Dokuteka
Agerraldia 4 Atala 6
AMA: Ama! Ama! Hemen al dago?
AMONA: Ez, joan egin naiz!
AMA: Ama! Zer egiten du hor etzanda?
AMONA: Pentsatzen ari naiz.
AMA: Eta kafea?
AMONA: Ez al duzu ikusten bakarrik nagoela?
AMA: Ikusiko ez dut, ba! Baina Carolinaren kafea?
AMONA: Etorri al da, ba?
AMA: Esan ez diot, ba, Carolinarentzako kafea prestatzeko!
AMONA: Noiz?
AMA: Ama, mesedez! Ekar beza kafea; bestela, ez gara ezertan hasi ere egingo eta!
AMONA: Bukatzen lanik ez!
Isil-isilik inguratu da Carolina.
CAROLINA: Zer gertatzen da? Zer? Ondoezaren bat?
AMA: Bai, zera! Txorabio txikiren bat edo...
AMONA: Zure lagun hori burutik joanda al dago?
CAROLINA: Nitaz ari al da?
AMONA: Nik ez dut beste inor ikusten...
CAROLINA: Ez du, ba, horrek pentsatuko ni...?
AMONA: Arrazoi zenuen, Maritere. Hau burutik joanda dago!
AMA: Ama!!! Carolina...
AMONA: Monakon bizi delakoan! Hau erregina? Entzuteko denak ez ditugu entzun!
AMA: Ez kasurik egin, Carolina! Txorakeriak esaten ari da.
AMONA: Hara bestea! Avilako Santa Teresa!
CAROLINA: Eta askotan gertatzen al zaio?
AMA: Bai, dezentetan.
AMONA: Ez zuei adina, baina tira!
CAROLINA: Ene! Ez da broma gero, e!
AMA: Ez horixe! Baina zer egingo dugu, ba!
CAROLINA: Goazen hemendik, Maritere.
AMONA: Bai, bai, segi... segi Avilatik barrena Monako-raino, eta kontuz, gero, erori eta lepoa hautsi!
AMA: Ama! Gero hitz egingo dugu...
AMONA: Nola ez, ba!
AMA: Eta zu lasai, Carolina. Pasako zaio... Neronek jarriko dizut kafea.
CAROLINA: Ez al da hobe izango medikuren bati hots egitea!
AMONA: A, bale! Baina kartetan ba al dakien galdetu lehendabizi, e!
AMA: Ama...
AMONA: Ea musean badakien! Nahiago nuke pezeta bat baino! Eta ez badaki, berriz, kasik ez etortzea nahiago! Zertara?
AMA: Deskantsatu ama... oso nekatuta dirudizu eta!
