMONA: Gaur goizean ere bai ni saiatu! Ez alferrik!

MAITE: Zertan saiatu?

AMONA: Ba, gosaltzen ari zen... Esaten dizut, ba, nik, gaizki ohituta daukazula, Maite! Ez zenioke gosaririk eman behar...

MAITE: Nire aita da, amona!

AMONA: Zure aita! Hasi naiz taberna batean banengo bezala, eta...

MAITE: Zu ere propio, ordea!

AMONA: Zer uste duzu? Burutik jota nagoela?

MAITE: Ez nuen hori esan nahi!

AMONA: Ikusia dago zuek denon artean neroni nagoela burutik sanoen! Baina, lehen esan dudana, alfer-alferrik! Ez dela mugituko! Eta mugitzekotan ere, neroni mugitzeko sukaldari bila! Hara, oraindik horrelakorik!

MAITE: Alfer tontorik ez dagoela!

AMONA: Ez horixe! Ez dago kuidadorik! Txiki-txikitatik honelakoxea izan da, gainera! Zer ez zituen asmatzen horrek esandakoa ez egiteagatik! Alproja halakoa!

Tinbrea.

MAITE: Ni joango naiz.

AMONA: Ez, ez, ez! Ez molestatu. Joan dadila zure ama, Carolina izango da eta!

MAITE: Aizu, amona, eta zertara etortzen da egunero?

AMONA: Txorakeriak esatera. Gajo horrek ere norbait behar eta... aguantatuko duen inor ez, zure ama izan ezik, jakina!

MAITE: Baina zerbaitetan arituko dira! Ez baita normala... sartu kuartoan, eta hortxe, orduak eta orduak!

AMONA: Berriketa hemendik eta berriketa handik! Ama Birjina haserretu arte!

MAITE: Horregatik, ba! Zertan, ordea?

AMONA: Nik ez, ba, jakin, eta ezta jakin nahi ere!

MAITE: Nik bai, ba! Eta lastima joan beharra; bestela, gaur bertan jakingo nuke eta!

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20653810

x61pViewCountWAR

704

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR